Mendekoste

Online

Jn 20, 19-23

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez:

– “Bakea zuei”. 

 Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.

 Jesusek berriro esan zien:

– “Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet”.

Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien:

– “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die”.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Mendekoste egunean gaude, pazko-aldia amaitzen. Jesusen garaian jai judu bat zen, Sinaiko aliantza gogorarazten zuena eta Pazkoa baino 50 egun geroago ospatzen zena. Gaur kristauok ospatzen dugu Kristoren jarraitzaileen komunitate berriaren sorrera bezala.

 Joanek Mendekostea deskribatzen du apostoluen agerpen bakarrean. “Ateak itxita zeuden zenakuluan, juduen beldur”. Buruzagia hil zuten, eta haiek zorte bera zuten. Adituek muturreko trauma gisa definitzen dutena bizitzen ari ziren. Baina orduantxe sentitzen dute exekutatuaren presentzia, bizirik. Horri deitzen diogu agerpenak. Bat-batean dator, harrigarria bada ere, izugarri erreala, baina guztiz ulertezina. Haien artean zerbait guztiz berria gertatzen da. Inoiz gertatu ez dena, Jesus bizirik dago, eta Bere bizitza sentitzen dute, eurengan bizi da.

Asteko lehen eguna da, sorreran bezala, kaosaren erdian lehen egunean argia agertzen da. Jesus beldurraren kaosaren erdian agertzen da, kontuak hartzen ez dituen presentzia bezala: ”Bakea zuei”, eta errepikatu egin behar du, ez dutelako alaitasunagatik sinesten… “bakea zuei”. Gainera, misio bat ematen die: “Har ezazue Espiritu Santua, barkatzeko aginpide osoa duzue”. Eta zuen bidez, barkamena hel dakien hainbati. Testu hau David erregeak bere jauregiko maiordomoari bere ondasunen gaineko ahalmen osoa eman zion testutik kalkatua dago: Atea irekitzen diozunari… Atea ixten diozunari… Orain Jesusek, formula berarekin: “Barkatzen duzuenoi… atxikitzen duzuenoi…” apostoluei barkatzeko ahalmen osoa ematen die.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazio hau testuan presente eginez hasten dut. Eta irudimenarekin sartzen naiz… Errespetu osoz eta 12en artean jartzen naiz zenakuluan. Hurbil egongo lirateke Jesusen atzetik zihoazen emakumeak ere, haien artean ama… Haien aurpegiak begiratzen ditut, hautsiak… Isiltasun latza… eta horrela geratzen naiz erruz betetako porrotdunei laguntzen, Jesusi jarraitzeko hitza eman eta egiazko orduan Jesus abandonatu izanagatik… Guztiak elkarrekin daude babesteko… Tartea hartzen dut erasotuen eta erruz betetakoen ondoan egoteko…

Egoera honetan inoiz gertatu ez dena gertatzen da: Ikusten dugu nola deskubritzen duten Bizirik euren Bizitzetan… Alaitasun deskribaezinez beterik geratzen dira IKUSTEN DUT, mirespen aurpegiari begiratzen diet, harridura, sinesgaiztasuna, beldurra… Hamabiena… ENTZUTEN DUT Jesusen hitza: “Bakea zuei…”… Giroa erabat aldatzen da… ametsetan ari gara? Ezin dute alaitasunagatik sinistu… DASTATZEN DUT hain kontsolagarria den unea, beraiekin bizitzen ari naizena… eta eskertzen dut. Nire denbora hartzen dut…

Eta oraindik ere entzuten diot Jesusi barnetik, xehetasunik galdu gabe, sumatzen dut nola ematen duen arnasa haien gainean, eta esaten die: “Aitak bidali nauenez, nik ere bidaltzen zaituztet. Har ezazue Espiritu Santua, barkatzera bidaltzen zaituztet”… Apostoluengan izugarrizko poza nabarmentzen dut gurutziltzatuaren misioa eta barkamena emateagatik… Mendekua behin betiko garaitua izan da, Jesusek mendekua hartu beharrean barkatzen du… eta izugarrizko poza sentitzen dut… Jesusen barkamen gaitasuna bizi ahal izatea eskatzen dut…

4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ. PANDEMIA HONETAN.

Eta zenakuluaren giro honetan kokaturik, Jesus eta bere ikasleekin, sentitzen dut nik ere Bizitza berpiztua nigan bizi dela… Nire barru-barruko gauzekin konektatzen noa… Neri pertsonalki zuzentzen zaidan Jesusekin: “Aitak bidali nauen bezala, horrela bidaltzen zaitut nik ere. Hartzazu Espiritu Santua, eta Berarekin batera, barkatzeko gaitasuna” eta… barkatzeko duen gaitasunaz eta planteatzen didan eginkizunaz harrituta geratzen naiz… Nola sentitzen naiz. Zer eskatuko diot…

Eta min egin didan nori barkatzen jakitera deitua sentitzen naiz… Gogoratzen dut eragin didaten kalteren bat… Nire bizitzan izan dituen ondorioek eragin didatena… eta Jesusen hitzak gogoratuko ditut: “Bakea zuei”… eta irudimenarekin hurbiltzen naiz pertsona horri bakea ematera… Eta barkatzeko irrikan jarraitzen dut… Konturatzen naiz zerbait daukadala nire buruaren aurka, ez diodala nire buruari barkatu ere egin… nire inkoherentziak, esate baterako… nire interesak gainetik ipini ditudan erabakiak… eta gaizki geratu naiz… eta Jesusen hitzak topatzen ditut: “Bakea zuei, bakea zuri, zure burua barkatzen ez duzunari”… Tartea hartuko dut.

Mendekoste zentzuaz jabetzen ari naiz: BARKATU. “Bekatuak barkatzen dituzunei barkatuta geratzen zaizkie…” eta Jesus biktima barkatzailearekin, eta bere izenean, Bera bezalako biktima guztiekin batzen naiz, gizarte honetan haiekin aurpegia emateko”… Gaur egun gizartean biktimentzat eskatzen duguna gogorarazten diot: Egia, justizia eta erreparazioa,… horretaz gain, honako hau esaten diet biktimei: “Ea sentitu ahal duzun zure bizitza berrezartzen duen indarra… eta horrela, barkatu ahal dezazun Jesusek barkatu zuen bezala”… Gizarte-adiskidetzearen kultura berriari laguntza eman ahal izatea eskatzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up