Familiaren ordularia

“Familiaren ordularia” Kristau Bizitzako Elkarteko (CVX) “SORTU+FAMILIA” proiektuaren zati da Espainian. Proiektu honen asmoa da inaziotar espiritualitatetik bitartekoak eta moduak eskaintzea familiako bizitzari, bikotearen hazkundeari eta seme-alaben heziketari laguntzeko.

Jesusen taldeak

Jesusen Taldeak proiektu baten izena da eta Jesusengana banaka eta taldean bihurtzeko prozesua elkarrekin bizi nahi duten pertsonak eta taldeak daude; Jesukristoren Ebanjelioaren funtsean modu soilean sakonduz.

Gazte helduen otoitz taldea

Gazteek eta gazteentzat (18-30 urte) sortutako topaketarako gunea, Jainkoaren esperientzia gure errealitatean partekatzeko.

Jaunaren esperientzian sakondu

Gogojardunen ibilbide egokitua eguneroko bizitzan, laguntza pertsonalarekin edo taldekoarekin, aurrez hasierako esperientzia dutenentzat. Sakoneko konbertsioa nahi dutenentzako proposamena, zerbait gehiago eta zerbait desberdina behar dutela dakitenentzat, edo Jesukristok bere adiskideei agindu zienaren bilaketa eta irrika dutenentzat.

Cristianisme i Justícia gela birtuala

Cristianisme i Justícia  gela birtuala gune birtual elkarreragilea da eta trebakuntza-ikastaroak proposatzen dira. Ikastaro horiek guztiak Lluis Espinal Fundazioarekin lankidetzan aritzen diren intelektualek ematen dituzte eta Fundazio hau mundu mailako erreferentea da fedea-kultura-justizia elkarrizketan.

keyboard_arrow_up