Bakarrik hazten den hazi txikia

Online

Mk 4, 26-34

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesusek hau ere esan zuen: “Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: hura lo nahiz esna egon, gau eta egun, hazia erne eta handi egiten da, hark nola jakin gabe.

Izan ere, lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburu betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztagaraia iritsi delako”.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jainkoaren Erreinua Jesusen gai nagusia da: “Jainkoa Errege denean”, pertsonen bihotza bereganatzen duenean eta hauek Bere Moldean bizitzen jartzen direnean, haragizko bihotzetik eta ez harrizko bihotzetik jaiotzen diren harreman eta erakundeekin, Kristo Jesusen sentiberatasunari eta sentimenduei lotuta bizitzetik jaiotzen diren jarduera eta egiturekin, Jesusek –bere Abba/Aitarekin izandako bizipenetik— amestu zuen mundua haurridetasun dinamismoan sartzen denean, orduan iristen ariko da Jainkoaren Erreinua.

Jainkoaren Erreinua, beraz, zerbait dinamikoa da, eta elkarreragile dela esan genezake. Bere hazkuntza gizakiaren barrutik sortzen da, landarea hazitik garatzen den bezala. Gure barruan, Erreinuaren hazia gordea dago. Hasiera liburuak dioena da: Jainkoaren irudi eta antzera eginak gara. Hazi bizi eta preziatuak gara. Gugan egia eta ontasunaren kimua daramagu; Jainkoaren kimua. Alegia, Hirutasunaren irudia, gugan. Gaur gizakiaren duintasun ukiezinaz hitz egingo genuke.

Gure pertsona bere ahalmena daraman hazi bat bezalakoa da. Lotan egon edo esna, dinamismo hori garatu egiten da. Honela dio Jesusek: “Nire Aitak etengabe egiten du lan“. Eta Inazio Loiolakoak: “Jainkoak nigatik egiten du lan gauza guztietan”. Jainkoa etengabe ari da lanean, gurekin harremanetan. Nola utzi Jainkoari gugan Berea egiten? Nola presta nire burua Jainkoaren ekintzara? Nola ez izan oztopo gugan duen dinamismoaren aurrean? Bere denbora, bere isiltasuna behar du: gelditzea, otoitz egitea eta otoitz egitetetik jardutera. Espiritu-bizitzak bere prozesua dauka. Ez dezagun fruitua dagokionean baino lehen lortu nahi, ezta landaretxoa luzatuz ere. Espíritu-jardunbidea bizirik mantentzea da helburua. Belarra, zurtoina eta buruxka bezala garatuz doan jardunbide edo prozesua, hain zuzen ere.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne-isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Agertokian jartzen naiz, bertan banengo bezala. Galileako aintzira da: hedadura izugarria dauka, beste aldea ia ikusten ez dela. Aintzirako urak urdin ederra dauka. Bere inguruan zentratu zen Jesusen misioaren zatirik handiena. Eta jendetzarekin batera kokatzen naiz, bizitza bakez bizitzera deitua baina mendekotasun egoeran aurkitzen dena, garaiko Inperioaren mendean egoteagatik eta betetze zentzuan interpretaturiko Moisesen lege baten zamagatik, biztanleriaren kontzientzia menderatzen eta bere bizitza kontrolatzen duen lege horregatik. Jesusen pertsonaz liluratutako jendetza horren ondoan jartzen naiz, Jesusen mezua lasaitzen duen belaki edo esponja baita, askatzen duena, sinesgarria dena, garrantzitsua eta bizitza bezala esperimentatzen dutena… Eta denbora hartzen dut.

