Konfiantzan arriskatuz

Online

Mk 5, 21-40

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Bazen emakume bat duela hamabi urte gaixorik zegoena, odoljarioekin. Asko sufritu zuen mediku askoren esku, eta zeukan guztia xahutu zuen ezertarako balio izan gabe. Alderantziz, txarretik txarrera zihoan. Emakume hori, Jesusi buruz zer esaten zen jakitean, atzetik hurbildu zitzaion, jende artera, eta kapa ukitu zion, pentsatzen baitzuen: “Bere kapa ukituz gero, osasuntsu geratuko naiz.” Orduan odoljarioa gelditu zitzaion, eta gorputzean sentitu zuen sendatuta zegoela bere gaixotasunagatik.

Jesusek, sendatzeko ahalmena atera zitzaiola konturatuta, jendeari begiratu eta galdetu zuen: “Nork ukitu nau?”

Bere dizipuluek esan zioten: “Ikusten duzu jendeak zapaltzen zaituela nonahi eta ‘Nork ukitu nau?'”

Baina Jesusek ingurura begiratzen jarraitzen zuen, nork ukitu zuen ikusteko. Orduan, emakumea, beldurrez dardarka eta zer gertatu zitzaion jakinda, bere aurrean belaunikatu zen, eta egia osoa kontatu zion.

Jesusek esan zion: “Alaba, zure fedeagatik sendatu zaituzte. Zoaz lasai eta libre zure gaixotasunetik.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testuinguruan kokatzea: Lebitikoa liburuak (Legeen liburua) honako hau dio: “Emakumea lohi egongo da hilekoa duenean edo odoljarioak dituenean; berak ukitzen duen guztia zikin geratuko da, baita berarekin harremanetan jartzen dena ere.” Beraz, zikina zen ezagutzen zuten pertsona ororentzat. Zer bizitza eramango zuen emakume horrek? Gizartetikat geratzen baitzen. Nola barneratuko zuen lohia zela, ezer ez zuela merezi eta ezin zela inorengana hurbildu? Baina egin egiten du, eta Jesus ukitzen du legea urratuz. Atzetik hurbiltzen zaio. Eta modu anonimoan ukitzen du.


Jesusek ez dio holakorik esaten: “Ez duzu legea bete. Lohitu egin nauzu”. Jesusek galdetu egiten du, eta legea –denek onartutako ohitura– hautsi duen emakumea dardarka hurbiltzen zaio eta bere egoera kontatzen dio. Badirudi, Jesusek emakumeak jendaurrean hitz egitea nahi duela. Argi dago legez kanpoko zerbait egiten ari zirela. Eta garbi geratzen da, Jesusen harreraz geroztik, Jainkoarekin berradiskidetua eta herriko komunitatean gizarteratua geratzen dela, areago, bere konplexu eta beldurretatik askatua. Gakoa konfiantza da: zure fedeak sendatu zaitu (indarra konfiantzatik ateratzen ausartu zarelako). Konfiantza giza harremanaren eta Jainkoarekiko harremanaren gakoa da.

Eta ondoren Jairoren alabaren kontakizuna dator. Jesusek izan ezik, beste inork ezin du bere alabaren alde ezer egin. Profetarengana jotzen du, biziaz betea dagoen Jainkoaren gizonarengana. Eta honek aurre egingo dio heriotzari. Jesus da gainerakoek hiltzat hartzen duten neskatila horrengan bizia egon daitekeela uste duen bakarra. Eskutik helduko dio, errituzikinkerian erori gabe pertsona batek ezin zuela hildakoa ukitu zioen legearen kontra. Baina lohi geratu beharrean, Jesusen bizitza heriotza baino indartsuagoa da eta, ustez, hilda zegoenari bizia emango dio. Eta aitari hauxe esaten dio: “zuk fedea izan, besterik ez!” Konfiantza da mirariak egiten dituena.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Agertokian kokatzen naiz bertan banengo bezala. Odola galtzen ari den emakume bat ikusten dut: gaixotasun izugarri horietako bat zuena, biziari alde egiten laguntzen dion eritasun horietakoa. Eta, gainera, legearen arabera lohia zen, eta gizartetik aldendu beharra zuenez, ezin zuen inor ukitu, ukitzen zuen guztia lohitu egiten baitzuen. Bere ondoan jartzen naiz eta denbora hartzen dut. Konplexuz betea ikusten dut, besteak baino gutxiago dela sentituz, horrela egoteko egin zuenagatik bere burua errudun sentituz… Bere itxura dela eta, pertsonak harengandik aldentzen direla konturatzen naiz. Nola biziko zuen emakume horrek egoera hori, nola sentituko zen barrutik lohia izateagatik, eta denek holakotzat hartzen bazuten? Bere egoeran jartzen saiatzen naiz eta lasai egoteko denbora hartzen dut. Nola sentitzen naiz egoera horretan berarekin? Zer egin nahi nuke? Zer eskatu nahi dut? Denbora hartzen dut.

