Tentaldian jarriak

Mk 1, 12-15

 

0. TESTUA

Honen ondoren, Espirituak Jesus basamortura eraman zuen. Han 40 egunez egon zen, eta Satanasek tentaldian jarri zuen, eta aingeruek zerbitzatu egiten zuten.

1.  KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

1-Jesus Espirituaz beteta. Espirituak gidatzen edo bultzatzen du Jesus, honen barrutik.Jesus Jainkoa  ren esanetara jartzen da erabat, Jainkoa hartzeko prest dagoen ontzi baten antzera.Han aurkitzen du Jainkoak pertsonarengan guztiz kokatzeko eta hura asetzeko espazioa. (Gogoratu Arantzazuko santutegiko irudien hutsuneak, gauza bera esan nahi baitute). Jesus Espirituaz beteta basamortura eramanda izan da. Eta han, aldi berean, tentatua, Satanasek proban jarria. Eta bere bizitzan zehar, Gaiztoa Markosen ebanjelioan presente egongo da, pertsonen itxuran eta gero ikusiko ditugun egoe- ra desberdinetan.
2-Gure bizitza gure buruarekin dugun barne-borroka bat da. Gandhik borrokarik zailena norberak be re buruarekin zuena zela esaten zuen. Borroka hau, Jesusen garaian bezala, bizi nauten ongiaren eta gaizkiaren artekoa da. Biak ari dira borrokan. Baina garrantzitsua da gaizkia ongiaz baliatzen de-la kontuan hartzea. Jatorrizkoa zera da, Jainkoaren irudia eta antza garela. Gure bizitza mugatuare- kin eta gure askatasunarekin. Bietatik iragazten edo sartzen da gaitza.
3-Horregatik, gure bizitzako egoera jakinetan garrantzitsua da bi espiritu horiek bereiztea. Horixe da espirituen dizernimendua deitzen duguna. Eta ona da, pentsamenduek, sentimenduek benetakotasu- nera noiz bultzatzen nauten eta noiz ez bereiztea, edo noiz engainatzen nauten. Horregatik san Ina-ziok hauxe eskatzen zion Jainkoari:”Zure borondate santua senti dezagun eta zintzo bete”. Jesusekin tratu, parekotasun eta sintonia handiagoa dugun neurrian, are gehiago joango gara bere Espirituan. Hauxe da gure iparrorratza, gure fedearen zentzua: Jesusen sentimenduekin bat egitea. Gure ipar- orratza ez dira ez legeak ez dogmak. Hauek bideko mugarriak dira. Jesus bera ere, Espirituz betea, tentatua, probatua izan zen. Eta bere iparrorratza, Jainko-Abbaren izpiritua zuen sintonia zen.
4-Basamortua da gure izatearen garbikuntza-proba. Eta zer, garizuma hau basamortutzat, probale-kutzat hartzen badugu? Eta zer, garizuma honetaz baliatzen bagara lotzen gaituenetik askeago iza-teko? Zeri nago lotuta: nire gizarte-mailari, banketxeko aurrezkiei, nitaz esango dutenari, nire irudi-ari, onarpenei, inbidiari, erosotasunari, plazerei, ongi jateari, kontsumokeriari, TB saioren bati eta abarri? Eta 40 egunez nire burua proban jartzen dut (garizuma honek hauxe dakarkit gogora: basa-mortuko 40 urteak, Eliasek Horeb mendian emaniko 40 egunak, uholdearen 40 egunak,  eta Moises-ek mendiak igarotako 40 egunak…izan zen). Israel herria Jainkoari leial ezin izan zitzaion lekuan, Je-sus ordea bai.
5- Eta gizarte-garizuma laikoena proposatuko bagenu? Xavier Casanovasek aspaldi idatzi zuen hona ko hau: Garizumaren bertsio laikoa izugarri komeniko litzaigukeela uste dut. Administrazioak inaute-riak edo ‘failak’ bultzatzen eta ospatzen dituen bezala,garai bat ere bultza lezake,non, gizarte gisa, partekatu eta adostu ondoren, gogora ditzagun gizakion eta gure planetaren mugak. Bestela, positi-botasun-gehiegikeriak,gure bizitza azkartuak, pultsio kontsumistak, zarata eta gehiegikeria bakarrik –inoiz ez geldialdia edo isiltasuna– partekatzeak eta ospatzeak, zentzurik gabeko jai batek ezarrita-ko zorionaren gatibu bihurtuko dituzte gure gizarteak”.

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.

