JESUS BIDEA, EGIA ETA BIZIA

Jn 14, 1-12 

Foto de Peter Amende en Unsplash

0. TESTUA

“Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue ni noan tokirako bidea.”

Tomasek:

– Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?

Jesusek hau erantzun zion:

– “Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengan joan nire bidez ez bada. Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago: ezagutzen duzue dagoeneko eta ikusi ere ikusi duzue.”

Orduan Felipek:

– Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.

Eta Jesusek erantzun:

– “Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: -Erakuts iezaguzu Aita? Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet nire kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik. Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak, nik egiten ditudan egintzak egingo ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.”

1-KOKAPENA: testuaren azalpen laburra

Joanen berrionak testu hau azken afarian kokatzen du, Jesusen agur-garaian eta, beraz, funtsezko gaiak planteatzeko unean. Ikasleentzat, gertaera harrigarriak gertatzen ari diren unea da, nahasgarriak ez badira: oinen garbiketa, saldukeriaren iragarpena, etab. Eta egoera horretan, Jesus honela hasten da: “Ez zaitezte larritu, Jainkoaz fidatu, nitaz fidatu“. Eta gaur gauza bera: ez zaitezte larritu lurrik zapaltzen ez duzuen egoerak daudenean, gainditzen zaituzteten gertaerak daudenean, eta kontrolaezinean, gainezka egiten digun horretan, berrian kokatzen ikasi behar duzuenean.

Ikasleek Jesusek Jainko-Abbarekin bizi duen harreman hori bera bizi nahi dute, “erakuts iezaguzu Aita“, hedatzen zuen justizia errukitsu horren indarra hortik zetorkiola sumatzen baitzuten. Horixe izan zen Jesusen Bizi Iturria: Abba. “Sinets iezadazue ni Aitarengan nagoela, eta Aita, berriz, neuregan; bestela, sinets ezazue, behintzat, neure egintzengatik. Benetan diotsuet, nigan sinesten duenak ere egingo dituela nik egiten ditudan egintzak, eta are handiagoak, ni Aitarengana noalako“. Itun Zaharrean Legean, Torah delakoan sartzea zen garrantzitsuena, hura ikastea. Joanentzat garrantzitsuena Jesusengan “sartzea” da, haren sentimenduak bereganatzea (Fil 2,5) edo (san Inazioren hitzetan) Jaunaren barne-ezagutza izatea (zentzua).

“Leku bat prestatuko dizuet,” toki bat egingo dizuet. Jainkoaren bihotzean denok daukagu leku bat. Jesus leku hau prestatzera doa heriotzaren ondorenerako edo orainaldirako, “zuek ere ni egongo naizen lekuan egon zaitezten“. Biontzat. Nekaldian eta lorian bere ondoan egoteko. Jesus den bide horretatik sartzea da kontua: Haren irudiko egin, Egiazko Bizia izateko (“ni naiz bidea, egia eta Bizia“). Jesusen ikasleak euren garaian. Eta gu bizi garen denboran, muturreko makaltasun, nahaspila eta urritasun egoeratan, heriotzara era arriskutsuan hurbiltzen gaituzten egoeretan, Jesusekin ibiltzen gara, Bizira daraman egian.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Begirunez agertzen naiz Afaltokian, Jesusek eta Hamabiek bizi duten egoeran. Senidetasunaren Berri Ona iragartzen aritu dira, eta horrek liskarrak, saldukeriak eta aurreikusi ezin diren beste ondorio batzuk ekarri ditu, eta Hamabiak barrutik astinduta sentitzen dira. Jesusek baretu egiten ditu: “Ez larritu: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi nigan ere.” Eskertu egiten dut egiazko eta abegiko adiskideen gune horretara gonbidatua izana. Denbora hartzen dut.

Jesusek zabaldu egiten die bere bihotza eta bere desirak erakusten: “Nire Aitaren etxean bizitzeko leku asko daude. Gure hitza eta gure bizitzarekin senidetasunaren bidea egiten ari gara, historia honetan leku bat gizaki ororentzat, Abbak/Aitak nahi duena, eta horretan jarraitzen dugu une zail honetan.” Eta aurrera egiten du: “Ni egongo naizen lekuan zuek ere egotea nahi dut” eta erresistentzia bat nabaritzen dugu, bizitza korapilatuko zaigula sumatzen dugulako. Neureganatu egiten dut unea.

Eta egoera zail horretan hau gogorarazten die: “Badakizue zein den ni noan tokira daraman bidea. “Zaila ikusten dute, jazarpenaren iraganeko bizipena dela eta, eta Jesusek: “Ni naiz bidea, egia eta bizia.” Berarekin batera, errazagoa izango da zailari aurre egitea, eta zioa azaltzen die: “Ni Aitarengan nago, eta Aita niregan.” Hala ere zalantzan daudenez/gaudenez, Jesusek: “Sinets iezadazue behintzat egiten ditudan egintzengatik. “Zailtasun-uneetan niri ere gauza bera gertatzen zaidala ikusten dut, lainotu egiten naizela. Jesusekin bat egitea eskatzen dut, berak adierazten digun bezala. Jesusek bere indarra Aitarengandik ateratzen du, eta guk, Berarekin bat eginda, Maitatzeko bere indarraren partaide gara. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Orain niri begiratzen dit eta zera gogorarazten: “Ni Aitarengan nago, eta Aita Niregan. Nire bitartez bakarrik irits daiteke Aitarengana. Nire baitan bizi den Aita da bere egintza egiten duena”. Eta gogora datorkit: Jainkoa ez du inork ikusi, Seme Bakarrak ezagutarazi digu, eta Aitarekin batera doan Jesus horrekin bat eginda bizi nahi dut, egoera guztietan -batez ere ilunaldietan- Espiritu berarekin.

Eta zera esaten dit: “Benetan diotsuet, nigan sinesten duenak ere egingo ditu nik egiten ditudan egintzak, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa…”Jarrai ezazu Nitaz fidatzen. Bere denbora hartzen du nik munduan neure lekua har dezadan, eta hau gogorarazten dit: “Garai honetan –gerra-garaia, suntsipenena, baina baita aukera- eta sormen-garaia ere, non legearen indarra indarraren legeak ordezkatu duen—, suntsiketa bidegabea salatzera eta, aldi berean, bakearen aldeko apustua iragartzera deitua zaude, akordioen bidez.” Barneratuz joateko denbora hartzen dut.

Otoitz hau guztiei leku egiteko asmoa dut, barne-borrokatik aske ez dagoena: “konfiantzatik bizi dut eta, aldi berean, nire interesetatik bizitzeko tentaldia dut: nire erosotasunean jarraitu, bizitza korapilatu gabe. Horregatik, Abbarekin/Aitarekin lotuta doan Jesusekin bat eginda joan nahi dut, eta bere uhinean, bere bidean, egian eta bizitzan sartu ahal izatea eskatzen diot, bere sentimenduetatik itxaropenik, etxerik, paperik, lanik, ones-penik… gabekoekin konektatzeko eta nire zoria haiekin lotzen jarraitzeko, gurutzea iritsi arren. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.