Baztertuak salbatuz

Mk 1, 40-45

ONG See Watch

 

0. TESTUA

Legenarrez gaixorik zegoen gizon bat Jesusengana hurbildu eta, belauniko jarri ta, esan zion: nahi baduzu, garbitu nazakezu nire gaixotasunetik. Jesusek erruki izan zion, eskuaz ukitu eta “Nahi dut. Garbi gera zaitez!” esan zuen…

1.  KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

Legenarra gaixotasun ikaragarria zen, aurpegiak desitxuratzen zituena eta atzamarrak desagerraraz ten, eskuak muinoi bihurtuz. Eta oso kutsakorra eta hilkorra zela sinetsita zeuden. Beharbada, gaixo tasun izugarri horretatik komunitatea salbatzea nahi zuten. Horregatik, jadanik Levitiko liburuan Jain koaren lege bezala jasota zegoen, legenardunak herritik kanporatzeko betebeharra (gertuko herrien tradizioetan ere beste horrenbeste). Eta Jainkoak madarikatua bihurtzen zuten, “zerbait egingo bait-zuen berak edo bere gurasoek”(Jn 9,2). Eta Jainkoak gaixotasun horrekin zigortu du. Garai hartako ulerkera zen.Bere izena, lepradunarena, ezpurutzat geratzen zen idatzita Temploko liburuetan. Herri erlijioso batean, hauxe da pertsona bati gerta dakiokeen txarrena.

Horregatik, deigarria da Jesusek legenardunari hurbiltzeko aukera ematea, beraien artean elkarrizke ta sortzea.Herriko inork ez zion utziko distantzia horretara hurbiltzen,eta are gutxiago berarekin hitz egiten. Zein garrantzitsuak diren harrera eta hitza, pertsona hori ikusezin ez uztea. Areago, Jesusek ukitu egiten du, kutsatzeko arriskua bere gain hartuz. Nahi baduzu, garbi nazakezu. Garbi geratzeak Jainkoarenganako adiskidetasuna berreskuratzea esan nahi zuen,pertsona erlijioso batentzat (kultu-ra hartan denak ziren bezalako batentzat) baliorik handiena eta, aldi berean, herrian leku bat berres kuratzea.

Bai lepradunak bai Jesusek legea hausten dute. Legeak debekatu egiten zion legenardunari inorenga na hurbiltzea. Legeak edozeini galerazten zion legenardun bat ukitzea. Jesusek nahi duena (Jainkoa-ren izenean) pertsona hori salbatzea da, eta ez Haren izenean baztertua egotea. Jesusek bere garai-an guztiz pentsaezina zen portaera du. Bere portaera uler dezakegu neurri batean, hemen GIB/VIH delakoa, pixka bat ebola eta orain Covid 19 ezagutu ditugulako. Eta badakigu pitin bat baztertuak, eriak eta buru-gaixoak duintzeko lanak suposatzen duena.
Jesus praktikoa da: zoaz apaizarengana zure izena legenardunen zerrendatik kentzeko, esaten dio. Konpon itzazu paperak… oso kontu garrantzitsua gaur egun: paperik gabe legez kanpo zaude. Ez za-ra existitzen, gizartean ez duzu lekurik. Zenbat pertsona baztertzen dira gaur egun, diru-jainkoaren izenean, bizitzeko aukeretatik?Edo produktibitate-jainkoaren izenean,indigenei lurrak kenduz, palma olioaren ekoizleei emateko, edo arrantza legeak (aldatuz edo baztertuz), mendetan herri arrantzale-enak izan diren itsasarrantzalekuak herri hauei kenduz…

Jokabide integratzaile hauek dituena, gizartean beraiei leku egiten diena, talde politiko batzuek baz-tertu egiten dituzte edo, batzuetan, biztanleek beraiek, lege-urratzailetzat hartzen baitituzte edo gai tzak ekarriko dizkiguten pertsonatzat. Zein barneratua dagoen gure artean “atzerritarren, pobreen” bazterketa (aporofobia)! Jokabide honek gizarte-integrakuntza dakarrela ahaztuz. Zenbat lege bide-gabe egiten dugun geure ohikoak edo normalak balira bezala! (Gogoratu Italian etorkinekin lehorre- ratu eta atxilotu nahi izan zuten andre kapitain ospetsua edo Elena Maleno, Marokon epaitu zutena, bizitzak salbatzen ari zela, pertsonen trafikoa leporatu ziotelako…)

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.

