Mt 18, 15-20

0. TESTUA
«Zure anaiak bekatu egiten badu, zoaz eta ohartaraz ezazu bakarrean. Entzuten badizu, irabazi duzu anaia. Entzuten ez badizu, berriz, hartu zurekin bat edo bi pertsona gehiago, auzi osoa bi edo hiru lekukoren adierazpenaz finka dadin. Haiei ere ez badie entzun nahi, esan elkarteari. Eta elkarteari ere entzun nahi ez badio, edukazu pakanotzat edo zerga-biltzailetzat.
Zintzoki diotsuet: Lurren lotuko duzuen guztia zeruan ere loturik geldituko da, eta lurren askatuko duzuen guztia zeruan ere askaturik geldituko da.
Baita ere diotsuet: Zuetako bi lur honetan ados jartzen badira zerbait eskatzeko, zeruko nire Aitak eman egingo die. Zeren bi edo hiru nire izenean biltzen diren lekuan, han nago ni haien artean.»
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Jesusen garaiko judaismoan, Jainkoak bakarrik barka ditzake bekatuak (gogora dezagun: Urias hiltzera bidali ondoren, Davidek 50. Salmoa idazten du: «Zure aurka, zure aurka bakarrik egin nuen bekatu»). Eta Jesusen jarduteko modua? Jesusek barkatu egiten du. Entzun gabeko zerbait. Ikus dezagun zergatik. Jordango esperientziatik aurrera, gero eta gehiago identifikatzen da Jainko-Abbárekin. Horregatik dio Joanen ebanjelioan: «Semea ikusi duenak Aita ikusi du… Aita eta ni bat gara». Jesusgan bizi den Jainkoaren Maitasuna bere nortasunik sakonena bihurtzen da. Maitasuna eta Barkamena elkarri lotuta doaz, txanpon beraren bi aldeak bezala.
Barkamena Jesusen jardueraren ohiko praktika da (zeinuak, mirariak, prodigioak eta seinaleak ziren bezala), pertsonak doan osatzean datzana. Bazko ondoko testu nagusi batean, Mt 9, 8 eta paraleloetan, bi alderdi hauek jasotzen dira: «Semea, barkatuta dauzkazu zure bekatuak»… Eta lege-maisuek: «Blasfematzen ari da; nork barka ditzake bekatuak Jainkoak bakarrik ez bada?». Eta Jesusek: «Gizonaren Semeak lur honetan bekatuak barkatzeko ahalmena duela jakin dezazuen, zuri dizut: jaiki, hartu zure ohatila eta hoa etxera…». Juduen munduarentzat, gizakia bat bakarra zen. Bekatua kentzen badugu, Jainkoaren adiskidetasuna oztopatzen dion hori kentzen dugu. Hori berreskuratzen badu, gizartean eta herrian duen tokia ere berreskuratzen du, integratuta gelditzen da.
Gaurko testuan arreta jarriz, Jesusek ikasleei ematen die ahalmen hau, ez Hamabiei bakarrik: Mt 18,18 «Lurrean lotuko duzuen guztia zeruan ere loturik geldituko da, eta lurrean askatuko duzuen guztia zeruan ere askaturik geldituko da». Davidek jauregiko kudeatzaileari bere ondasun guztien gaineko ahalmen osoa emateko formula hori bera erabiltzen zuen bezala, Jesusek ikasleei, elkarteari, Elizari ematen dio ahalmen hori, barkatzeko, osatzeko eta adiskidetzeko gaitasun hori. Eta barkatzeko ahalmen bihurtzen da. Nahiz eta hori egiteko moduak aldatuz joan historian zehar.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan kokaturik, Jesusen eta bere jarraitzaileen artean sartzen naiz errespetuz, ez soilik Hamabien zirkuluan, baita Mateo ebanjelariaren elkartean ere. Pertsona haiek kalteak, hutsegiteak eta ofentsak nola bizitzen zituzten ikusten dut, eta elkarrekin barkamena bilatzeko egiten zuten ahalegina sentitzen dut.
