Aintziraz bestaldera

Online

Mk 4, 35-40

Imagen de Pixabay

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Egun berean, ilunabarrez: ”Goazen aintziraz bestaldera”. Jende taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren.

Hortan, haize bolada zakarra atera zuen (…) Jesus esnarazi zuten eta hau esan zioten: “Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?” Eta Jesusek haizeari: “Hago isilik! Geldi! (…)” Jesusek: “Zergatik beldur hori? (…) Beldurikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: Nor ote dugu hau…?”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Ilunabarrean, gaua erortzeko dago: goazen beste ertzera. Ez al da arriskutsu samarra gauez holako bidaia egitea? Hobe dugu urbazter honetan geratzea. Urbazter honetan: ondo gaude, nahikoa segurtasun eta ongizate dugu. Eta egoera kontrolatzen dugu, mentalki ulertzen dugu eta afektiboki ere seguru sentitzen gara. Ertz honetan kokatzea, etxekoago egiten zaigu, lortzen ari naizen horretara –lana, familia, posizioa, ongizatera– egokituz. Eta zer egingo dugu erromesarekin, barnean daramagun benetakotasun-bilatzailearekin?

Pandemiak segurtasunen mundu honetatik atera gaitu eta ziurtasun gutxiko eta konplexutasunei erantzuteko pentsamendu egokirik gabeko mundu batean bizitzera eraman gaitu (Itinerity). Ganorazko zailtasunek gure irrika sakonarekin harremanetan jartzen gaituzte, gure barnemaisuak, gure izateak… barnean dugun Biziak, gugandik tiraka ari den Betetasunak interpelatzen gaituen tokian. Egokitzeko dugun joeratik ateratzen gaitu, gure adimenak eta emozioek nahi duten joeratik, eta beste ertzera bultzatzen gaitu.

Zerez hornitzen gara beste aldera pasatzeko, hau da, kontrolatzen dugunetik gure esku ez dagoenaz, ulertzen dugunetik ulertezina denaz? Alde batetik, egoera horiek ulertzeko gogoaz, erromes gisa bilatzeko indarraz eta, bestetik, Jainkoa bilaketa horretan gurekin dagoela uste izateaz hornitzen gara. Eta hau emozio eta buru ekaitz baten erdian egiten dugu… non eskemak erortzen zaizkigun… ebidurra sentitzen dugu, ez dugu ulertzen, olatuek txalupa urez betetzen dutela iruditzen zaigu. Eta hantxe dago Jesus berpiztua, beldurra ematen digun guztiaren Jauna, ekaitza baretzen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Agertokian jartzen naiz, bertan banengo bezala. Galileako lakua, zeharkaldi betean… gure bizitzako beste hainbat zeharbidetan bezala, Jesus barruan dugula, itsasontzia ia hondoratu egiten duten olatu batzuekin, baina Jesus lo dago ekaitz betean. Eta egoera ikusten dugu… ontzia menderatu ezin duten arrantzaleak, txalupa urez betetzen duten uhinak… Egoera zailtzen ari da, eta ni haiekin batera, Jesus lokartuta… Nola sentitzen naiz? Nola bizi dut egoera hau? Zer eskatzen dut?

Apostoluekin batera txalupan jarraitzen dut… olatuek irensten dute, ura ateratzen dugu, baina ez behar bezain azkar… ia hondoratu egiten gara. Egoera iluntasunagatik zaildu egiten da. Beldurra sentitzen hasten dira, izutu egiten dituen beldurra, eta ni ere bai… larritu egiten dira bizia galtzeko arriskuagatik eta hau bestelakoa da Jesusek ekaitzean duen lasaitasunarekin eta bakearekin alderatuz gero. Ni txalupa barruan aurkitzen naiz. Nola bizi dut? Denbora hartzen dut.

Gehiago ezin dutenean, ontzigainean lasai atseden hartzen ari den Jesusi deitzen diote: ez al zaizu axola gu hondoratzea, gu hiltzea? Eta apostoluei begiratzen diet holakorik esango banie bezala: ezin al genien lehenago deitu? Hau serio jartzen ari da. Eta Jesus berpiztuak hondoratzen gaituen egoera horri agintzen die: “Ixo!” eta ekaitza geratu egiten da…“zergatik zarete hain koldarrak? Ez duzue federik, konfiantzarik?” Nola ez da Jesus haietaz oroituko, beldurrezko egoera ikaragarrien erdian? Inoiz ez ditu ahazten. Jesukristo menderatzen gaituen eta beldurra ematen digun guztiaren jaun eta jabe da: ekaitz fisiko, mental, afektibo… eta abarren jabe. Eta Berarekin, “Nire lasaitasuna berreskuratzen dut”. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?

4. JESUS ETA BIOK.

Jesus txalupan doa Hamabiengana eta badirudi nire begiradaren bila dabilela eta zera esaten dit: “Fede gutxiko gizona, zergatik ez zara fidatzen?”… Isilik geratzen naiz zer erantzun jakin gabe eta ondoren hitza hartzen dut eta nire ekaitzak kontatzen dizkiot, bai pandemiaren sozialak, bai, adibidez, sorkuntza ahalik eta ondoen zaintzeagatik sortzen direnak, edota zer egin bizitzeko aukerarik ez duten eta emigratu behar duten horrenbeste pertsonarekin, eta baita nola egin mundu berdintasunezkoagoa, zoriontsuago eta berdinduago dena. Nola geratzen naiz? Zer eska dezaket?

Jesusek, behin nire beldurrak ezagutu eta gero, proba egitera animatzen nau: “Goazen beste ertzera!” Eta Jesusi nire erresistentziak kontatzen dizkiot eta, aldi berean, barnean dudan Biziak interpelatuta sentitzen naiz, sufrimenduaren ertzerantz: lanik gabeko, onespenik gabeko, etorkizunik gabeko… bakerik gabekoen ertzerantz… irtetera bultzatzen nauen Betetasunak, eta “bere eskuetan erabat sentitzea” eskatzen diot. Nola geratzen naiz? Denbora hartzen dut.

Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut: “Ken ezazu ez irakurtzeko eta ez informatzeko burunagikeria… ken ezazu desberdinengana hurbiltzeko nagikeria eta araka itzazu hainbeste gizakiri argia eman diezaieketen munduak. Ikas ezazu huts egiteko arriskuak zeharkatzen… pertsonak duintzen dituzten gatazkei aurre egiten… Eta ikas ezazu konfiantza izaten”. Eta Arrupek zioena aurkezten diot: “Gugandik hain gertu inoiz ez da izan Jauna, inoiz ez baikara orain bezain zalantzatsu egon”. Nola sentitzen naiz? Zer eskertu nahi dut … eta zer eskatu? 

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up