Zer eskaintzen dugu
Jaunaren esperientzian sakondu
Gogojardunen ibilbide egokitua eguneroko bizitzan, laguntza pertsonalarekin edo taldekoarekin, aurrez hasierako esperientzia dutenentzat. Sakoneko konbertsioa nahi dutenentzako proposamena, zerbait gehiago eta zerbait desberdina behar dutela dakitenentzat, edo Jesukristok bere adiskideei agindu zienaren bilaketa eta irrika dutenentzat.
Gogojardunetan beharrezkoa da nolabaiteko egonkortasun emozionala, otoitz pertsonalerako denborak mantentzeko konpromisioa eta barneratzeko gaitasuna.

