Hirutasunari

Online

Jn 16, 12-15

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Badut oraindik esateko hamaika gauza, baina oraingoz ez zarete ondo ulertzeko gau-za. Baina egiaren Espiritua etortzean, berak egia beteraino eramango zaituzte. Ez da bere kabuz mintzatuko, baizik eta nik jakinaraziko diodana adieraziko eta etorkizuna iragarriko dizue. Berak nire Jainkoaintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartu baitu. Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Urte batzuk lehenago Hirutasunari buruz Filosofiatik hausnartzen zen: Nor da Jainkoa? Eta honako hau ondorioztatzen zen: Ahalguztiduna, orojakilea, nonahikoa… Baina Jesusen Jainkoa nor den jakin nahi badugu, beste bide edo metodo bat erabili behar dugu: Ebanjeliotik, Jesusek esaten digunetik, bere esperientziatik abiatzea. Gaurko ebanjelioaren testuan ikusten dugu Aitaren guztia berea, Jesusena dela, eta Egiaren Espiritua etortzen denean egia osora gidatuko gaituela gogorarazten digu. Aita, Semea eta Espiritua batasun betean, Maitasun Elkartean agertzen dira. Hirutasunaren arabera, Jainkoa harremana da, ez norbait bakartia.

Hirutasunak, gure Maitasun Jainkoak, maitasun elkarte horren partaide egiten gaitu. Izan ere, Jainkoaren barruan bizi gara, besarkatzen, eusten eta zaintzen gaituen Elkarte Bizi baten barruan. Berarekin batasunean nahi gaituen Elkartea da. Bere irudiaren arabera sortu gaituen Elkartea, maitekiro eta adeitsu besteekin harremanetan jartzeko gai garela. Elkartzen gaituen Jainkoaren maitasunean murgildurik gaude, itsasoan ur tantak bezala. Errealitate osoak Hirutasunaren dasta edo gustua du. “Zerua eta lurra beteak daude zure aintzaz” esaten dugu Santua errezitatzen dugunean.

Kristau izatea Jainkoaren Errealitate Elkarte-Maitasunezkoaren barruan bizi garela sentitzea da, Berak sortuak eta haziak sentitzea, Harekin, Maitasun Elkartearekin dugun antza aurkitzea. Seme-alabek gurasoen antza dutenez, gizakiok Jainko-Maitasunaren antzekoak atera gara. Jainkoarengan gaude eta Jainkoa gugan bizi da. “Ez naiz ni, Kristo da nigan bizi dena” esango du Pablok. Hari konektatuta egon behar dugu, Bere haurridetasun gogoak gure bizitzan sartzen uzteko. Honek gure pertsonen arteko eta gure gizarte harremanak Berarengan bizitzera eramango gaitu, Jainkoa guztiongan dena izan arte.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz, Afaltokian kokatzen naiz, barnekotasun gune horretan, zirrarari eutsitako giro horretan; Jesusekin, Hamabiekin eta emakumeekin bilduta nago, eta hau bat egiten dut gaueko isiltasunarekin… Eta batez ere Jesusen pertsonarekin, bere bihotza irekitzen ari zaien eta bere sakonean daramana kontatzen dien horrekin… Leku sakratu batean sentitzen naiz. Nola bizi dut une hau?… Denbora hartzen dut… Eta unea dastatzen.

Eta esan nahi diguna entzuten hasten naiz: “Zuei esateko askoz gehiago daukat, baina une honetan gehiegi izango litzateke zuentzat. ”Pedrori begiratzen diot, Mariari… Eta hauei agurantza duela iruditzen zait… Begiratu egiten diet eta tristura kutsu bat aurkitzen dut… Eta Jesus bere ikasleen sorbaldek jasaten duten zamaz ohartzen dela konturatzen naiz eta ulertzen dutena besterik ez diela kontatzen. Pertsonak hain ondo ezagutzea, ni hain ondo ezagutzea eskertzen diot…

Eta Jesusek jarraitzen du: “Egiaren Espiritua datorrenean, egia osora eramango zaituzte”. Eta Joani entzuten diot zera esaten: “Sorkuntzaren hasieran hegaldatzen zen Espiritu hori Jesus Biziaz bete duen Espiritua dela ulertzen hasi naiz eta, bere egunak amaitzen dituenean, gure gidaria izango dela”. Badirudi zerbait berria sumatzen dutela, itxaropena pizten duen zerbait… Nola geratzen dira?… Eta ni?… Denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ. PANDEMIA HONETAN.

Jesusi arreta guztiz entzuten jarraitzen dut: “Espirituak ez du bere kasa hitz egingo, baizik eta entzuten duen guztia esango du eta gertatuko diren gauzak jakinaraziko dizkizue.” Eta ikasleek Jesusi: “Eta ez zaudenean?” Eta hauxe entzuten dut: “Espiritu Santua, Aitaren Indarra bidaliko dizuet zuen bizitzetara. Horrela esperimentatuko duzue eta bizitzak harrituko zaituzten egoera berriei aurre egiten ikasiko duzue.”… Eta Espiritua nire iparrorratza izango dela ulertzen dut, bizitzako egoera zehatzetan ni bideratzeko… Eta bihotzez eskerrak ematen dizkiot. Bere hitzak errepikatzen ditut buruan tinko sar daitezen.

Eta komentatzen jarraitzen du: “Aitak duen guztia nirea ere bada; horregatik esan dizuet Espirituak nirea denetik jasoko duela eta ezagutaraziko dizuela”. Hauxe somatzen dut, Jesusek bere hurbilekoak Jainko Abba-Aitaren esperientzian murgiltzea nahi duela, guztien anaia/neba den Semearen esperientzian,eta Espirituarengan, honek gidatu eta bultzatuko baititu, Jesus bere bizitza osoan gidatu zuen bezala… Nola sentitzen naiz? Eskertzeko edo eskatzeko zer ateratzen zait?… Denbora hartzen dut.

Eta Jesusek so egiten dit eta dei egiten dit maitasun-elkartea den Jainkoaren esperientzia hau bizitzera gaur egun zortez egokitu zaidan gizarte honetan. Eta Jesusi entzuten diot: “Gu bat eta maitasun-harreman bat garenez, zuek ere izan zaitezte maitasun elkarte hori zuen kulturan”. Eta Jesusi kontatzen diot gure kultura anitza, erlijioartekoa, kulturartekoa… dela. Eta berriz ere esaten dit: “Niri lotuta bizi zaitez, benetako familia izateko”. Eta sendian, eskolan, lan arloan… familia bat bezala izan gaitezela eskatzen diot… Nola sentitzen naiz?… Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up