Lk 18, 9-14

0. TESTUA
Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:
“Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan:
‘Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ez eta horrako zergalari hori bezalakoa ere. Astean bi bider egiten dut barau eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut.’
Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bularjoka ari zen zera esanez:
‘Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz.’
Benetan diotsuet azkenengo hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak eta bere burua beheratzen duena, goratu.”
1-TESTUAren IRUZKINA
Testuingurua. Fariseuen taldea Jesusengandik hurbilen zegoenetako bat izango zen seguruenik, eta horregatik ziur egongo zirela fariseuak beren burua zintzotzat jotzen ez zuten eta besteak arbuiatzen ez zituztenak. Baita zergalariak ere, bekatari sentitzen ez zirenak eta beren hutsegiteengatik barkamenik eskatuko ez zutenak. Baina parabola zirikatzailea da, bi pertsonaia dituela: “ona” zela sinesten zuena, “beren burua zintzotzat zutenak eta besteak mespretxatzen zituztenak aipatuz”, eta “gaiztoa”, bere gaiztakeria aitortzen duena. Fariseu eta zergalari pertsona bakoitzaren bi alde direla esan genezake.
Salbamena irabazi behar dugula erlijio-pentsamolde bat nagusi denean (edo sozialki besteen onespena irabazi behar dugunean), zintzotasun-irudia ematen dugu eta, horrela, merituak irabazten ditugu, nolabaiteko benetakotasun-oskolaz janzten gara. Eta, bestalde, gure mugak zuritzen ditugu, gure akatsak ezkutatzen, gure gune ahulak estaltzen. Eta, bestetik, apaldu, gogaitu eta oztopatu egiten gaituzten gure izatearen ezaugarriak ezkutatzen ditugu. Itxurazko eta gezurrezko bizimoduan sartzen gara, gure itzala, gure akatsak, bekaizkeriak, erorketak eta abar onartu nahi ez ditugulako, eta itxura eginez bizi gara.
Jesusen deia egian bizitzera da. Egian bizi dena, sarri minduta sentitzen da bere buruarekin, min egiten duela ohartzen baita, eta egiten ez jarraitzea gustatuko litzaioke, baina ezin izaten du. Nola ausartu nire itzalari so egiten? Jainkoaren maitasunetik begiratuz: “Ene Jainkoa, erruki zaitez nitaz, bekataria naiz eta”. Hori da onartzeko modua, ene buruari Jainkoaren hurbiltasunetik begiratzen uztean, Berak nire okerrenarekin onartzen bainau. Horrek naizen bezala maitatzera narama, besteei egiten dizkiedan kalteak neure gain hartzera eta neure burua barkatzera; eta barkamena eskatu eta eragindako kaltea konpontzera. Jainkoak horrela maite nau eta nik neure burua nire gabeziarekin maita dezaket, gehien maite nautenek, nire sendiak eta adiskideek, nirekin egiten duten bezala.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin noa Jerusalemerako bidean. Bertan, pertsonekin eta taldeekin egiten dituen topaketez baliztzen da, Jainkoaren Erreinua historia honetara iristen dela sinestarazten dioten zeinuak, errealitatean aurkitzen dituenak, kontatzeko… Hamabiekin, emakumeekin eta beste ikasle batzuekin noa. Denbora hartzen dut ondoan joateko, bere gertutasunaz gozatzeko eta berari entzuteko eta dastatzeko. Elkarrekin harmonian ibiltzeko denbora da.
Jesusi entzuten diot parabola hau kontatzen: “Bi gizon igo ziren Tenplura otoitz egiteko: bata fariseua zen eta bestea, zergalaria. Fariseuak, zutik, honela egiten zuen otoitz bere baitan: “Jainko maitea, eskerrak ematen dizkizut ez naizelako beste gizonak bezalakoa, lapurrak, bidegabeak eta adulteriogileak, ezta zergalari hori bezalakoa ere. Baraua astean bitan egiten dut eta sarrera guztien hamarrena ordaintzen dut“… Fariseuaren konparaketa eta aburua entzuten ditut. Hamabiei begiratzen diet, ispilatuta sentitzen baitira, besteak baino garrantzitsuagoak direla uste dutelako, Jesusekin daudelako, eta nik ere haiekin bat egiten dut. Nola sentitzen naiz?
Eta Jesusek jarraitzen du: “Zergalaria, ordea, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik zerura altxatzen ausartzen ere, baizik eta bularjoka ari zen zera esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez nitaz, bekataria naiz eta!”… Benetan diotsuet, azken hau etxera itzuli zen… baina ez lehenengoa… Nola geratu naiz? Eta ikasleak ulertzen hasten dira atzerriko zergalari gorrotatuarengan gizadi sor bat… dagoela, esnatu beharra duena eta aukera baten zain dagoena. Klixeen arabera arbuiagarria dena balioesten ikasten dut. Denbora hartzen dut gertaldia dastatzeko.
4.-JESUS ETA BIOK.
Hurbiltasun-giroa sortu da eta bakea arnasten. Jesusek bere jarraitzaileei begiratzen die eta une batean bere begirada nirearekin gurutzatzen da eta zera esaten dit: “Bere burua goresten duen oro apaldua izango baita eta apaltzen dena goretsia“… Eta ni batzuetan besteekin alderatzen naizela konturatzen naiz, haiek baino hobeto geratzeko, noski. Eta ez naiz zeraz konturatzen, nire burua alderatzen dudan gizaki haien inguruabar desberdinez. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?
Jesusi hau esaten diot: “Ene burua besteak baino hobetzat kokatzea ez zait kostatzen. Baina oso zaila egiten zait nire burua nire gabeziarekin maitatzea, harekin mespretxatu egiten baitut ene burua.” Jesusek honela erantzuten dit: “Jainkoak, Abbak, zaren bezala maite zaitu, badaki zure hutsegiteez, gezurrari amore emateaz eta zure arima deabruari saltzeaz, onartua sentitzearen beharra duzulako. Badaki norbait izateko beharra duzula eta horregatik onarpenak erosten dituzula; zure tentaldi guztien berri du. Horregatik, zure akats guztiekin maite zaitu.” Eta konfiantzaz hartzen dut arnasa, beste aukera bat ematen didala jakinda. Denbora hartzen dut.
Jesusek maitasunez begiratzen dit. Esker onez hartzen dut arnasa. Sorbaldan zaplada bat eman eta adoretzen nau: “Kontua benetakoa izatea da, ez bikaina”. Eta Harengana jotzen dut eta hau esaten diot: “Egian bizitzea gustatuko litzaidake eta ez irudi eman behar izatea, itxura egiten bizi behar ez izatea, baizik eta oker banago barkamena eskatzeko gai izatea”. Eta berriro diot: “nire gabezian ni maitatzen uztea”, “niri barkatzen uztea”, “guztiak bezala zaurgarri sentitzea,” barkamena eskatzeko gai izatea “… eta errepikatu egiten dut, gogo hori nigan egia bihur dadin. Bihotzez eskatzen dut eta denbora hartzen.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

