Fidatu beti, etsi gabe

Lk 18, 1-8

Foto de Ben White en Unsplash

0. TESTUA 

Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:

“Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epailearengana joaten zen zera eskatzera:

’Egidazu justizia etsaiarekiko auzian.’

Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan hau esan zuen:

‘Ez diot Jainkoari beldurrik, baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan.’

” Eta honela bukatu zuen Jesusek:

“Begira zen dioen epaile zuzengabeak. Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan? Justizia berehala egingo diela diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du munduan horrelako sinesmenik?”

1-TESTUAren IRUZKINA

Non elikatzen zuen Jesusek anaitasunaren, Jainkoaren Erreinuaren etorrera ahalbidetzeko bere motibazio sakona? Jainko-Abbarekiko lotura jarraituan. “Aitaren gauzetan” dago beti, bere bizitzako egoera guztietan. Eta sarri Berarekin egotera joaten zen. Lukasen Berrionean askotan joaten da otoitz egitera.

Zein da parabola honen zentzua? Gure otoitzekin Jainkoari behin eta berriz eskatu behar al diogu jaramon egin diezagun, errepikakorrak ez bagara, eskatutakoa ematen ez digulako? Ezinezkoak ere eskatzea al da kontua? Eta eskatzen duguna gertatzen ez bada? Orduan zer, Jainkoak huts egin al digu?

Edo Jainkoak bihotz-bihotzez maite gaituela jakinda, gure egoerez eta premiez arduratzen dela eta ez gaituela inoiz utziko itxaron behar al dugu? Gogora dezagun Jesus Baratzeko otoitzean: fidatzen jarraitu zuen. Bere bizitza salbatzea eskatzen zion Jainkoari, baina baita “egin bedi zure borondatea“… egoerarik okerrenean konfiantza izaten irakasten digu ere, bere bizitza berehalako arriskuan dagoenean. Hortxe zegoen Jesusengan, nahiz eta honek ez nabaritu.

Alargunaren kasua da: dena zuen bere aurka. Gizarte hartan, umezurtzak eta alargunak ziren hotsandiko behartsuak. Ez zuen epaileari ordaintzeko dirurik. Ez zuen nolabaiteko eragina lortzeko osperik. Ez zuen kasu egin ziezaion estutzeko botererik. Erabat defentsarik gabea. Hala ere, epaileak kasu egingo diolakoan dago. Eta guk zenbateraino uste dugu Jainkoa nonbaitetik aterako dela egoerak ezinezko bihurtzen zaizkigunean?

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz, Jerusalemerako bideko gertaldian presente egiten naiz. Jesusi, Hamabiei, emakumeei eta beste ikasle batzuei jarraitzen dietenek bizi duten egoera ez errazarekin bat egiten dut, Jerusalem arriskutsu jartzen ari baitzen. Orduantxe hartzen du hitza Jesusek eta hau esaten die: “Premiazkoa da beti otoitz egin dezazuela gogogabetu gabe”… Nire izate osoa Abbaren, Jesusen Aitaren Eskuetan erabilgarri jarri nahi dut. Denbora hartzen dut.

Eta aukeratzen duen adibidea entzuten dut, alarguna, babesgabea, erabat babesik gabekoa, eta Jesusi entzuten diot: “Epaile bihozgabe bat ere alargunari entzuteko gai bada, nola ez du zuen Aitak entzungo gabeziatik, larritasunetik, etsipenetik oihu egiten duzuenean?” Bere hitzek mugarik gabeko konfiantza pizten didate… eta dastatu egiten dut Esku Onetan egote hori.

Bere jarraitzaileen artean kezka bat sumatzen dut eta Jesusi kontatzen diote, sarri itxaroten duenak etsi egiten duelako, “noiz arte itxaron beharko dugu abailduta, indarrik gabe eta beldurrez gaudenean?” Eta Jesusek: “Jainkoak, itxaronarazi egiten badu ere, erantzun egingo du, fida zaitezte luze egiten bazaizue ere.” Denbora hartzen dut ezinezkoaz fidatzen ikasteko, Jainkoa beti ari baita lanean nire alde, gure alde, gauza guztietan, egoera guztietan.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusek bere jarraitzaileei begiratzen die eta une batean bere begirada nirearekin gurutzatzen da eta zera esaten dit: “Beharrezkoa da zuk beti konfiantza izatea, otoitz egin ezazu beti gogogabetu barik, nahi duzunetik ezer gertatuko ez dela dirudien arren, fida zaitez. Esku onetan gaude.” Eta gurutzea datorkit burura. Jainkoa ez da agertzen Jesus gurutzetik eraitsiz. Jainkoa agertzen da inork espero ez zuen eran, Jesus berpiztuz, eta konfiantza mugarik gabeko hori izatea eskatzen diot, fidatzea eskatzen dut.

Jesusi gogora ekartzen diot pasatu ditudan zenbait zailtasunegoera: “Garai hartan nire sendian…, gaixo egon nintzenean…, eta beste hartan langabezian, etsipen handi bati bira eman ezin izan nionean… izurridun bezala uzten ninduen gezur bat jasan behar izan nuenean…”. Jesusek galdetzen dit: “konfiantzaz bizi ahal izan zenituen”? Denbora hartzen dut. Hurrengorako ikasteko zerbait?

Eta etekina ateratzen dut, ulertzen ez ditudan hainbeste egoera Jesusi ekartzen jarraitzeko, oraindik ere gertatzen direnak (gerrak, goseteak…), eta zera esaten diot: “Egoera hauei irtenbide bat eman nahi izango nieke, kosta egiten zait hau guztia jasatea, errugabeen sufrimendua eta heriotza alda dezakeen ezer eraginkorrik egin gabe.” Eta Jesusek: “Fida zaitez Jainkoaz, pertsona askorengan lanean ari baita egoera hauei irteerak bilatzen saia daitezen, baita zugan ere.” Eta konturatu egiten naiz, fidatzen naizenean eta entzuten dudanean, gauzak egitera deitua sentitzen naizela, haurridetasuna bultzatzeko inoiz bururatu ez zitzaizkidakeenak… eta bere Eskuetan jartzen naiz ulertu gabe.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.