Jesus berpiztua gogoan dut eta Berarekin kontenplazioa egingo dugu, bere bizitza publikoan tenta zioa sentitu zuen uneak aurkitzen lagunduko diguna: Mk 1 basamortua; Mk 8,11-12 zeruaren seina- lea; Pedro 8,31-33, urrundu nigandik, Satanás; Mk 12,14-15 Zesarren denarioa; Mk 15,31-32, jaitsi dadila gurutzetik.
Jesusen aurrean jartzen naiz, Berarekin pertsonalki, dudagabeko presentzia, nire barnean hurbil su-matzen dudana, baina deskribatzen zaila dena.Presentzia horren aurrean kokatzea nahikoa dut. Bes-te pertsona batzuekin ere jartzen naiz: nire elkartekoekin, etxekoekin, lagunen batekin edo bakea behar duen norbaitekin… edo proba-tentaldi horiek lehen pertsonan entzutea nahi nukeen norbaite-ekin. Jesusek zera gogorarazten digu: “Ni beti nago zuekin, aldien bukaera arte”. Orain Bere presen-tziaz jabetzen gara… hartu egiten gaitu, gure bizitza benetakotasun-gogoarekin aurrera eramateko bidean gaudela onartzen gaitu… Jainkoak, Jesusek onetsiak, hartuak, barkatuak sentitzen gara… no-la aurkitzen naiz?… egoera dastatzen dut… eta denbora hartzen…


Eta barrutik ateratzen zait Bera bezala bizi nahi izatea,egunero ekartzen dizkidan proben aurrean. Eta galdera batekin harritzen nau:zeri lotuta sentitzen zara, zerk bereziki erakarria, zeri atxikia –zu- re gizarte-mailari, aurrezkien segurtasunari, zer esango dioten horri, zutaz duzun irudiari, ezagutua izateari…–? Inbidiari atxikia al zaude, erosotasunari, plazerei, kontsumokeriari, TB saioren bati…? Arretaz entzuten diot eta tentaldi horien artean askatasuna gehien galarazten didan atxikimendua, libre izaten uzten ez didan jarrera edo egoera topatzen ari naiz…Nola sentitzen naiz? Eta zera eska-tzen diot, askatasuna galtzen gehien laguntzen didan horretaz jabetzeko gaitasuna… eta bera gain-ditzeko indarra…

Eta Berarekin nago, tentatua sentitu zen uneetako batzuetan ibiltzera eta bizitzera gonbidatzen nau-enean. Basamortuan denboraldi bat eman zuela kontatzen digu, eta bere burua probaldian sentitu zuela. Eta hauxe esaten dit: “Gogora ezazue basamortu berezia daukazuela, bakardadearena, barne -gatazkena, zailtasun eta borrokena… non, dirudienez, bakarrik geratzen zarete, laguntzarik gabe, ilunpetan, eta horrelako pentsamenduen moduko beldurrak iristen ari zaizkizue:  badakizu non sar-tuko zaren, inork eskertuko ez badizu ere. Eta zertarako? Oharkabean pasatzeko”… Eta nire denbora hartzen dut… Gero esaten dit, egoera horietan “bilatu zure barruan konfiantza ematen dizuten espe-rientziak. Jainkoa beti dago hor nahiz eta ez nabaritu, eguzkia hor dago hodeiak egon arren”… Nola sentitzen naiz?…nire beldur eta gatazkei aurre egiteko gaitasuna eskatzen diot Berari… eta beldurrik gabe jakin dezadala horrela egiten eskatzen diot…


Eta Jesusek kontatzen jarraitzen dit: ogien zeinuaren ondoren… “fariseuak irten eta eztabaidan hasi ziren nirekin, ni tentatzeko zeruaren seinale bat niri eskatuz.Eta nik inolako zeinurik ez dagoela esan nien”…Hori zergatik esan dien jakin gabe geratzen naiz…eta nire galdera igartzen du eta zera esaten dit:”Bidea egiteko dena lotuta eta ondo lotuta eduki behar duten pertsonekin, alegia segurtasunak eta ziurtasunak behar dituztenekin … hau da, zeruaren zeinu ukaezina behar dutenekin, ezinezkoa da oinez ibiltzea, ez baitute beren egiten Erreinuaren abenturaren arriskua… pauso bakoitzean gera-raztera behartuko gintuzkete…gurea laino artean ikastea denean”…Eta segurtasun-tentaldia ulertzen hasi naiz…Eta hauxe eskatzen diot, Jainkoak gidatzen gaituen ziurtasunean bizitzea, gauza guztietan gure alde lan egiten duela… ibiltzeko konfiantza dastatzeko denbora hartzen dut…

