Lk 24, 36-48
0. TESTUA
Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta “Bakea zuekin” esan zien.
Beldurikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten. Baina Jesusek honela esan zien: “Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta ikus: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez.” Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien.
Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek hau esan zien: “Ba al duzue hemen jatekorik?” Arrain erre puska bat eskaini zioten. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.
Ondoren hauxe esan zien: “Hauxe da oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela.” Orduan adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten. Eta zera esan zien: “Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hilen artetik piztu, eta, Jerusalem hasita, herri guztiei bihotzberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien. Zuek zarete honen guztiaren lekuko.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Pazko egun hauetan agerraldien kontakizunekin jarraitzen dugu. Bada testu bat Jesus berpiztua beti erabiltzen duena: “Bakea zuei” eta “Barka ezazue zuek ere“. Horrela ezagutzen dute, baina zalantzak sortzen dira. Espiritu-bizipen hau benetakoa izango al da? “Harriturik eta beldurrez beterik, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.” Bitxia hau gertatzea hain zuzen ere, ogia zatitzean ezagutu zutela esaten ari zirenean. Elkarri galdetzen diote: gure buruari iruzur egiten ariko ote gara? Eta Jesus: “Zergatik zaudete aztoratuta eta zergati sortzen zaizkizue zalantza horiek?”
Badirudi benetan Bera zela ziurtatu behar zutela. Gurutzean hil zena orain aurrean zutena dela. Ez zela amets bat. Horregatik aintzat hartu behar zuten Bere herri-bizitzan etxetiar egin zitzaien gertakariren bati lotua. Hiru gertakari jasotzen ditugu: 1) iltzeen zauriak (“bere eskuak eta oinak erakutsi zizkien“). 2) Lehorreratzean Jesusekin hainbeste aldiz egindako otorduak (“Ba al daukazue hemen jateko zerbait?” Haiek arrain erre puska bat aurkeztu zioten“. Eta 3) ukitzea, zauriak ukitzera gonbidatua izan zen Tomasek bezala. “Uki nazazue eta ikusi. Espiritu batek ez du ez haragirik ez hezurrik, nik badudala ikusten duzuenez” esan zezakeen. Mamuak ez dira benetakoak eta beldurra ematen dute. Nik bakea ematen dut eta benetan sentitzen nauzue. Dastatu, ukitu bizitzen ari zareten esperientzia honen errealitatea!
Bakarrik buruan sarturik daukagunean izan gaitezke lekuko. Horretarako, bi urrats egin behar dira:
- lehena, bakoitzak bere barne-esperientzia egin behar du, eta sendo eta finkatua eduki;
- bigarrena, ulertu egin behar du eta adierazten jakin: “adimena ireki zien Liburu Santuak ulertu ahal izan zitzaten“. Liburu-Santuak Jesusengandik berrirakurri eta euren kulturako datuetan kokatzea da kontua, horrela beraientzat zentzua hartzen du eta besteentzat sinesgarria izan daiteke.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Afaltokian jartzen naiz hamaikekin, emakumeekin, Emauskoekin… Eta berriro ere Jesusekin, presente egiten zaiela. Bere mezua: “Bakea zuei.” Bakea Bera alde batera utzi zutenei, bakea ukatu ziotenei, eta beldurrak eta erruak gainditzen ari direla sumatzen dut eta bizitzearen zentzua, Nekaldiaren ondoren sakakabanatutako eta hautsitako elkartearen harremanak berreskuratzen ari direla. Pozez gainezka daude Jesusen presentzia harrigarri honengatik. Nik ere haiek bizi dutena bizi dut. Denbora hartzen dut.
Beraiekin nengoela, “Hain zen handia ikasleen poza eta mirespena, sinesteari aurre egiten ziotela” aurkitu dut. Entzun egiten diet: “Ederregia da egia izateko, ametsetan ari gara, ezin da benetakoa izan. Ez al gara taldelilura baten aurrean egongo? Eta gure irudimenaren emaitza besterik ez bada?” Zalantzaz beterik ikusten ditut. Bihotzez eskertzen dut une hau bizitzea, gaur egun antzeko egoeretan gertatzen zaiguna oso antzekoa ikusten baitut. Eskertzen ditut Bere esperientziaren, Bere adimenaren egia objektibatzeko eta bilatzeko egin dituen ahaleginak. Unea dastatzen dut, denbora hartzen dut.
Berriro entzuten diet hau esaten: “Gurutzean hil zena, orain presente egiten zaigun Jesus da, ezta?” Jesus, ezagutzen duten eran aurkezten zaie: “Eskuak eta oinak erakutsi zizkien“, iltze zuloekin, eta elkarrekin egindako otorduen bizipena. “Ba al duzue jateko zerbait hemen? Arrain erre puska bat eskaini zioten.” Bere zaurien errealitatea, Tomas bezala.”Uki nazazue eta ikus. Espiritu batek ez du ez haragirik ez hezurrik, nik dauzkadala ikusten duzuen bezala.” Errealitatea berenganatzen ari direla ikusten dut, iruzurretatik askatzen. Bihotzez eskertzen dut une hau dastatzea.
4. JESUS ETA BIOK
Jesus nire bizitzan presente egin nahi zaidala ohartzen naiz, hurbildu egiten zait eta hau esaten dit: “Bakea zurekin. Ez al zara gogoratzen zure bizitzatik zenbat bider igaro naizen, haurtzaroan edo nerabezaroan, egiazko Norbait bezala aurkitu ninduzunean, barkamenaren kariaz, zurekin etengabeki nagoela eta bakean bizi zarela konturatu zinenean?” Horrela izatea eta izaten jarraitzea eskertzen dut. Eta horrela bi-zitzen jarraitu nahiko nukeela kontatzen diot, eta ezagutzen ditudan pertsona askok ere halakorik bizi beharko luketela.
Eta gogoratzen dizkizut, baita ere, nire apustua –nire aurreko garaiko ontziak erretzen– hasi nuenean gainez egiten ninduten zalantzak –“Nire lekuan egongo naiz? Nirea izango da? Eta oker banago? Hau izango al da Jaungoikoak niregandik nahi duena?”– eta ekin beharreko bidea argitzeko agertu ziren ebanjelio-testuak, niri gertatzen zitzaidana argitzen zuten testuekin egiaztatzen zidaten edo beren esperientziarekin egindako kristau aukera ontzat ematen zuten pertsonak. Eskerrak guzti honengatik, Jauna.
Berriro entzuten diot: “Lekuko izan zaitezela nahi dut. Zoaz herri guztiei predikatzera bekatuen barkamenerako bihotzberritzea. Elkartu zaitez zuk bezala esperimentatu dutenekin. Izan zaitez zeu lekuko eta izan zaitezte lekuko besteekin, izan zaitezte testigantza-elkarte bat.” Ausardia eskatzen dut, mugitzen naizen lekuetan, bere Espirituak, bere bizi-indarrak, bere presentzia bakegileak nigan lekua izatea, Jesusen sentimenduekin sentitzea, bere begiradarekin so egitea, bere modura entzutea zer den kontatu ahal izateko. Bihotzez eskertzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.