Konfiantza eta iraunkortasuna

Online

Lk 21, 5-19

0. TESTUA (Irakurri osoa)

Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela esanez. Orduan, Jesusek hau esan zien:

– “Etorriko da garaia, hor ikusten duzuen horretatik harririk ere harri gainean geldituko ez dena: dena suntsituko dute.”

Ikasleek zera galdetu zioten:

– “Maisu, noiz gertatuko da hori eta zertan ezagutuko da gertatzera doala?”

Eta Jesusek:

– “Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira nire izena berenganatuz eta ‘Ni naiz Mesias’ edo ‘Gainean da garaia’ esanez. Ez joan holakoen atzetik. Gerra eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia, baina ez dator berehala azkena.” (…)

Gainera, beste hau ere esan zien:

– “Aitorpen egiteko aukera emango dizue horrek guztiak. Hartu gogoan ez duzuela zeuen buruak nola defendatuko kezkatzen egon beharrik, neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan (…). Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik, baina ez duzue buruko ile bakar bat ere galduko. Zuen iraupenez onik aterako duzue zuen bizia.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

70. urtean Tito Livioren gudari-taldeek Jerusalen konkistatu zuten, zeloteen matxinadaren ondorioz juduen eskuetan zegoena, erromatarrak bota zituztelako. Eta Tenplua suntsitzen dute, erlijio-ikur nagusia. Tenplua suntsitzearekin batera, judaismoan erlijiosoa zena ere suntsitzen da, horrela krisi sakon batean eroriz eta sortzen ari den kristautasunean eraginez. Garai horretan idazten da Lukasen ebanjelioa. Eta kristauen jazarpen garaia ere bada. Bi kezka horiek agertzen dira testuan.

Zalantzazko orainaldi horretatik galdetzen diote beren buruari lehen kristauek: Zer esan zuen Jesusek Tenpluaz? Eta hauxe berreskuratzen dute: “Tenplu hau suntsitu (bere bizitzaz ari zen, esango du Joanek) eta 3 egunetan berreraikiko dut”. Eta baita ere, Jesusek Tenplua suntsitua izango zela esan zuen. Honelaxe birkokatzen dira kristauak: Tenplu berria Jesus da eta berarekin gizakiak tenpluak dira, Jainkoa haiengan bizi delako. Gogora dakargu lehen kristauak etxeetan biltzen zirela. Ez zuten tenplurik. Ospakizunaren gakoa ogiaren zatiketa, eukaristia zen, eta berarekin zeramana.

Zer zioen Jesusek jazarpen-egoerez? Hauxe dakargu gogora, Berak jazarpena eta gatazka ugari jasan zituela, gurutziltzatua, suntsitua izan aurretik. Eta bi gauza berreskuratzen dituzte: “Ez utzi zoritxar iragarleei zeuek engainatzen! Eta ez izan zuen atzetik ibiliko direnen beldurrik! Areago oraindik: ez izan zuen senitartekoek entregatuak izango zareten beldurrik! Gorrotatuak izango zarete, epaituak izango zarete. Epaiketez baliatuko zarete Jesusen izenean testigantza emateko. Izan zaitezte irmoak, iraun ezazue pot egin gabe.”

Eta geuk gaur egun berdin: Garai zailak bizitzen ikasi behar dugu,dena erortzen dela dirudienean, ezer geratzen ez dela,Jainkoaren eskuetan jarri eta une honetan gugandik zer nahi duen entzutea geratzen denean: Uste on izan Harengan, klima aldaketaren, gerraren, gorrotoaren, errefuxiatu ekonomiko eta klimatikoen hazkunde esponentzialaren… Aurrean ezer ezin duzula ematen duenean.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Tenpluan kokatzen naiz Jesusekin, Hamabiekin, emakumeekin eta ikasle talde batekin… eta haiei erreparatzen diet, alegia hiriburura iritsi eta tenpluaren handitasunez eta bertan dauden eskaintzez liluratuta geratzen diren herriko pertsonei… Haiei begira nago, beraiekin behatzen dut… Jesusek “Honetaz ez da harririk geratuko harri gainean” esaten dien arte… Hauxe da, baina, erlijio-sinboloa: Tenplua… Suntsitua izango al da?… Jarraitzaileei erreparatzen diet: Nola geratzen dira? Eta ni?…

