Mt 5, 1-12

0. TESTUA
Egiazko poza (“Zoriontasunak”)
Jendetza ikustean, Jesus mendira igo eta eseri egin zen. Bere ikasleak hurbildu zitzaizkion eta honela hasi zitzaien irakasten: (Lk 6,20-23)
“Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
“Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
“Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz.
“Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
“Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.
“Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
“Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
“Zorionekoak nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
“Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaitz esaka erabiliko zaituztenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan, zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.
1-KOKAPENA: Testuaren azalpen laburra
Gizartearen, Jesusen garaiko kultur-giroaren balio nagusia, ohorea zen. Ohore hori beren botere, eragin edo aberastasunagatik aintzat hartutako pertsonek zuten. Testuinguru horretan jartzen ditu Mateok Jesusen ahoan zoriontasunak. Jesusek horien bitartez erakutsi nahi digu non dagoen berak ohoretzat ulertzen duena, “zeruetako erreinua edo Jainkoaren Erreinua“, bere misioaren muina dena eta guk giza-senidetasun gisa itzultzen duguna. “Zorionekoak” edo “zoriontsuak” hitzak makarios greziar hitzetik datoz, ohorezko pertsona itzul daitekeena.
Jesusek, zoriontasunak aldarrikatzean, bizi garen lekuetan kokatzera gonbidatzen gaitu, eta Abba Jainkoaren bizipenetik sortutako bere ohorezko kodetik birpentsatzen eta irudikatzen ditu. Honek beste balio batzuekin bizitzera eramango gaitu, beste praktika batzuekin, gehiengoak pentsatzen duenarekin bat etorriko ez diren beste espazio batzuetatik. Arretaz entzutean, Jainkoak baloratzen dituen edo ohoragarri aurkitzen dituen baldintzak eta jokabideak aurkitzen ditugu. Erreinuko elkarteko kide izan nahi duenak bizi eta nortasun-ikur bihurtu behar ditu zoriontasun hauek.
“Mendiko hitzaldiak” hautazko mundu bat irudikatzera gonbidatzen gaitu, non zapalkuntzak amore emango duen errukiaren aurrean, non baliabideetako eta aukeretako desberdintasun-harremanek amore emango duten harreman zuzen eta bidezkoen aurrean, eta non bizitzaren erretenetan botatakoak pertsona duin gisa onartuko diren. Zoriontasunak ez dira pertsonalki espiritu-garailerak lortzeko, baizik eta bizitza emateko, bestelako mundu bat posible eginez, Jainkoaren Erreinuaren ametsarekin bat datorren mundua. Beraz, itxaropen-zeinuen bidez ibili eta bizitzeko zerumuga dira.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesus mendira igotzen da. Berarekin eta Hamabiekin bertan banengo bezala kokatzen naiz. Jendetzari begira dagoela sumatzen dut. Jendeak iradokitzen duela sentitzen du eta opa diena adierazten du: “Zorionekoak behartsu direnak. Baliagarriak”, Abba Jainkoarekin bat eginda, bere maitasunaz betetzen ari direnak, eta horregatik beren interes eta gauzez hustu egin dira eta beren ondasun eta izatearen prestutasunez bete”. Jainkoaren maitasunetik datorren zoriona da. Dastatzeko denbora hartzen dut.
Jesusi entzuten jarraitzen dut, bere ohore-kode berriarekin: “zorionekoak negar egiten dutenak, kaltetuak, kontsolamendua eta itxaropenezko etorkizuna jasoko dituztelako”; izan ere, konturatzen naiz onartutako, sendatutako eta barkatutako sufrimendutik gizarte-ekarpen paregabea duten pertsonak sortzen direla, otsoen erdian ardiak bezala, mendeku bila ez dabiltzanak, kontuak ez eramatean elkarbizitzarako etorkizuna posible egiten dutelako. Eta denbora hartzen dut neure egiteko.
Eta honela jarraitzen du: “Ohorea dagokizue ez bakarrik suminez konformatzen zaretenoi, baizik eta justiziak eta bakeak elkar musuka dezaten erabakiak hartzen dituzuenoi”. Eta Pedrori hauxe entzuten diot: “Esku hartzeko bidegabekeria egoera asko aurkitzen ditut”, eta gogoan ditut bakearen Nobel saridunak, defendatzailerik ez dutenak, herriak ez akabatzeko borrokatzen direnak eta genozidiorik gerta ez dadin defendatzen arriskatzen direnak… Horrela bizi gaitezela eskatzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Eta orain badirudi Jesusek begirada niregan gehiago jartzen duela eta hau esaten didala: “Zu errukiorra izatea nahi dut, eta errukia izan dadila gizartearen jokabide-araua, giza gabeziari errukiz begiratzea”. Eta gogoan dut Jesusen errukia, bere gupida, bere Abba Jainkoarekin konektaturik, legenardunaz, seme gazteenaz edo bideko zaurituarekin samariarraz errukitzen den aldia, eta hau esaten dit: “Zoaz eta egin zuk gauza bera!”
Eta Jesusek aurrera egiten du: “Zorionekoa zu, bihotzez garbia izan zaitezela, hori nahi dut zuretzat; gardena izan zaitezela, engaina ez dezazula, benetakoa, zintzoa izan zaitezela”. Konturatzen naiz Jainkoarekin bat egiten duten pertsonek gutxiago dutela galtzeko eta egiaren alde eta ez gezurraren alde egiteko gai direla, Leon Aita Santuak “influencer” kristauei eskatzen zien bezala. Horrelakoa izaten ikasteko denbora hartzen dut.
Eta aurrera egiten du Jesusek: “Zorionekoak, gizarte honetan botere bidegabeek jazartzen zaituztenean, eta izen ona kentzen zaizuenean eta zuetaz gezurrak esaten dituztenean ahulak, migratzaileak, ezer ez direnak defendatzeagatik; zorionekoak zuek egotzitakoekin errukitsuak izateagatik, baita behartsuari jaten emateagatik edo hura hartzeagatik ere, jazartzen zaituztetenean, iraintzen zaituztetenean eta nigatik mota orotako gaizkia esaten dutenean; egon zaitezte alai eta pozik, hori ere egin zutelako profetekin, Jainkoaren pertsonekin, iraganean”. Eta sufritzea egokitu zaidana dastatu egiten dut, Biziaren Jainkoaren Eskuetan.
5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