Eta emakumearengandik gertu jarraitzen dut. Nonbaitetik ahulezia indarrak ateratzen dituela konturatzen naiz eta Jesusengana hurbiltzen dela honen mantua ukitzera, eta hori ez zuen egin behar, legea urratzen baitzuen. Ez zen aurrez aurre jartzera ausartzen, ez baitzen duin sentitzen… Eta ni berarekin nago Jesusen mantua ukitzen duenean eta sendatuta geratzen denean (guretzat keinu txiki bat, baina berarentzat bere bizitza osoan keinurik ausartena: mantu hura ukitzen ausartzea). Sortzen zaion zoriontasun aurpegia ikusten diot. Berarekin nago biziak ihes egiten zion zauria itxi zaiola konturatzen denean. Nola geratu naiz? Zerbait esango al diot? Eta denbora hartzen dut.

Konturatzen naiz Jesusek buelta ematen duela, ingurura begiratzen hasten dela eta niri ere bai, eta zera galdetzen du: “nork ukitu nau?” Ikasleek konturatu ere ez dira egin eta hauxe esaten diote: ”Zapaltzen ari zaizkizu eta zuk hau galdetu!” Eta bere galdera begiradan, ni harrituta sentitzen naiz. Nik badakit nor den, baina ez dut agerian ipini nahi eta isildu egiten naiz. Egoera estu samar dago… Nola geratzen naiz? Emakumea erantzutera animatzen dut. Jesus bere bila dabilela susmatzen dut, emakumearen onerako noski. Nola sentitzen naiz? Eta denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK.

Emakumea hurbildu eta Jesusen oinetara makurtzen dela ikusten dut,eta agian Jesusek ematen dion konfiantzagatik, bere egoeraren berri ematen du denen aurrean: 12 urte odola galtzen,bizitza galtzen, konponduko den itxaropenik gabe… Jesus, istorioa entzuten ari dela, hunkituta sumatzen dut… emakumea jendearen erdian nola kokatzen duen, lehen leku publikoarekin egoterik ez zuena. Eta bere ausardia aitortzen dio, lehen konplexuz beterik zegoenari, eta bere keinua onartzen dio. “Alaba, zure fedeak sendatu zaitu. Bakean bizi zaitez!” Nola geratzen naiz?

Eta Jesusi konplexuz betetako persona zenbaiten egoera ugari kontatzeko aprobetxatzen dut, hainbeste urtez tratu txarrak jasan dituztenez, ezer sentitzen ez duten persona bihurtu dituztela. Horrela, pertsona hauek ez dira lanean ustiatuak edo sexualki ustiatuak sentitzen, beti 4. kategoriakotzat hartuak izan dira, eta beti holako kategoriakoekin alderatuak izan dira kalteturik utziz… eta zera esan dit: “Ea nola lortzen duzun galdu duten konfiantza itzultzea! Ni beraiekin nago zu iritsi baino lehen. Zurekin joango naiz”. Nola sentitzen naiz?

Jesus Jairoren etxera iristen denean, denek ziurtzat jotzen dute ezin dela ezer egin, denak sinetsita baitaude haren alaba hil egin dela. Jesusek aitari entzun eta hau esaten diola konturatzen naiz: fida zaitez… sinets ezazu… zure alaba ez dago hilda, lotan baizik… Jesusengandik hurbil nago. Jesus da “hilda” egotearen egoera horrek irtenbide duela uste duen bakarra. Dagoeneko hildakotzat jo dutela konturatzen naiz…eta Jesusi etorkizunik gabe bizi ditugun eta bertan behera uzten ditugun hainbeste egoera kontatzen dizkiot: adibidez, behin betiko hautsita dagoela uste dugun sendi harremana, honaino iritsi garela dioen taldearena, etorkizunik gabeko gaixo edo gatiburen bat inoiz aurrera aterako ez dela esaten dugunarena. Nola begiratzen dit Jesusek? Pertsonengan konfiantza izatea eskatzen diot, nahiz eta itxuraz jada bizi arnasarik ez egon.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up