Jesus oraindik bizitza arruntean agertzen da

Online

Jn 21, 1-19

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesus Tiberiades itsasertzean agertu zitzaien. Pedro eta beste sei lagun ziren elkarrekin. Pedrok esan zien:

– “Arrantzura noa”.

Haiek erantzun:

– “Zurekin goaz gu ere.”

Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.

(…Beranduago) Jesusek esan zien:

– “Mutilok, ba al duzue jatekorik?”

Eta haiek:

– “Ez”.

(…) Orduan Jesusek esan zien:

– “Bota sarea txaluparen eskuin aldera eta aurkituko duzue”.  

Orduan, Jesusek hain maitea zuen ikasle hark honela esan zion Pedrori:

– “Jauna da”.

(…) Simon Pedrok lehorrera atera zuen sarea 153 arrain handiz betea. Eta hainbeste izanik ere, sarea ez zen apurtu.

Jesusek honela esan zien:

– “Etorri gosaltzera!”

(…) Ikasleetako inor ez zen ausartu hari nor zen galdetzen, ongi baitzekiten Jauna zela. Orduan Jesusek, hurbildurik, hartu zuen ogia eta haiei eman zien, baita arraina ere. Haiekin jan ondoren, Pedrori galdetu zion:

– “Joanen seme Simon, hauek baino gehiago maite al nauzu?…”

Hirugarrenez galdetu zion:

– “Joanen seme Simon, maite al nauzu?”

Eta Pedrok, goibelduta, honela erantzun zion:

– “Jauna, Zuk dena dakizu; Zuk badakizu maite zaitudala”.

Orduan Jesusek:

– “Bazka itzazu nire ardiak! (…) Jarrai Niri!”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Sinbolismoz beteriko katekesia da. Testua honela hasten da: «Geroxeago», hau da, berpiztuaren esperientzien hasierako unea igarota, komunitatea misioan sartuta dagoenean, hasierako iragarpenetik elkarte ezberdinak finkatzera pasatzen denean eta galdera hauen antzekoak sortzen direnean: ‘gure munduan kristau gisa gure burua nola kokatu inguratzen gaituen girotik bizitzeko moduen aurrean’, ‘noiz elkarrekin bildu’, ‘zer egin elkartzen garenean’, ‘nola onartu iristen diren persona berriak’ eta abar.
Eta sinboloak komentatzen ditugu: gaua da, beraz, barruko iluntasuna bizi dute, ez bakarrik kanpokoa. Arrantzan ari dira: gogoan dugu ‘giza arrantzaleak ‘ hura, misio betean. Misio unibertsal bat: Galileako itsasoaz ari da (ez lakuaz); 153 arrain, san Jeronimoren arabera, existitzen diren espezie guztiak, greziar jakintsuen arabera.

Misio horretan Pedrok darama ekimena. Gogoan dugu Joanen ebanjelioa dela, eta Joanen elkarteetan zaila izan zen Pedroren agintea onartzea, Joan baitzen ikasle maitatua. Joan eta Pedroren zer egina aurkitu dugu. Lehenengoa da sumatzen eta aitortzen duena: «Jauna da». Pedro da ‘gerrikoa lotzen dena’, Jesus bezala, oinak garbitzeko, zerbitzatzeko. Eta horrela mantentzen da komunitateen batasuna, Elizarena, “sarea ez zen hautsi, hainbeste arrain izan arren”, bi misio horiek dituela: batasuna bultzatzea eta Jesusen presentzia sumatzea, aitortzea, bihozkada izatea.
Gauez murgildurik dauden misioan, Jesusek aurrea hartzen die, aurretik doakie, haien zain dago elikagaia, ogia eta arrainarekin. Arrainakictus grezieraz– Jesus Kristo Jainko Salbatzailearen Semea berben hizkiak zituen. Jesusen ondoan eguna argitzen ari da.Eta Berarekin ogia eta arraina jaten dituzte, eukaristia ospatzera eta misiorako indarrak berreskuratzera biltzen ditu. Inork ez du nor den galdetzen, esperientzia honek aurretik bizitako berpiztuaren bizipenarekin lotzen baititu. Eta misioaren une gogor horretan berpiztuaren bizipenaren ondoko hasiera-uneetan bezain bizi eta presente sentitzen dute. Hantxe daude, Jesusen ondoan, prestatutako elikagaia jaten, baina batez ere Haren presentziaz betetzen. 

