Jn 1,35-42
0. TESTUA
Garai hartan,Joan bere bi ikaslerekin zegoen eta, igarotzen ari zen Jesusi erreparatuz, honela dio: “Hau Jainkoaren Bildotsa da”. Bi ikasleek haren hitzak entzun eta Jesusi jarraitu zioten. Jesus itzu li egin zen eta, bere atzetik zetozela ikustean,”Zeren bila zabiltzate?” galdetu zien. Haiek: “Rabi (Maisu), non bizi zara?”. Eta berak: “Zatozte eta ikusiko duzue”.
Orduan berarekin joan ziren, non bizi zen ikusi zuten, eta ordudanik berarekin geratu ziren; arra-tsaldeko 4ak aldera ziren.
Andres, Simon Pedroren anaia, Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bi haietako bat zen; lehenik bere anaia Simon aurkitzen du eta honela esaten dio:”Mesias (Kristo) aurkitu dugu”. Eta Jesusen- gana eraman zuen. Jesus begira geratu zitzaion eta hauxe esan zion: “Zeu Simon zara, Joanen se mea; zeure izena Zefas (Pedro/Harria) izango da”.
1.- KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Pertsona bat jaiotzen denean, ama eta aita, lehenik eta behin, harrera, hurbiltasun eta desio on eko hitzekin zuzentzen zaizkio haurtxo eder horri, hau da, komunikazio bat ezartzen dute eta, gai nera, bere izenaz deitzen hasten dira. Bada, analogiaz Jainkoak gurekin gauza bera egiten duela ohartuko gara, jaiotzen garen unean edo lehenago deitzen digula,amak eta aitak umekiarekin hitz egiten duten bezala, hau hazten hasten denean. Jainkoa betidanik ari zaigu deika, eta noizbait ho rretaz jabetzen gara. Horixe da lehen ikasleei egindako deia ere: une batean erabateko jarraipena egiteko deia da. Eta dei hori betez joatean, pertsona bakoitza bere Osotasuna aurkituz doa.
Jesus aurkitzen dutenek izen ezberdinak ematen dizkiote. Zera ematen du, hasieran Joan ebanje-lariak ebanjelioan zehar garatu nahi lituzkeen titulu kristologiko guztiak kokatu izan balitu bezala: “Hau Jainkoaren Bildotsa da”, “Rabi non bizi zara?”, “Mesias aurkitu dugu”. Berriena, Jainkoaren Bildotsa, Pazko bildotsa da, Egiptopetik askatzearen ikurra. Beste leku batean hauxe aurkitzen du gu: “Munduko bekatua kentzen duena”, Jainkoari lotuta jarduteko duen moduagatik, Jainkoaren Izpirituan. Bera da zapaltzaileari aurre egiten diona, alegia, pertsonak suntsitzen dituenari. Eta, bestalde, haurridetasuna eraikitzen du. Eta bera da, baita ere, zapalduak askatzen dituena, biziari eta zapaltzen dituenari aurre egin ahal izan diezaieten. Horrela, pertsonei gorrotoa, zauriak eta triskantzak kentzen dizkie. Eta horregatik kenduko diote bizia.
“Non bizi zara” edo nondik bizi zara? Zerk biziarazten zaitu? Zerk mugiarazten zaitu? Aitaren bai-tatik, Aita duen Jainkoarenganako harreman horretatik joango da jarduten, erabakiak hartzen, otoitz egiten, Jainkoaren erreinuaren misioan gehiago asmatzeko dizernitzen.
Lehen deialdian gaude, zerbait berria hasten den une horietan, non gogo bizia handiagoa den eta oroitzapenak hain bizirik geratzen diren, gure bizitzaren sugarra pizten duen eta gogotsu betetzen duen hasiera liluragarria delako. Joanek, Jesusen ikasleak, gogoan du lehen topaketa hori gertatu zen ordua ere, arratsaldeko laurak. Horregatik ona da lehen dei hartara, gure etorkizuna nolabait markatu zuen lehen topaketa hartara, orduan bizi izandako lehen oroitzapenetara itzultzea…
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.
Irudimenaz Jordan inguruan kokatzen naiz, Joanek Bataiatzen zuen tokian… haren ondoan jartzen naiz, bere ikasle batzuekin hitz egiten ari denean, bertan banengo bezala. Eta orduan Jesus igaro- tzen da… eta Joanek esaten die bere ikasleei: “Horra hor Jainkoaren bildotsa”. Bera lekuko izan da, bataioan, Izpiritua Jesusen gainera jaitsi dela… “Honek bai bilatzen du zuzentasuna, honek bai ez du inoren zapalkuntzarik nahi… hauxe da Jainkoaren Bildotsa”. Eta nire izate osoarekin testu honen barruan kokatzen naiz, neure egiteko…
Joan Bataiatzaileak une horretan berarekin zeuden bi ikasleak Jesusi jarrai diezaioten honen peski zan nola jartzen dituen ikusten dut, bere misioa Joan bera baino urrutiagora joango den Norbaiti jarraitzeko gonbidapena egitea bere taldekoei eta baita ere, agian, Herodesengatik Joanek bere bi zitza arriskuan ikusten duelako…Joanen bi ikasleekin noa Jesusengana abiatzen direnean eta “Ra- bi, Maisu, non bizi zara, nondik bizi zara?” Eta Jesusen erantzuna: “Zatozte eta ikusiko duzue”. Ez die maisu-ikastaldirik ematen, baizik eta Berarekin eta Berarengandik bizitzera gonbidatzen ditu… Giroa zoragarria da. Zerbait berria ernetzen ari dela usaintzen da. Eta unea dastatzen dut, itxaro-tako salbamena suertatuko balitz bezala… Eta bizitzak nire aurrean jartzen dizkidan aukerak ira-kurtzen eta aprobetxatzen jakitea eskatzen dut, zuzentasun-bideak irekitzen dituzten pertsonekin harremanetan jartzeko… eta nire denbora hartzen dut.