Jesusi hau esaten diot: “Sinboloekin bat eginda jarraitzen dugu, eta badirudi, horiek eroriz gero, gure kultura-unibertso osoa erortzen dela, hala nola, Aita Santuaren Estatuak erori zirenean bezala, edo kristautasuna erori eta gizarte sekular batean sartzen garenean bezala, edo 2. mundu-gerra ondoren 70 urte baino gehiagoko bakealdia amaitzen denean bezala, edo natura gure kontra jartzen denean klima-aldaketaren ondorioz,”… Eta Jesusek: “Gauza sakratu bakarra Jainkoaren kreazioa da, gizakia eta natura errespetatzea.”… Eta arreta funtsezkoan jartzeko denbora hartzen dut…

Ikasleei entzuten diet Jesusi hau galdetzen: “Noiz gertatuko da hori eta nola jakingo dugu iristen dela?”… Segurtasun bila dabiltza… Ikasleen eta nire kezkaz konturatzen naiz… baina ez dute informazio pribile giaturik lortzen… Jesusek berriro bildu eta kokatu egiten ditu: “Ez itzazue zuen orainalditik etorkizuneko espekulazio eta igarkizunetara ihes egin, koka zaitezte gaur eta hemen… Kontuz engaina ez zaitzaten, ez jarraitu iruzurgileei!”… Entzun egiten dut eta ene buruari ezartzen diot. Denbora hartzen dut…

4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ. 

Hauxe galdetzen diot Jesusi: Zer egiten dugu atzeraezinak diruditen egoerekin eta Estatuen demokrazia menderatzen duten multinazionalen izenak dituztenekin, enpresa ukiezinen egoera kutsakorrekin, finantza-marrazoen interesek sortutako errefuxiatu klimatiko eta ekonomikoekin, zaurgarrien sufrimenduaz axolarik ez duten bizimodu hedonistekin…? Eta Jesusek: “IRAUNKORTASUNARI esker salbatuko dituzue zuen bizitzak”… Fio naiz eta horren arabera bizitzea eskatzen dut…

Jesusek darrai: “Gerrei eta iraultzei buruz hitz egiten entzuten duzuenean, ez larritu”… “Nazioak altxatuko dira nazioen aurka eta erreinuak erreinuen aurka. Lurrikara handiak izango dira, izurritea eta gosea toki askotan… Baina, guzti hori baino lehen, atxilotu egingo zaituztete, jazarri, sinagogen esku utzi eta espetxeratu egingo zaituztete; nire Izena dela eta errege eta gobernadoreen aurrera eramango zaituztete, eta hau gertatuko zaizue nire testigantza eman ahal izan dezazuen.” Jesusi, nigana zuzentzen dela, entzuten diot: “Ez larritu, ez izan beldurrik!”… Eta errepikatu eta dastatu egiten dut neure egiteko. Nola geratzen naiz?…

Jesusi hauxe kontatzen diot: “Hainbeste milaka kristau munduan zehar jazarrita kristau izateagatik, Ekialde Ertainean kristau-herriak suntsitu eta kristauak hil zituzten, jazarpenak Asian, Afrikako Sahelen… Hasierako garaietan baino gehiago…” Eta Jesusek: “Guztiek gorrotatuko zaituztete nire Izena dela eta. Baina ile bat ere ez zaizue burutik eroriko. Iraunkortasunari esker, zuen bizitzak salbatuko ditu zue.”… Eta gogora ekarri nahian berriro diot: Iraunkortasunari esker zure bizitza salbatuko duzu…

 5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot… erreberentzia keinu batez, eskuak elkartzea, eskerronez, eskuak zabalduz edo onarpenaz: gurutzearen seinalea… eta berriz leku honetara itzultzen naiz… askatuz oinaz, zabalduz eskuak… begiak irekitzen ditut…

Amen.

keyboard_arrow_up