Mt 20, 1-16

0. TESTUA (osorik irakurri!)
“Zeruetako erreinua, goizean goiz bere mahastirako langile-bila atera zen etxeko jaunaren antzekoa da. Eguneko denario batean hizketatu ondoren, bere mahastira bidali zituen. Atera zen berriro bederatziak aldera, baita hamabietan, hiruretan eta ilundu baino pixka bat lehenago ere. (…)
Iluntzean, mahasti-jabeak honela esan zion bere morroi-buruari: “Deitu langileei, eta emaiozu bakoitzari bere saria, azkenekoetatik hasi eta aurrenekoetaraino.” Etorri ziren, bada, arratsalde-berandukoak, eta denario bana hartu zuten. (…) “Horrela, bada, azkenekoak lehenengo izango dira, eta lehenengoak azkeneko.”
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Lurrak zituztenen soroetan lan egiteko bizipen hori Mateoren berrionaren irakurle guztiek ezagutzen zuten, zeren eta, zergen igoeraren ondorioz, ordaindu ezin zituzten nekazariek beren lurrak saldu behar izan baitzituzten eta garaiko lur-jabeentzat lan egin. Gaur egun, lan-merkatutik bazterturik eta kanporaturik geratzen direnak entzungo ditugu. Oso litekeena da, Jesus ere lan bila zebiltzanen artean egotea.
Egoera honetan, Jesusek lana eta ogia guztiontzat nahi dituen enpresaburu-ugazabaren parabola hau proposatzen du. Ez du hainbeste kezkatzen bere negozioan (mahats-bilketan) irabazteak, baizik eta jendeak lana eta janaria izateak. Jesusek konparatu egiten du jabe honek egiten duena Jainkoaren Erregealdiarekin, hau da, Jainkoak erreinatzen duenean emango den egoerarekin. Bertan, guztiak bizi ahal izateko, eguneko soldata ordaintzen dio bakoitzari. Eta dirurik aurreratu gabe bizi zenez, egun horretan jateko aukera zegoen. Hori izango litzateke Jainkoaren erreinuaren ekonomia egiteko era. Eta hauxe da enpresen, finantzen, bankuen eta abarren zeregina: guztien ongiaren ekonomia.
Zer sari espero dugu kristauok? Hasierako langileek bezala gure merituak eska ditzakegu: urteak daramatzagu parrokian lanean, Elizaren mugimenduetako militanteak gara, taldetan egon gara eta gure arriskuak hartu ditugu, aurpegia eman dugu salaketa profetikoko egoeratan; beraz, beste horiek baino gorago egongo gara. Baina beste era honetan ere bizi dezakegu: zorioneko sentitzen naiz deitua izan naizelako, Jainkoak nigan jarri duen konfiantzagatik eta senidetasunaren mahaia eginez zentzuzko bizitza betea bizi izan dudalako, baita nire zailtasun eta sufrimenduekin ere, baina betea.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, bizi dezadan baita, gaur nik esperimenta dezadan. Bertan nago. Jesusi entzuten diot: “Zeruetako Erreinuak –hau da, Jainkoak amesten duen munduak– bere soroa lantzeko langileak kontratatu nahi izan zituen lursail bateko jabearen antza du.” Arretaz entzuten duten ikasleei begiratzen diet. Ez dute hitzik galtzen. Ugazabarekin noa, eta hark berak kontratatzen ditu langileak goizeko lehen orduan, 06:00etan, gero 09:00etan, 12:00etan, 15:00etan, baita ilundu baino pixka bat lehenago ere. Eta hau entzuten zaio: “Inor ez dadila lanik gabe geratu, bizitzan aukerarik gabe.” Denbora hartzen dut.
Gauza bera egiten dut ordaintzeko unean. Arduraduna ikusten dut ordaintzen, azkenekoetatik hasita; egun bateko soldata ordaintzen die, eta horrela familia guztiek izan dezakete jateko. Ikusten dudanez, elkarri esaten diote: “egun osoa inor gutaz ohartu gabe igaro ondoren, eta gure familiarentzat ezer ezin eramatearen beldurrez, orain badugu jatekoa.” Hamabiekin nago, pozik eta harrituta. Hau ez da normala. Gertaldia dastatzen dut. Eskertu eta Bera bezalakoa izatea eskatzen dut.
Azkenean, goizean goizetik lan egin zutenen jarrerei begira nago, gehiago espero baitzuten eta protesta egiten baitute; haserre ikusten ditut, besteekin alderatzen dira –“guk lehen orduetatik eutsi diogu eguzkiari eta ordubete baino lan egin ez duten horiei…” — eta egoerari aurre egiten dion Zelaiko Jaunaren ondoan jartzen naiz, hareara jaisten delarik, kontratatzerakoan lehen unean bezala. Eta maitasunez tratatzen du aurre egiten diona: “Ez zaitut bidegabeki tratatzen, lagun. Zenbat adostu dugu? Horixe ematen dizut.” Kontua ez dago nire merezimenduetan, baizik eta lana, ogia, aukerak guztiei iristea. Zelaiko Jabearen asmoa dastatzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Konturatzen naiz Jesusek niri ere begiratzen didala, nirekin pertsonalki egon nahi duela. Eta hau esaten dit: “Jar zaitez hainbeste pertsona langabeziaren ilaretan lana lortzeko pilatzen direnekin, eta jantoki sozialen ilaran daudenekin, begira iezaiezu aurpegietara, aurreikus ezinaren larritasuna nola bizi duten ikusteko.” Zeruetako Erreinuak, giza senidetasunak, guztiontzako aukerak eskatzen ditu. Denbora hartzen dut.
Lana eta ogia denontzat nahi dituen enpresariaren parabola entzuten dut Jesusen ahotik, eta bere Aitaz, Abbaz, denontzako Biziaren Jainkoaz mintzo zaigula aurkituz noa. Eta zera esaten dit: “Begira horrenbeste langile, beren lantokia berdinen familia bihurtu nahian, dirutan eta erantzukizunetan; begira sendi-ikutuko enpresa bat bilatzen dutenei, beren negoziorako aukera bat baino areagotzat hartuz. Tankera honek Jainkoaren Erreinuaren zaporea du. Gozatzeko denbora hartzen dut.
Jesusek elkartearen eta gizartearen bizitza posible egiten duten horietakoa izaten jarraitzera adoretzen nau. Zera gogorarazten dit: “Lehen orduan lanera irten ez bazinen, ez zenuelako ezagutzen zer zen besteengan pentsatzea eta ez zeure buruarengan bakarrik; inplikatu ez bazinen guztion onurarako den ezertan, ez zenuelako sinesten giza familia esertzeko mahai baten bila dabilen Jainkoarengan, oraintxe iritsi da zure ordua. Garaiz zaude hori egiten hasteko.” Gustura hartzen dut gonbidapena. Denbora hartzen dut.
5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