4.- JESUS ETA BIOK
Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut, hurbildu naizen pertsona horiekin batera. Jesusek nigan jartzen du arreta, eta gatazkak eta zalantzak bizitzera bultzatzen nau, amore eman gabe, beldurtu gabe, pa perak galdu gabe… bidetik irten gabe… eta eszenan kokatzen gaitu, agintarien aldetik irainak eta ar-buioak iristeko esaten dienean eta Pedrok Jainkoak ez dezala nahi esaten dionean. “Pedrok, diosku Jesusek, arrakastarekin egiten zuen amets, dena belusezko alfonbra gainean joango zela. Porrota eta arbuioa ez ziren bere egitasmoetan sartzen. Hau esan behar izan nion: Pedro nire atzetik, ozto- po besterik ez baitzara nire bidean. Nirekin etorri nahi baduzu, jarrai niri!”… eta zera eskatzen diot garaipena, arrakasta, dena ondo doanarekiko atxikimendutik libra nazala, arbuioekiko eta sufrimen-duekiko beldurretik aska nazala… nola uzten nau Jesusek egiteko duen modu honek?… Eskatzen jarraitzen dut… isiltasuna egiten dut… denbora hartzen dut.


Jesusekin bat eginda nago. Orain, Bere ontasun eta egiarekin begiratzen dit. Eta beste une garrantzi tsu bat gogorarazten digu, han, tenpluko zabalgunean, fariseuak, euren eskribekin, Zesarren zergari buruz galdetzera hurbildu zirenean. “Eta hitza hartu nuen eta zera esan nien: itxurazaleok, zergatik tentatzen nauzue?”: zerga ordaintzea edo ez ordaintzea Jainkoaren egian egotearen praktika eraba-kigarria balitz bezala, norbait Jainkoarena den ala ez (argitzen duena)”.Orduan pixkat gehiago ulertu nuen Jesusentzat Jainkoaren Erreinua bihotz-eraldaketagatik datorrela, eta ez praktika zehatz baten aurrean jarrera hau edo bestea hartzeagatik. Eta eszena eta bere mezua ikustarazten saiatzen naiz, aurrerakoi, atzerakoi, ezkertiar, eskuindar klixeetatik libratzen ikasteko… eta pertsonen benetakota-suna ikusteko, eta ez itxurak… Nire baitan dastatzen dut, nire bihotzean sar dadin… eta eskatu egi-ten dut. Jesusek niri eta taldekooi kontatzen digu bere amaiera gurutzean: dena galdu zuenean go-goratzen dut, misioko lagunak, bakarrik geratu zelako, baita batek saldu egin zuela ere. Bere gizarte -onarpena galdu zuen: norbait gurutziltzatua hiltzen denean, madarikatua bezala da, Jainkoak ezin baitu maite horrela hiltzen den gizakia; bere misioa galdu zuen, bizitza osoan beragatik borrokatu zuen hura. Bizitza galdu zuen… Eta zera galdetu nion: egoera horretan nola ez zenuen amore eman eta behea jo? Nola iritsi zinen amaierara?” Eta bere erantzuna:”Fidantzia, fideltasuna… ulertu gabe… Jainkoak jakingo du nondik irten”…Esperantza eskatzen dut itxaropen ororen aurrean… eta ez unean uneko irtenbiderik: “Jaitsi dadila gurutzetik eta orduan sinetsiko dugu”… Bere hitzak eta Bere fidelta suna nire baitan gordetzea eskatzen dut… Denbora hartzen dut.


Eta Jesusen aurrean, eta 40 egunek askatasunaren frogak bere gain hartzen eta aurre egiten lagun dezaketela pentsatuz, Jesusi zenbait aztarna iradokitzera animatzen naiz, gu deskolokatu gaitzaten, eta gure askatasuna eta atxikimenduak jokoan jar ditzaten. Kontatu egiten diot: Covid delakoaren mugak kontuan hartuta, eta parrokia batzuetan isiltasunezko, otoitzezko (otoitz egiteko parrokia irekiak) gune bat hasiko bagenu, baita lagundutako isiltasunezko espazio bat ere, kultur etxeetan; soldata egun bat gizarte eta ingurumen beharretarako, baraualdi bat beste erlijio batzuetako kidee- kin ostiral santuan…? Maitasunez begiratzen dit… Zertara bultzatzen nau bere soak? Nola uzten nau? Sormena eta indarra eskatzen dizkiot, askatasunean irabazteko bizi-garizuma bat hasteko…

5. SOLASALDIA. Jesusekin.

Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…

keyboard_arrow_up