Zer eskaintzen dugu
Basamortuko Adiskideak mintegia
Pablo d’Ors apaizak sortutako kristau-meditazioko mugimendua.
Basamortuko Adiskideak sareak bere hondar-aletxoa jarri nahi du gizakia bere buruarekin, Jainkoarekin eta gainerakoekin adiskidetzeko prozesuan; umiltasunez baino irmo jarri nahi du hondar-aletxo hori, mundu baketsua sortzen lagundu nahi duelako.
Bere xede nagusia da isilik eta geldirik egiten den meditazioan laguntzea; basamortuko gurasoen kristau tradizioa oinarri hartuta eta hesikasmoaren korronte espirituala. Hesikasmoak bihotzeko otoitza praktikatu eta hedatu egin zuen.
Mintegiak topaketarako guneak dira; astero egiten dira taldeko topaketak meditazioko metodo hau praktikatzeko.
Astelehenero, 19:25etik 21:05era San Ignacio ikastetxeko kaperan.

