On egiteak batzen gaitu

Online

Mk 9, 38-43-45.47-48

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Joan honela mintzatu zitzaion Jesusi:

– Maisu, zure izenean deabruak botatzen ikusi dugu, gurekin ez dabilen bat; eta guk galarazi egin nahi izan diogu, ez baitabil gurekin. 

Baina Jesusek esan zion:

– Ez galarazi; ez da inor, nire izenean mirari bat egin ondoren, Nitaz gaizki esaka ari daitekeenik. Gure aurka ez dagoena, gure alde dago.

Zure eskuak arriskuan jartzen bazaitu, moztu ezazu. Hobe duzu bizitzan besamotz sartu, bi eskuak dituzula itzali ezinezko suleizera joan baino. Eta zure oinak arriskuan jartzen bazaitu, moztu ezazu. (…) Eta zure begiak arriskuan jartzen bazaitu, atera ezazu. Hobe duzu Jainkoaren erreinuan begibakar sartu…

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

“Gutarra da”: zenbat aldiz bizi izan dugun horrela! Baina horrela arerioak edo etsaiak sortzen ari naiz: gu eta besteak. Bereizten gaituenari so egiten ikasten dut. Eta “gurea” hazten saiatzen naiz gu geu besteak baino gehiago izateko, indar handiagoa izateko, jakinduria handiagoa edukitzeko, garrantzitsuagoak izateko, gutaz eta ez “horietaz”, beste batzuez, gehiago hitz egin dadin…

Zenbat astakeria, gudu… egin diren gizadian erlijio bakarraren izenean… Badator eguna, Jesusek bere garaian maitasuna den eta inor –ezta bekatariak ere– baztertzen ez duen Jainko bat aditzera ematen duela aurkituko dugun eguna, eta hori garaiko erlijio-mugimendu guztien (saduzearren, fariseuen, Qumrangoen eta abarren) aurka egiten du.

Gaur aniztasunaren unea iritsi da. Zein garrantzitsua den pertsona ezberdinak, erlijio ezberdinak elkarrekin, erlijioartekoak lanean aritzea, baina baita kultura ezberdinak (Txinan konfuzianista, musulmana, kristaua, afrikar animista, mundu indigenaren Ama lurra, Asiako hindua…) ere… Erlijio ezberdinetako kideok elkarrekin lan egingo dugun egunean, bakea errazago iritsiko da historia honetara.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioko eszena honetan kokatzen naiz: Jesus Hamabiekin biltzen da eta ni beraiekin, eta agurtzeko astirik izan gabe, Joanek zera esaten dio: Bazegoen bat Zure izenean Gaizkia kanporatzen ari zena, beharrean zegoena sendatzen eta “eragotzi egin diogu, gutako bat ez zelako”. Eszenan kokatzen naiz. Holako oihartzuna sortzen da nire barnean: “Ongia, Zure izenean, geure kontua da… gure nortasuna argi gera dadila”… Nola geratzen naiz: nahasia, zalantzatia, sendotuagoa?

Eta orain Jesusengandik hurbil nago. Berak hartu du hitza: “Ez iezaiezu debekatu, nire izenean miraririk egiten duen inork ezin izango baitu gero nitaz gaizki hitz egin. Gure kontra ez dagoena, gure alde dago“. Eta ongiaren esklusiba geurea ez dela konturarazten dit, Jainkoak gure eta beste batzuen bidez jarduten duela… Entzuten dudana dastatzen dut eta nire bihotzean sartzen uzten. Denbora hartzen dut.

Eta haren hitzek nire barnean durundi egiten jarraitzen dute, eta Hamabiengan nolako eragina duten begiratzen dut. Hainbeste (eseniar, zergalari, fariseu, zelote eta abarren) nortasunetara ohituta! Jesusek hauxe esaten die: “Gurea on egitea da eta beste batzuek egiten duten ona aitortzea. Hauxe da gure nortasuna”… Alegia, maite dugun eta gu maitatzen uzten dugun pertsonak gara, duintasuna dugunok, Jainkoaren seme-alabak, Bere antzirudikoak… eta ezberdinengan ontasuna ikusten ikastea eskatzen diot.

4. JESUS ETA BIOK.

Eta Jesusek ingurukoei begiratzen die ongia egiten dutenen nortasun anitz hori bizi nahi duten pertsonen bila balebil bezala, eta bere ibilbidean nirekin egiten du topo, eta nire bila dabilela sumatzen dut, ni ere horrela bizi nadin… Eta denbora hartzen dut Jesusi Frantzisko aita santuaren eta Al Tayyib Iman Handiaren giza anaitasunari buruzko agiria kontatzeko… elkarbizitzaren alde ibiltzeko moduan… eta pertsona eta talde desberdinekin batera on egiteko Jesusen gogoa dastatzen dut.

Eta Jesusi lotua jarraitzen dut Berak ematen didan konfiantzazko harreman horretan. Jesusek pertsonen espiritu-egoera ezberdinen aniztasuna (musulman,agnostiko, ateo, budista, bilatzetzaile, bilatzen nekatutako eta abarrena… ontasunetik, onetik…) bizitzera jarraitzen du ni bultzatzen: ongia desiratuz horrenbeste kulturaren aurpegi desberdinak dastatzen gelditzen naiz… Nola sentitzen naiz?

Eta Jesus bizi-iturriarekin, azken muturreraino maitasuna den horrekin, sakonki konektatuta, zera gogorarazten dit: “Zure baitan ongia egiteko ezinbestekoa den hori –eskua, oina, begia…– pertsonei min egiteko erabil daiteke”.Jesusi nire pertsona osoa ongiaren adierazpena izatea nahi dudala esaten diot, eta Jesusek hala izatea nahi duela ikusten dut, eta horretarako nire bihotza ukitzen du. Eskerrak ematen dizkiot. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up