Lk 15, 1-32
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera eta fariseuak eta lege maisuak marmarrean ari ziren esanez:
– “Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!”
Jesusek parabola hau esan zien:
– «Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”. Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme izenik merezi…”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten. Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”»
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Errukiarena deitzen diogun parabola honek erakusten digu hobekien Jesus nolakoa den eta bere baitan bizi den eta bere ekintzetan adierazten den Jainkoaren irudia esperientzia. Abbá deitzen dio, bere kreaturei betidanik baldintzarik gabe bere burua ematen dien konfiantza osoko Norbait… Ez morrontza eskatzen duen boteretsua, ez gure desirarik sekretuenetaraino kondenatzen duen epailea, ezta bere kreaturak axola ez zaizkion sorgorra ere…
Jainkoa dena ematen diguna da, bere burua ematen digu, baita gure bizitzatik ateratzeko aukera ere ematen digu. Adibidez, seme gazteenak herentzia eskatzen dio. Herentzia eskatzea aitarekin erabat haustea zen. Gainera, Jainkoa beti dago prest galdutakoaren bila ateratzeko. Erruz beteta eta apurtuta iristen denean ateratzen da gazte txikiaren bila. Nagusiaren bila ateratzen da mahaira eseri nahi ez duenean, “bapo eta alferkerian bizi izanda, zure herentzia osoa hondatu eta xahutu duen zure seme hori“ baino garaiago sentitzen delako.
Sinestezina da Jainkoak beti gurekin topo egin nahi izatea, nahiz eta abandonatu dugun gizatxar bat bezala sentitzen garen, nahiz eta harroak sentitzen garen, besteak baino gehiago garela uste dugun eta ez dugun geure burua seme-alabatzak hartu nahi besteak bezala… Abbak bere mahaian eseri eta bere familiakoak sentiaraztea nahi du. Jakin dezagun Hura familia batzen duten aitak edo amak bezalakoa dela, bizitza jokatzen dutela beren familia batzeagatik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Fariseuek eta legearen doktoreek Jesus gogor kritikatzen duten unean kokatzen naiz, galdutakoekin, okupazio armadarako zerga biltzaileekin eta iruzur egin dutenekin dagoelako. Traidoretzat jotzen dira. Jesus bere bizimoduagatik min egin duten pertsonekin edo ospe txarreko pertsonekin dago… Eta entzuten da: Hauek ez dute konponbiderik ezta Jainkoaren barkamenik ere… Zergatik denbora galtzen duzun beraiekin?… Eta nik Hamabiekin entzuten dut… Jesusena ulertzea kostatzen zaiela ere… Eta niri haiekin… Denbora hartzen dut…
Laster Jesusek hitza hartu eta, ohi bezala, parabolak kontatzen hasten da, bizi ditzakegula deskribatzen dituen bitartean… Eta entzuten diot: “Seme gazteena, a zer elementu, herentzia eskatzea besterik ez zaio bururatzen… Aitak ez zuen emateko beharrik… Eta aitarekin erabat apurtzeko modu bat zen”… Eta goibel geratzen naiz: Nola egin dezake hori seme batek aitarekin?… Ez dut zehaztapenik galtzen eszenarekin, nahiz eta ikaratu… Denbora hartzen dut…
Jesusek jarraitzen du kontatzen: «Denbora pasata… Eta herentzia guztia parrandetan, plazerretan xahutu ondoren… Miseria gorrian hondoratuta… Denbora hartzen du bere bizitza birpentsatzeko… Eta esaten dio bere buruari: “Nolako hondamendia… Eta pentsamendu horien artean gogoratzen da bere aitaren esperientziaz, norbait ona eta errukitsua, zintzoa”… Seme horrekin nago, nahiz eta atzera botatzen nauen egin duen guztia… Nola sentitzen naiz?… Eragin duten gaitzaz kontzientzia hartzen dutenak onartzen ikasten dut…
4. JESUS ETA BIOK.
Eta bere Aitagana joateko desioak entzuten dizkiot…”Gizatxar bat izan banaiz ere, seme txar bat… Baina jaten izango dut, eta hemen gosez hiltzen naiz”… Bere arrazoibideak entzuten ditut… Baina ez dut ikusten aitaren lekuan jarri denik, hau da, ez du kezkatzen “aitak jasango zuena, familiaren ospean egin dudan kaltea, seme bat galdu izanaren sentipenarekin bizitzea”… Denbora hartzen dut… Oraindik ez da bere baitatik irten… Baina lehen pausua da konturatzea…
Berarekin batera bidean jartzen naiz… Lotsatuta sumatzen dut… Goseak hila, zikina, erruduna… Baina orain deskubritzen duen modua da gosez ez hiltzeko. Urrutian aitaren etxea ikusten du… Eta bat batean ikusten dugu adineko gizon bat lasterka datorrela… Bere aita da, arnasestuka… Eta berehala seme zikin eta usain txarrekoa besarkatzen du… Semeak ezin duela sinetsi antzematen dut… Gainera eraztuna ipintzen dio semetzat hartuta… Semearen ezinadierazitako poza antzematen dut honela onartzerakoan… Eta alaitasunagatik eta bere jokabide lotsagarriagatik negar egiten du… Eta harrera horrexegatik gozatu egiten dut…
Eta kontatzen diot Abbári zenbat aldiz esan dudan otoitz egiteko antolatuko nintzela, nire gurasoak edo seme-alabak beste era batera tratatzen hasiko nintzela, jarreraren bat aldatzen saiatuko nintzela… Edo besteen mailan sentituko nintzela, ez gainetik edo eskubide gehiagorekin, baina ez dut nire burua beste asko baino hobeto sentitzen bukatzen… Eta horrela aitaren aurrean jartzen naiz, eta esaten dit: Zatoz nire mahaira eta elkarrekin bazkalduko dugu eta horrela ospatuko ditugu persona izateko zure desiorik onenak… Eta denbora hartzen dut maitatua sentitzeko ni naizen bezala…
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.