Bere eskutik ezin izango gaitu inork kendu

Online

Jn 10, 27-30

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute eta nik ezagutzen ditut. Haiek atzetik jarraitzen didate eta nik betiko bizia ematen diet: Ez dira betirako galduko eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko. Haiek eman dizkidan Aita denak baino handiagoa da eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskuetatik. Aita eta biok bat gara.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Joanen ebanjelioko hainbeste testu bezala, hau ere katekesi bat da, non Joanen elkarteak idatziz azaltzen duen Jesus beraientzat zena: Bere Bizitza ematen duen artzaina, Bizia ematen dien erreferentziagakoa, Bizia eta Bizi ugaria izateko erreferentzia pertsonal eta komunitarioa, beraiek zaintzen dituena, benetako bizitzaz elikatzen diren lekuetara goizero ateratzen dituena, haien aurretik doana. Elkartea beraientzat arrotza den kultura boteretsu baten erdian bizi da, eta Artzainak gidatzen duela sumatzen du.

Elkarte hori greziar panteoiko jainkoen, bere garaiko absolutuen ulerkeren eta judu-sustraiekiko leialtasunaren artean dabil. Eta Joanen elkartea Jesusekin geratzen da, Jesus aukeratzen du: “Aita eta biok bat gara”, Jesusengan Jainkoa, Abba dago. Harengan egiazko bizitza aurkitu dute eta, beren garaiko kulturan taldetxo hutsala izan arren, bizipen hau dute: Jesusek ezagutzen dituela artzainak bere ardiak ezagutzen dituen bezala, eta Jesusen ahotsa entzuten dute bizitzea tokatu zaien egoera nahasi horretan.

Greziarrek jazarritako  elkarte –izan ere, Joan Patmosera erbesteratua izan zen– baten eta judu sinagogatik kanporatutakoen testuinguruan, desagertzeko arriskuan egonik, esku onetan daudela sinetsiz bizi dira, “inork ez ditu nire eskutik kenduko”. Eta horrela kontrakulturalki bizi dira, ohitura denaren aurka. Ez horrenbeste BPGaren (PIB delakoaren) bidetik, baizik eta Milurtekoko garapenaren helburuak gizatasunaren ildotik… Eta batez ere Jesusena, anaitasuna, biziera egiteko beren bizitza ematen dutenak.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Joanen elkarte hartan kokatzen naiz, eta honek Jesusen bizitza gogorarazten die eta hau entzuten dute: “Begira! Egoera hartan Jesusekin bizi ginenean eta Abba/Aitatxo bezalako Jainkoaren aurki kuntzari buruz hitz egin nahi izaten zuenean, bere garaiko judu-kulturan ere zailtasun handiak topatu zituen, askotan agintariekin eztabaidatzen zuen, baita beren esparruan itxita zeudenekin ere, eta behin alde egin behar izan zuen harrikatua ez izateko”. Eta entzun egiten dut. Nola sentitzen naiz? Eta denbora hartzen dut.

Joani entzuten jarraitzen dugu: “Gu, Hamabiok, artzainak gidatzen zuen artalde txiki bat bezala sentitzen ginen, herrikoak ginelako eta hiriburuan, Jerusalenen geundelako, ia ezertarako gauza ez ginen lekuan, eta apaiz gorenak eta apaizek, sanedrinak eta eskribau taldeek, Lege maisuek eta fariseutaldeek, jende ikasiak agintzen zuten lekuan, eta hala ere Jesusek zerbait berria proposatzen zien, eta batzuetan isilik uzten zituen. Horregatik, lasai, gaur orduan bezala, Jesusek gidatzen gaitu, zaintzen… iradokitzen. Nola sentitzen naiz? Gutxiagotasun egoera horiek bizitzen jakitea eskatzen dut.

Joanek kontatzen jarraitzen du eta nik ez ditut bere hitzak galtzen: “Zainduta sentitzen ginen, entzun egiten genion, harritu egiten gintuen, defendatu egiten gintuen… Batzuetan huts egiten genion, baina Harengan Biziaren hitzak aurkitzen genituen… nahiz eta pertsona batzuek hau esaten ziguten: Nora zoazte ameslari horrekin, urratzaile horrekin, sasi-irakaspenak dakartzan horrekin? Gainera, zera esan dezakegu: “Inork ezin izan gintuela bere eskuetatik kendu. Esku onetan geunden.” Arretaz entzuten dut eta haren hitzak dastatzen ditut. Eta guk ere gaur egun bereizten ditugu bizitza ematen edo kentzen duten egitasmoak eta ideologiak”. Denbora hartzen dut. Nola geratzen naiz?

4. JESUS ETA BIOK.

Eta ni presente sentitzen naizen Joanen elkarte horretan, haiekin batera nire gaurkoa azaltzen  dut, “gure mendebaldeko kulturak erlijioari dagokiona gizartetik aldentzen dituen txandak, eskoletan, eremu pribatura baztertuz, guztiei iraganean ainguratuta gaudela sinetsarazten saiatuz, garai honetan hitzik esateko aukerarik gabe.” Eta barnea hustu egiten dut, ilun margotzen dudala jakinda, gutxiagotasun konplexua dugulako eta gure hitza esatera ez garelako ausartzen. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.

Eta Joanek zera esaten dit: “Noraino da Jesus zuen bizitzetan bizirik dagoen Norbait? Zer leku du zuen bizitzan? Ez dakit, Jesusez gain, beste gauza garrantzitsu batzuk ere ba ote diren zuen bizitzan, bihotzean Jesusekin lehiatzen direnak”. Isiltasun luzea egiten da eta Joanek aurrera egiten du: ”Guretzat Jesus zen garrantzitsuena, egunero bere hitzak, ekintzak, motibazioak… gogoratuz bizi ginen. Bizia ematen zigun Bizi horrengandik bizi ginen.” Jesus haientzat dena zela konturatzen naiz. Hunkituta nago. Jauna, gure bizitzan horrela izatea eskatzen dizut.

Eta lotsa pixka batez esaten diot “ez gaituztela haiek bezala jazarri, bai iraindu edo barregarri utzi, baina ez jazarri; bai, ordea ,gatazkaren bat edo beste izan dugula ahulak defendatzeagatik edo denoi leku egiteagatik, inor baztertu gabe. ”Eta Joanek erantzuten dit: “Fedea indartu egiten da borrokan. Izan ezazue konfiantza, gu Jesusen eskuei helduta irten ahal izango baikara, baina guk nahi badugu, inork ez gaitu kenduko bere Eskuetatik”. Eta konfiantza hori eskatzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up