Oztopoan jarraitzea erabaki du

Mk 9, 2-10

Imagen de Hosnysalah en Pixabay

0. TESTUA 

Handik 6 egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzal datu egin zen haien aurrean: jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.

Pedrok honela esan zion Jesusi: “Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin 3 etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?” Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden. Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau entzun zen hodeitik: “Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!” Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta beste inor ez.

Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte. Agindu hau bete zuten, baina ‘hilen artetik piztu’ horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Gaurko ebanjelioaren testuingurua. Ogien zeinuaren ostean, Jesusek zera esaten dio jendeari: “Zuek nire atzetik zatozte, ase arte jan duzuelako, ez seinalea ikusi duzuelako“, hau da, ez dira konturatu zer egin duten, zer partekatu duten, partekatuz bizitzera bultzatuko zituena. Eta elkarrizketa berean honako hau esaten die: “Nire haragia jaten ez dueña eta nire odola edaten ez duena, hau da, bere bizitza arriskatzeko prest ez dagoena, ezin da nire ikaslea izan“. Jesus ez dago ogiaz asetzeko, baizik eta beren bizitza ogietatik bizi izan duten esperientziara egokitu dezaten, beren ogia parteka dezaten. Ebanjelioak dioenez, elkarrizketa honen ondoren “askok atzera egin zuten eta ez zuten berarekin jarraitzen…” (Jn 6,66-71). Adituek ‘Galileako Krisia’ deitzen dutena da, Jesusen krisia.

Egoera honen aurrean, zer egiten du Jesusek? Bere egitekoa birpentsatzen dihardu. Oraingoz distantzia jartzen du tartean. Herrialdetik ateratzen da. Zesarearaino doa (Mc 8, 27), Tiro eta Sidonetik igaroz. Xedea zera da, gelditzea eta distantzia hartzea, zeregina nola jarraitu ikusteko. Tabor mendian kontenplatuko dugun testua oso sinbolikoa da, Itun Zaharraren (IZ) zantzuekin: Sinairen antzeko Mendia, hodeia Jaungoikoaren presentzia bezala, Moisesen antzeko ahotsa legearen taulak jasotzen dituenean, Moises eta Elias pertsonaiak, legearen eta profeten ordezkariak, IZaren betetasuna, Sinaiko gailurrean “Jainkoa ikusi” duten biak.

Antzaldatzearen aurreko testuan, Jesusek hau esan die Pedrori eta jendeari: “Gizonaren semea emana izango da…” Testu honetan Jesusek ikasleak prestatu nahi ditu irits daitekeenerako. Hauek Jesusengandik mesianismo garailea itxaron dute. Misioa gaizki bukatzea beren aukeretatik kanpo geratzen zen. Antzaldatzea bataioaren antzeko esperientzia da. Baina oraingoan ahotsa apostoluei zuzenduta dago, Pedrok, Santiagok eta Joanek entzun dezaten. Lagunik onenak edo fede zalantza gehien dutenak. Eta ahotsak badu berritasun bat: “Hau nire seme maitea da, ENTZUN IEZAIOZUE“. Entzun iezaiozue, jarrai iezaiozue, zeren hau, gaizki bukatuko den itxura badu ere, Jainkoarena baita. Jainkoaren Erreinua, Jesusek hasten duen haurridetasuna, gaitzespenetik, sufrimendutik eta heriotzatik pasatzen da. Baina berpizkundean amaitzen da.

Testu honek erreferentzia eta euskarri gisa lagun diezaguke sartuta gauden eta aurrera egiten ez duten proiektuetan aurrera jarraitzeko, baita gaizki amaitzeko itxura duten proiektuetan ere. Adibidez, maila handian, etorkinen aldeko apustuetan, giza Eskubideen aldeko apustuetan, enplegu betearen aldeko apustuetan, guztiontzako etxebizitza duinaren aldeko apustuetan, ingurune jasangarriaren aldeko apustuetan… eta gure gertuko harremanen mailan, etorkizun apaleko pertsonen aldeko apustuengatik, gaixotasun sendaezinak dituztenengatik, eskolako ahulena kontuan hartzeagatik, saiakera askoren ondoren beren bizitzari buelta ematen ez dioten pertsonengatik, etab.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Tabor Mendiko goialdearen amaieran hasten dut otoitzaldia, bertan banengo bezala. Bidean Jesusek hau esan zien: “Gauzak aldatu dira, jendeak miresten gaitu, baina ez digu jarraitzen…” Baina ikasleei iruditzen zitzaien dena normala zela. Bertara iristen direnean, Jesusek pauso batzuk ematen ditu otoitz egiteko tarte bat bilatzeko. Hirurek eskatzen diote bizitza Berak bezala otoitzean bizi izatea, bere otoitzetik sortzen baita ontasuna eta egia kutsatzen dituen bizitza hori. Eta ni haien ondoan kokatzen naiz desira berarekin, eta bihotzez eskatzen dut bizi izatea beti komunikatzen ari den Jainko horri entzuten, esan nahi diguna deszifratu behar badugu ere.

