Jn 14, 1-12
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak. Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue, beti zuekin izango dena, egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko.
Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana. Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete. Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin. Nire aginduak onartu eta bete-tzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Afariko hitzaldietan jarraitzen dugu.Horietaz baliatzen da Jesus “beti gogoan izango dituzten gauzak” esateko. Eta hau borroka-agertoki honetan egiten du: Mundua beren probetxua, etekinik handiena, beren interes soilak eta abar bilatzen ari direnen aukera eta emaitza bezala ulertuta. Bihotz horre-tan, pentsamolde horretan, zaila da maitasuna ernetzea.
Eta gizarte-egoera horretan beste bizipen bat sortzen da: ikasleengan maitasunarena (“maite banau-zue”).Orain arte,testuan,denbora guztian Jesus zen ekimena zeramana,haiek zaintzen zituena. Orain ikasleei elkarrenganako maitasunaz hitz egiten die. Eta “nire aginduei men eginez ”bizitzea da kontua. “Hauxe da nire agindua,elkar maita dezazuela nik maite izan zaituztedan bezala, hau da,jasotakoa ematea.”
Aldi berean, Jesus bera bertan ez egoteaz ari da pentsatzen, jada beretarrekin ez dagoenean: “Nik eskatuko diot Aitari beste Laguntzaile bat bidaltzeko,egiaren Espiritua.”Bere bizitzan zehar Jesus Espiritu Santuaz beterik bizi izan zen, “Jaunaren Espiritua nigan …iragartzera bidali nauelako.” (Lk 4, 16-19) Berak Espiritua helarazten zuen. Berak defendatu egiten zituen. Orain Aitak Espiritu bera bidaliko die, Laguntzailea, egiaren Espiritua.
“Zuek jaso dezakezue (Espiritua) ezagutzen duzuelako.” Joanek ikusarazi nahi die Jesus ezagutu ez du-ten bere komunitateko kristau asko ez daudela hezur-haragitan ezagutu dutenekiko gutxiagotasun ean. Jesusen Bizia bera baita batzuengan eta besteengan dagoena: bere Espiritua.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaguneren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsa menduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin konektatzen la guntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bi-zi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zarata- rik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz eta Jesusekin, Hamabiekin, emakumeekin presente egiten naiz, bizi duten egoerarekin begirunez bat eginez. Lekua dakusat: afaltokia mahai baxuarekin, olio-kriseiluaren ar-gia, afariaren urrina usaintzen ari naiz, ikasleak Pazkoan parte hartzeko alboka etzanda daude. Bi-zitzen hasten ari denaren emozio neurritsuaren giroa usaintzen ari naiz. Denbora hartzen dut.
Adi entzuten ditut Jesusen ahotik ateratzen diren hitzak, azken hitzak: “Aitari eskatuko diot beste Laguntzaile bat bidal diezazuen,” “zuekin darrai eta zuengan dago.” Agur usaina du, Bera badoan itxu-rakoa, baina Norbaitek zainduko gaitu: “Fida zaitezte, ez izan beldurrik. Espirituak zainduko zaituzte.” Neure egiten ditut hitz hauek.
Entzuten jarraitzen dut: “Egun hartan ulertuko duzue ni neure Aitarengan nagoela eta zuek nigan zau-detela eta ni zuengan.”Etorkizunaren aurrean konfiantzaz jartzen naiz. “Esperientziaz aurkituko du-zue zuen elkartasuna Aitarekin eta nirekin” edo antzeko zerbait esaten didala ematen du. Eta orain go eta geroko konfiantza dastatzen dut.
4.- JESUS ETA BIOK (Testuak argi dezala nire bizitza)
Eta intimitate egoera horretan, non bere hitzek nire bihotzean ezabaezin iraun nahi duten, Jesu-sek nire begiradarekin topo egiten du eta niri zuzentzen zait: ”Maite banauzu, nire hitza, nire agindua gordeko dituzu,” agindu hau alegia: “elkar maita ezazue, nik maite izan zaituztedan bezala.” Jaso dudana eman ahal izatea eskatzen dut.
Jesusek gu errealitatetik abiatzea nahi du:”Maitasunaren agindu hau bizitzera deitua zara ‘Espiri tua hartu ezin duen mundu honetan, ez duelako ikusten ez ezagutzen’, mundu honek bere intere- sak, gozamena, negozioak besterik ez dituelako.” Eta orain bizi dudan esperientzia honetan nire burua indartu egin behar dudala konturatzen naiz. Dastatu egiten dut bizipena.
Eta zera eskatzen dit, adi egoten bizi nadila, bere Espirituarekin bat egin ahal izateko: “Nire agin-duak jaso eta betetzen dituena, hori da maite nauena, eta maite nauena nire Aitak maitatu egingo du, eta nik maitatuko dut eta berari agertuko natzaio.” Eta, horrela, babesgabeko pertsonei, inor ez direnei, lekua egingo dien mundu bat bultzatu ahal izatea, norbait direla senti dezaten, zentzuzko bizitza hasi ahal izateko.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirune-keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen-keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.