Eta Jesusi entzuten diot esaten: «Zure anaiak bekatu egiten badu, zoaz eta ohartaraz ezazu bakarrean. Entzuten badizu, irabazi duzu anaia. Entzuten ez badizu, berriz, hartu zurekin bat edo bi pertsona gehiago, auzi osoa bi edo hiru lekukoren adierazpenaz finka dadin. Haiei ere ez badie entzun nahi, esan elkarteari…»
Eren artean eragindako kalteak bideratzeko eta konpontzeko modu praktiko horretatik ikasten dut… Elkarren arteko komunitatea babesteko eta anaia berreskuratzeko duten sentikortasuna arretaz behatzen dut… Denbora hartzen dut hau guztia nire barrenean hausnartzeko…
Perfektua ez den elkarte bati laguntzen diot, besteei kalte egiteko eta elkarri ofenditzeko gaitasuna duen elkarte bati, hain zuzen ere… Eta begiratzen dut nola ulertzen duten anai-arreben arteko oharpena, bakeak egiteko eta taldean adiskidetzea lortzeko bidean… Egia esan, ez da beti portu onera iristen, Jesusen ahoan jartzen baitute: «Eta elkarteari ere entzun nahi ez badio, edukazu pakanotzat edo zerga-biltzailetzat»… Nola nahi ere, hautsitako loturak berregiteko eta harremanak berreskuratzeko aukeraz gozatzen dut…
Eskuzabaltasunez bizi den elkartearen airea arnasten dut, anai-arreba sentitzen diren lekuan eta ni neu ere anai-arreba sentitzen naizen lekuan… Beraiek nola egiten duten ikusten dut, eta gure elkartearentzat ikasten dut, Jesusekin batera entzunez: «Zintzoki diotsuet: mundu honetan lotuko duzuen guztia zeruan ere loturik geldituko da; eta mundu honetan askatuko duzuen guztia zeruan ere askaturik geldituko da…» Barkamenik gabe ez dago harremanak berriro eraikitzeko aukerarik… eta aukera hau aprobetxatzen dut botere-praktika txarrek, invidiek eta tabu bihurtu ditugun eta hitz egiten ez diren gaiek hautsitako harremanen adiskidetzea dantzatzeko eta gozatzeko…
4.-JESUS ETA BIOK.
Orain konturatzen naiz Jesusek niri ere begiratzen didala, nirekin pertsonalki egon nahiko balu bezala. Nire elkarteari buruz galdetzen dit: «Nortzuk dira zure elkartea?». Nire elkarteko pertsonak izendatzen ditut, banan-banan eta poliki… Denbora hartzen dut, haien alde otoitz egiten dut; batzuekin beste batzuekin baino hobeto moldatzen naiz… Eta Jesusi entzuten diot: «Zure anaiak ofenditzen bazaitu, zer egiten duzu?». Eta bere proposamena gogoratzen dut: kalte egin dizunarekin pertsonalki hitz egitea; kasurik egiten ez badizu, elkarteko hainbat pertsonarekin edo elkarte osoarekin hitz egitea… Nire elkartean barkatzen asmatzea nahi dut… eta bihotzez eskatzen dut…
Jesusen niretzako gogoak entzuten jarraitzen dut: «Joan zaitez bidean dituzun adiskidetzeak lan egiten, egungoak nahiz lehengoak, hurbileko pertsonekin nahiz urrunekoekin»… Hautsitako loturak berregiteko eta nire harremanak berreskuratzeko aukeraz gozatzen dut… Nire bizitzan bakea non jarri pentsatuz, pertsonak edo egoerak banan-banan berrikusten ditut… eta jada egindako adiskidetzeak nahiz bideragarri ikusten ditudanak gozatzeko eta dastatzeko aprobetxatzen dut…
Arretaz entzuten jarraitzen dut Jesusek ematen didana, hau da, egiteko gaitzen nauena: «Zintzoki diotsuet: mundu honetan lotuko duzuen guztia zeruan ere loturik geldituko da; eta mundu honetan askatuko duzuen guztia zeruan ere askaturik geldituko da»… Denbora hartzen dut nire egiten dudan erantzukizunaz jabetzeko: egunero barkamena eskatzea eta barkatzea… anai-arreben arteko oharpena praktikatuz… Eta izpiritu honetan bizitzera animatzen nau… Eskerrak ematen ditut horregatik.
5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