Eta jendetzari begira jartzen naiz, hauxe kontatzen dien bitartean: “Jainkoaren erreinuak ereileak ereiten duen eta bere barnetik indarra duen hazi horren antza du… lo edo esna dagoela, berak jakin gabe nola…” Eta jendetzari begiratzen diot, beraiekin eta Jainkoa horrelakoa delako entzuten eta miresten duten ikasleekin kokatzen naiz. Nire Aitak etengabe egiten du lan, zioen Jesusek, eta ni poztu eta sutu egiten naiz landareak eta pertsonak hazarazten dituen Norbaitekin, betiere pertsonen eta naturaren gaitasunak garatzen ari denarekin… Eta Jainkoa Jesusek kontatzen duen bezalakoa dela gozatzen dut, baita pertsonengan egiaz esnatzen duenari begira ere. Horrenbeste pertsonaren pozarekin bat egiten dut. Nola sentitzen naiz?
Eta haien artean nago, ereiten eta euriteak garaiz iritsiko direla, lehorteak iraungo ez duela uste duten landako jende askoren artean… Jesusi nola entzuten dioten begira nago: “Izan ere, lurrak berez sortzen du: lehenik belar bat sortzen da, gero buruxka eta, azkenik, buruxka betetzen duen alea. Eta alea heldua denean, moztu egiten da, uzta biltzeko garaia iritsi delako.” Eta Jesusen inguruan dabilen eta beraiekin topo egiten dudan jende xumearengandik –besteak beste, bere ikasleengandik—ikasi egiten dut, hazkundea ematen duen Jainkoarengan konfiantza izaten jarraitzeko, beraiengan Jainkoa haietaz gogoratzen den itxaropena hazarazten duena, gabezia egoeren erdian ere. Eta nik itxaropena berreskuratzen dut. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek pertsonengana jotzen du parabolak kontatzen dituen bitartean, eta une batean niri pertsonalki begiratzen didala ematen du, zera gogorarazten didan bitartean: “Jainkoaren erreinua hazia bezala hazten den zerbait da eta duela denbora tarte bat zugan ari da ernetzen“.Eta Jainkoak nigan egiten duen ekintza horrelakoa dela konturatzen naiz: nigan landatu zuen adiskidetasun hazia hazarazten du, eta nik nola jakin gabe, lotan edo esna nagoela, hazi egiten da… Eta Bere presentzia abegitsu eta interpelatzailea nabaritzen dut, kontsolamenduzkoak deitzen ditugun une horiek, hurbilago sumatzen dudanean. Eta Jesusek nire bizitzan gero eta leku gehiago duela konturatzen hasten naiz. Adibidez, nire erabakiak hartzen ditut Bera gogoan izanik, Berarekin egoteko denboratarteak hartzen ditut. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?

Jesusek begiratzen dit eta zera ekartzen dit gogora: “Jainkoaren Erreinuaren haziaren garapen hau gizarte mailan ere gertatzen da, gizateria osoaren mailan. Ona da zuk gizadiaren garapena deskubritzea, adibidez Milurtekoaren helburuei dagokienez: nola garatzen diren barrutik kanpora, aukerak zabalduz, proiektuak idatziz… eta arlo ezberdin askotan (ur, osasun, hezkuntza, guztion etxearen zaintza eta abarri dagozkien arlotan) hedatuz“… Atsegin handiz entzuten dut eta Jainkoaren maitasunak gugan eta nigan eman ditzakeen fruituak dastatzen ditut… eta eskerrak ematen. Nola sentitzen naiz? Eskatu egiten dut.

Jesusekin nago, lakuaren ondoan, bere dinamismo iraunkorrean sartzea eskatzen diot –“Nire Aitak etengabe egiten du lan“– eta Jainkoa etengabe lanean ari dela dastatzen dut, gurekin komunikatzen… eta gozatu egiten dut. Eta Jesusi testu honek dioena egiten bizitzea eskatzen diot: “Zure atzetik joango naiz, eramango nauzun lekura, aurrea hartu gabe, ibilera behartu gabe. Jakinduriaz ezjakina, ez dakidan lekura joango naiz. Bihotza Zugan jarrita, Zure atzetik joango naiz” eta begi onez egiten dit so eta saiatzera adoretzen nau. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut? Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

keyboard_arrow_up