Kontenplazioan sartzen naiz, presente banengo bezala, Jesusek otoitz egiten zuen mendi-aldean… han dago Hura, legenarrak jota dagoen gaixo susmagarri bat hurbiltzen ikusten duenean…ni ez nago Jesusengandik urrun… une batez artega jartzen dela ikusten dut… eta patxadaz berarengana hurbil- tzeko zain dago… izan ere legeak madarikatzen dituen pertsona horietako bat da… usaina da nabari- tzen zaion lehenbizikoa,oso kirats nazkagarria sortzen duen gaixotasuna baita…eta Jesusi begiratzen diot, gaixoaren presentziagatik bat ere urduri jartzen ez den horri. Inork ez zion utziko lepradun bati hain gertura hurbiltzen… ihes ez egiteko unea da, egoera gogorrei harrera egiteko unea, inoiz beren duintasuna onartu ez zaien pertsonak hartzeko unea… nola sentitzen naiz? Eta Jesusi zera eskatzen diot, nire beharra duten pertsonengandik gertu egoteko gaitasuna, egoten ikasteko gaitasuna ihes egin gabe nire beharra dutenean… denbora hartzen dut…

Isilik nago. Ezkutuko topaketa da. Legenardunak badaki legez ezin dela pertsona normal batengana hurbildu, eta Jesusek badaki, legearen arabera, ezin duela legenardun baten hurbiltasuna onartu.Eta han zer ari den gertatzen begiratzen dut. Eta zera aurkitzen dut, Jesusek Abbatzat duen Jainkoaren esperientziatik ez duela ihes egin nahi…Bihozkada hau daukat, Jesusen begiradaren isiltasun eta hur biltasunagatik, beste pertsona ezmadarikatua dela sentituz doala, ezer galtzerik nahi ez duen Jainko horren seme maitatua… eta eszena ikusten dut, isilik, begiruneak hunkitu egiten nau… dena mantso gauzatzen da, hura dena ez dela arbuioan amaituko seguru egon nahian… horrenbeste bider izan da baztertua… Jesusek ez duela handik kaleratuko sumatzen du… eta ni hantxe nago.

Konfiantza horrek bizkortuta, hantxe bertan entzuten dut lehen hitza:”Nahi baduzu,garbi nazakezu”. Isilune bat ondoren…betiereko egiten zait… Jesusen hitza entzun arte: Nahi dut… beren begiradak elkarri lotzen jarraitzen dute, zeren eta haien bihotzak, dagoeneko elkarrengandik gertu daude… ni belauniko jartzen naiz egoera sakratu honen aurrean… eta pentsaezina dena jasotzeko artea ikastea eskatzen dut… ezpuruena edo zikinena dena, gizarte hartako gauzarik nazkagarriena, legenarrak jo-tako persona… eta egoera hau neureganatzeko kontenplatzen jartzen naiz, denbora hartzen dut biho tzez onartzeko eskatzen…

Isiltasun sakratu horretan Jesusen beste keinu bat aurkitzen dut: legen arduna ukitzen du modu leun eta jarraituan…gizon haren begietara begiratzen dut.Ezin sinetsi, lepra duna izanik inork ezin du ukitu… ukitzean, kendutako duintasuna bere bizitzan sartzen dela sentitzen du… eszena luzaro ikusten dut… nola geratzen naizen, nola uzten nauen… Eta Jesusek ni animatzen nau gauza bera egitera:uki ezazu pobrezia, madarikazioa, ezpurua dena… zure bidez irits dakion Jain koaren bedeinkapena… eta hau bere aurrean egiten dut… Eta berriro entzuten dut Jesusen ahotsa: “Nahi dut, garbi gera hadi/zaitez”… Bizi-indar batek bere gorputzeko bazter guztietan zehar ibili izan balitz bezala eta beste norbait dela sentituko balitz bezala, sendatutako pertsona… begiraden konpli-zitatea nabaritzen dut, gizonaren eta Jesusen poza… pozez negar egiteko moduko egoera… Eskerrak ematen ditut bizitzen ari naizenagatik…eta Jainkoaren bedeinkapena helarazteko pertsona mordo bat datorkit gogora… Nola geratzen naiz?…

