Frantziskok Fratelli Tutti-n idazten duena gogorarazten dit: “Gizarte-maita-sunetik hasita, posible da maitasun-zibilizazio baterantz aurrera egitea, denok horretara deituak sentitzen garela”. Lagun hurkoarekiko maitasuna ez da familian amaitzen, hurbileko harremanetan, kultura, natura eta kosmosa barne hartzen baititu”
JAINKOArena JAINKOAri
“Ez al da egia, behartsuen aldeko ekintza humanista batean elkarrekin lanean hasten zaretenean, kausen ondoriozko desberdintasunak ahaztu egiten direla (adibidez, premia handienekoak, hala nola presoekin edo etxerik gabekoekin edo janaririk gabekoekin egotea; elkar ezagutzean ere balioztatzen duzuela elkar?”
Ezkontza errealitate bihurtzea
“Zer ari zara egiten jaso duzun gonbidapenarekin? Berriona zugan sartzen da ala zureari jarraitzen diozu, zure interesei, zure betiko moduei, zure bizi-egitasmoei?” Biziaren Jainkoari lotuta, zure misioa ari al zara egiten, zure motibazioak doakoak izan daitezen, bai sendian, lanean edo eskaileran, edo zure adiskideekin, kristau elkartearekin edo bizi-elkartearekin?”