Bat-batean gainezka egiten dien zerbait gertatzen da, horren parte sentitzen den zerbait (non sartuak sentitzen diren): hodei batek inguratuta bezala daudela konturatzen dira, presentzia bakegile batean. Benetako ametsa bezalakoa da: Jesus, Legearekin eta profetekin batera, hau da, Moises eta Eliasekin batera (garai hartako judu batentzat osotasuna). Ni ere handik hurbil kokatzen naiz. Eta sakoneko ahots bat bezala entzuten dugu: “Hau nire Seme kuttuna da, entzun iezaiozue. ” Apostoluek badakite zeruko opari bat bizitzen ari direla eta bihotzez eskertzen dutela ikusten dut. Eta ni ere aukeraz baliatzen naiz nire baitan zera errepikatzeko: “Hau Seme kuttuna da, entzun iezaiozue”, xehetasunik galdu gabe bizi izandakoa gogoratzeko.

Giza bizipena amaitu eta aurreko egoerara itzultzen dira. Begiak altxatzen dituzte, begiratzera ere ausartzen ez zirelako eta, egiten dutenean, denak bere lekuan jarraitzen du, lehen bezala; horrek esan nahi du barru-barruko esperientzia izan dela: “Ez zuten eurekin beste inor ikusi, Jesus besterik ez.” Isiltasun handia dago, oraindik ezin dute hitzik esan, bizi izandakoari izena nola jarri ez dakite… eta Jesusek haiekin jarraitzen du. Isilik, bakean eta poz sakonez jarraitzen dute. Bat egiten dut eurekin eta Jainkoaren doakotasuna eta adierazteko Bere era onartzen ikasten dut. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Eta Jesusek orain hitz egiten dit, gertatutakoa hobeto uler dezadan. Pedrori eta hamabiei esaten ziena gogorarazten dit:”Sanedrinak, apaiz nagusiek eta lege-adituek gizonaren semea gaitzetsi egin behar dute, heriotza pairatu eta berpiztu.”Eta esperientziaren muina gogoratzen jarraitzen du: ENTZUN IEZAIOZUE. Entzun iezaiozue, itxuraz bere zereginak ak porrot egin badu ere; entzun iezaiozue, haurridetasunaren aldeko gure apustua gaizki amaitzen bada ere; entzun iezaiozue, gaitzetsia izan arren… Denbora hartzen dut zera nireganatzeko eta ikasteko, Jainkoak zoritxarrean hitz egiten duela, eta entzun egiten dut.

Eta sakontasun eta egiazko giro horretan, Jesusek niri mintzatzen jarraitzen du zera gogorarazteko: “Entzun: berea salbatzen tematzen dena, bere buruaren bila dabilena galdu egingo da, baina niregatik bizia galtzen duenak salbatu egingo du.” Eta uneaz baliatzen naiz Jesusi haurridetasuna delaeta izandako porroten berri emateko: hainbeste itxaropen eta denbora jarri eta bertan behera utzi zuen pertsona hartaz ari natzaio, hain komunirioa zen egitasmo hartaz, hango agintariek pikutara bota zuten hartaz; egoera hartan hanka sartu eta dena hondatu nuen hartaz. Eta Jainkoaren egintza bizitzako zoritxarretan aurkitzea eskatzen diot. Denbora hartzen dut.

Jesusekin harremanetan jarraitzen dut. Berarekin zoriontasun hori ikasten joan nadila eskatzen diot, non arazoak eta sufrimenduak saihesten ez diren, baina biak zentzuz bizi diren. Eta Jesusek hau gogorarazten dit: “Zugandik inoiz urrunduko ez den Haren Eskuetan bizi dira, zuri itsatsi zaizun Haren eskuetan, bizitzak ekar diezazkizukeen (kartzela, bazterketa, arbuio… ) egoera gogorretan laguntzen dizun Haren eskuetan: “Une gogorretako iluntasuna bakez, itxaropenez, itxaropena itzaltzea eragozten duen Presentzia horri lotuta bizitzea eskatzen dut, eta denbora hartzen dut hura neure egiteko, nireganatzeko.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up