4. JESUS ETA BIO

Eszenan nago oraindik ere, eta Jesusek nigana jotzen du: “Zatoz nirekin”… eta entzun egiten dut hau esaten dionean: “Begira, ez esan ezer inori “… Jesusek ez du bere zeinu esplikaezinengatik ezaguna izan nahi. Ez du nahi etengabe mesedeak eskatu ahal izango dizkioten norbait bezala eduki dezaten, bere ospea aurretik doakio. Jesusek hauxe esaten dit: “Pertsonak bi-hotz-berri daitezela bilatzen dut, Jainko-Abba deskubritu dutelako eta honek bizitza aldarazten diela- ko”…konturatzen naiz Jesusen nahia persona guztiak Jainkoaren seme-alaben duintasunaren arabera bizitzea dela…Eta nire izena ez bilatzeko artea ikastea eskatzen diot,pertsonak Jainkoarekin eta bere Erreinuarekin harremanetan jartzeko artea ikastea baizik… Bihotzez eskatzen diot… denbora hartzen dut.

Eta paperak konpontzera bidaltzen duela konturatzen naiz: “Zoaz apaizarengana eta zure garbi- kuntzagatik legeak esaten duena eskain ezazu”… eta gero niri esaten dit, “Ikasi legea erabiltzen sal-batzen duenerako”… paperak konpontzeak salbatu egiten du… eta arreta osoz jartzen naiz pertsonen onerako diren alderdi instituzionalak barneratzen… eta immigrazio-legeak egiteko asmoan eragin po-litikoa dutenen alde ere eskatzen diot, gizakien irteera, joan-etorri eta harrera duinak baimendu di-tzaten… eta Jesusi dagozkion sentimenduak eskatzen dut…

Eta jasotzen dudan konfiantzaz,Jesusi zera kontatzen diot,nire aurretik ere nirekoikeriazko edo egoismoz beteri- ko bizitza daukadala,lehenik nire buruarengan eta kalte egin duten ekintzetan pentsatzea, pertsonekiko harre-mana zikindu duten horietan, erlazioak zatitu, giroa likistu eta gaiztotu egin duten ekintzetan…nik ere legenar-duna bezala garbitua izan behar dudala…eta Jesusek niri entzun ondoren, sakontasunez eta arretaz begiratzen dit, bere isiltasun-denbora hartzen du…Eta eskua jartzen dit sorbaldan: “Nahi dut, garbi gera hadi/zaitez”… isil- une luzeak jarraitzen du… nola sentitzen naiz?… eta bihotzez eskerrak ematen ditut…

Handik gutxira, batzuk Jesusengana hurbiltzen dira, zera esanez: “Legenarretik sendatutako gizonak bera sen-datzeko ukitu duzula esan du, eta orain zuri ezta bururatu ere inguruko herrietara hurbiltzea, ez baitizute sar-tzen utziko, ezpuru egin ez ditzazun”… Eta Jesusek hau dena bere egiteko denbora hartzen duela ikusten dut… begiratu egiten diot, ez du ezer esaten… handik pixka batera niri esaten dit: “Begira, (hau dena) zuei gertatzen zitzaizuen eta gertatzen zaizuen bezala. GIBa azaldu zenean, auzoak inguruan harrera-etxerik ez izateko anto-latzen ziren… edo aterpetxeekin gertatzen dena, ez baitituzte nahi dauden hirietako lekuetan, kanpoaldean bai-zik”… eta adoretu egiten nau arbuioak nireganatzen jakin dezadan eta onaren alde borrokatzen jarrai dezadan, baita arbuiatzen gaituztenen onaren alde ere… eta nik hala bizi ahal izatea eskatzen diot…

5. SOLASALDIA. Jesusekin.

Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…

keyboard_arrow_up