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gauez kokatzen naiz, apostoluekin noala, arrantzara, misionatzera irtetea erabaki baitute… Simon Pedrok hartu du ekimena eta ondoan beste sei ditu, horien artean Joan… Juduentzat, 7 da zenbaki biribila… Beraiekin ontziratzea eskatzen diet eta arrantzalekuetara iristen gara, han arraina egongo dela uste baitute… Bakoitzak bere postua hartu, talde lana egiten eta sareak botatzen hasten direla ikusten dut… Ni ere haiekin jartzen naiz… Handik pixka batera, sareak biltzen dituzte: saiakera ugari eta ezer ez… Gertaldia kontenplatzeko denbora hartzen dut, lasaia izaten ikasteko eta behin eta berriz saiatzeko, fruiturik gabe… Nola sentitzen naiz?

Eta gogoan dut, baita ere, gogora ekartzen dut, gauak eman ditudala hurrengo eguneko eskolak gogo biziz antolatzeko egitasmoak pentsatzen, parrokian parte hartzeko era berriak bilatzen, elkarteari lagunduko dion otoitz bat prestatzen… eta dena ezertarako ez, teknika osoa bainuen, baina Jesus ez nuen, Jesus falta zitzaidan. Eta Jesusekin itsasoratzearen garrantziaz konturatzen naiz, misioa hasterakoan… eta horretarako zer egin behar den.

Itsasertzean ezagun egin behar zitzaien ahots bat sumatzen dut… Bere lanaren fruituaz galdetu die: “Ba al duzue jateko zerbait?” eta “Ez” laburra entzuten dut… Ez dago arrantzarik gabeko gauaz hitz egiteko girorik… eta, hala ere, ideia bat ematen die: “Bota sarea eskuin aldera eta aurkituko duzue”… Eta orduan… ugaritasuna! Joanek zera sumatzen du, honek ogien gertaeraren antza duela, ezer ez zegoela zirudienean eta bat-batean denentzat iristen denean eta Pedrori esaten dionean: “Jesus da… Jauna da“. Jaunaren presentzia nire bizitzan sumatzen ikasten dut eta gozatu egiten dut…

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusekin ibaiertzean jartzen naiz eta apostoluak ikusten ditut, arrainak Jesusengana eramaten, txingarrak piztuta beren zain dagoela… Bere mahaian eseri eta elkarrekin bazkaltzeko gure zain daukagu, bai nire indarrak berreskuratzeko, bai arrantzan, misioan, bizitako egoerak komentatu ahal izateko… Jesusi gaueko egoerak –haizea, olatuak, maluta-urtika, sareak zaintzeko txandak, hotza…– kontatzen ari zaizkio, eta dena ezertarako ez… Bera agertu zen arte…

Eta une batez baliatzen naiz, Jesusekin bakarrik nagoela, gaurko nire misioa –hezigarria, soziala, antolagarria, zuzeneko pastoraltza, ikaslearena, etxekoandrearena, etxeko aitarena…– kontatzeko. Beste kontu batzuek ere bai: otoitzen prestaketa, errealitatea ezagutzeko irakurketak, erronkak ezagutzeko elkarrizketak, hainbat aukeraren artean erabakitzeko bereizketa-denborak, jardunaldi nekagarrien ondoren gure nekeak Jainkoarengan atseden hartzeko uneak… Barnea hustu egiten dut. Kontatzen jarraitzen dut eta entzun egiten dit…

Eta mahaian Jesusengandik gertu nago, misioan izandako gatazka, ukazio, misiorako akatsen historia pertsonalei… buruzko gaia ateratzen duenean eta, zehazki, Pedroren agintea sendotu nahi duenean… Eta Jesusi entzuten diot Pedrori zera esaten diola: «Hauek baino gehiago maite al nauzu? Maite al nauzu? Maite al nauzu?»… Eta 3 aldietan bere erantzunaren zain dago: Jesusek, denen aurrean, Pedro elkarteko zaintzaile eta “bateragiletzat” onartzen duela ikusten dut… Beste aukera bat nola ematen dion ikusten dut, lehenengoak huts egin baitu: «Bazka itzazu nire ardiak!» maitasunean konfiantza jartzea da… Zuk, jarrai niri! Eta barkamenaz gozatzen dut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up