Eta ikasleak gogotsu mugitzen ikusten ditut. Aurkitu dutenak beren aurkikuntzaren berri ematera eramaten ditu. Pertsona maiteak dituzten lekuetara joaten dira. Oraingoan anaiak dira. Joani begi ratzen diot, bere anaia Santiagorengana iristen delarik… eta Andresen ondoan noa, moilan dago- en bere anaia Simonengana, eta ahozabalka hasten zaio: “Mesias aurkitu dugu”… Eszena ikusten dut… kutsadura,aurkikuntzaren poza,non bizia sentitzen duten…Eta ni Pedrorekin noa,ez lotsati ez alfer, eta bera korrika hasten da Andresek daraman tokirantz… eta nik Pedroren gogo bizi hori iza tea eskatzen dut,bizitzan garrantzizko zerbaiti ekiteko,beste gauza batzuk utzi behar baditut ere…
Arnasestuka iritsi gara Jesus dagoen lekura ibilaldi bat, ia korrika egin ondoren…erretiratuta aurki tu dugu, hurrengo urratsaz pentsatzen eta otoitz egiten ariko balitz bezala… eta Pedrorekin topo egiten ikusten dut… eta ganorazko zerbait gertatzen da, bere izena aldatu egiten dio: “Zu Simon zara, Joanen semea, aurrerantzean Zefas (Harria) deituko zara. Izenak berarengandik espero de-na erakusten du, bizitzan izango duen misioarekin zerikusi zuzena du…Neure egiten dut bere me-zua, hitzik galdu gabe, eta bihotzean hausnartzen gordetzen dut. Gertatu den aldaketaren garran tzia ikusten dut. Eta une honetatik ikastea eskatzen dut. Denbora hartzen dut…
4.- JESUS ETA BIOK
a-Nire burua Joan Bataiatzailearen ondoan jartzen dut berriro. Bere prestutasunari erreparatzen diot, Jesusi begira bere ikasleetako biri hauxe esaten dienean:”Horra hor Jainkoaren bildotsa”, eta haiengandik askatzen da, pertsona baliotsuengandik, beste norbaiti jarrai diezaioten… nolako gai-tasuna duen bere misioaren erlatibitatea aurkitzeko,beste pertsona bat edo berea gainditzen duen beste proiektu bat ikusten duenean,nolako zintzotasuna!…eta Jainkoari prestutasun hori eskatzen diot. Nire misioari dagokiola uste dudan guztia eta nik baino hobeto inork ez dezakeela egin alde batera uztea… prestutasun hori eskatzen dut…
b-Zenbat pertsona hurbiltzen diren Joan Bataiatzailearengana ikusten dut… Jesus talde horretan aurki dezakegu. Eta hantxe dago. Eta niri zuzentzen zait: “Zein garrantzitsua den gizarte honetan bizia ematen duten pertsonekin harremanetan egotea… har ezazu zure erosotasunetatik ateratze-ko denbora eta hurbildu zaitez etorkizuna duten lekuetara, etorkizuna erakusten duten taldeenga-na”, eta nik guztien etxean anaitasunaren ildoan doazen taldeei begiratzen diet: kreazioa zaintzen duten taldeei, helburu baketsuak dituzten ikerketen taldeei, pobretuei arreta jartzen dietenei… eta Jesusi zera eskatzen diot, nire beldurrak, nitaz esango dutena, erosotasuna… garaitzeko gai izan nadila, eta haiengan ni presente egiteko… Bihotz-bihotzez eskatzen dut…
c-Eta aukeraz baliatzen naiz Jesusi lehen ikasleek galdetu zioten gauza bera itauntzeko: “Non bizi zara, nondik bizi zara?” Eta hauxe kontatu dit, Jainkoarengandik, Abbarengandik, egunero baldin-tzarik gabe sortutako guztia maite duen Maitasun Misteriotik bizitzeak esan nahi duena… eta “Abba edonor zaintzeko Maitasun Misterioa da, bereziki zaurgarriago direnak, batzutan baztertuak izan direnak Maitasun Misterioa gaizki ulertzeagatik,pertsona horiek bere Maitasunetik baztertuko balitu bezala”… Eta Jainkoaren misterioa sakon ezagutu ahal izatea eskatzen dut, Berak bezala izaki oro maitatzera eta zaintzera eramango nauena… eta baldintzarik gabeko Maitasun horrek ni maitatzen uztea.
D-Eta berriz ere nirekin dago, eta niri hitz egiten dit, eta nire izena ahoskatzen du,Pedrorena beza la… eta nire historiaren une honetan eman nahi didan izen berriari buruz zerbait xuxurlatzen dida-la sumatzen dut… xuxurla hori ondo ulertu ez dudanez, zer izen eman nahi zidan aurkitzen ari naiz… sartuta nagoen misioarekin zerikusia duen izen bat edo berriren bat, nire misioa eta nire bi-zitzari muturrerainoko beste maitasun-kutsu bat emango diona, nire bizitzan beste udaberri bat hastea nahiko banu bezala… eta hori deskubritzeko denbora hartzen dut, eta bihotzez eskatzen dut nire bizitzako izenaz Bere hitza deskubritzen joatea… gaur nire bizitzan Bere hitza deskubritze ko prest bizi dadin…
5. SOLASALDIA. Jesusekin. Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…