Jn 14, 1-12
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
“Aldi hartan, Jesusek hau esan zien ikasleei:
– Ez izan kezkarik; sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago (…) Orain zuentzat tokia prestatzera noa (…) Ni nagoen tokian zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea.
Tomasek esan zion:
– Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta nola jakin bidea?
Jesusek:
– Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan, nire bidez izan ezik. (…)
Orduan Felipek zera esan zion:
– Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta nahikoa dugu.
Jesusek honela erantzun zion:
– Hainbeste denbora zuekin eta ez al nauzu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. (…) Egi-egiaz diotsuet: Nigan sinesten duenak Nik egiten ditudan egintzak burutuko ditu berak ere, eta are handiagoak, Ni Aitarengana bainoa.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Azken afaria da, jazoera harrigarriak –nahasgarriak ez esatearren– gertatzen ari diren garaia,: oinak garbitzea, saldukeriaren iragarpena eta abar. Eta egoera horretan Jesus hau esaten hasten da: “Ez larritu… fida zaitezte Jainkoaz, fida zaitezte nitaz.” Ez larritu lurra zapaltzen ez dugun egoera batzuetan, gainditzen gaituzten egoeretan eta gure burua kontrolaezinean kokatzen ikasi behar dugunean, gainezka egiten digun horretan, berria den horretan.
“Zuei leku bat prestatzera noa”, leku bat egitera. Heriotzaren ondorengorako ala iristen ari diren gertakarietan (Jesusen gertuko heriotzan, adibidez) kokatzeko? Biontzat, “zuek ere ni egongo naizen lekuan egon zaitezten.” Gogora dezagun nekaldira eramango dutela. Nekaldia (abandonua, oinazea) dagokigunean jakin dezagun Bera gurekin dagoela.
Eta ikasleek Nekaldiko egoerak Jesusek Abbarekin zuen harreman beretik –“Erakuts iezaguzu Aita— bizi nahi dituzte, distiratzen zuen zuzentasun errukitsu horren indarra hortik zetorkiola sumatzen baitzuten. Hauxe izan zen Jesusen Bizi Iturria: Jainko Abba, “nire Aita eta zuen Aita.”
Eta Jesusek erakutsi egiten die nola bizi harreman hori: “Ni naiz Bidea, Egia eta Bizia.” Kontua zera da, Jesus den bide horretatik sartzea: Bere irudiko egitea, Egiazko Bizia izateko, muturreko hauskortasun, nahasmen eta behin-behinekotasun egoeretan, heriotzara era arriskutsuan hurbilarazten dituzten egoeretan.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, bizi dezadan, nik gaur senti dezadan baita. Jesusek eta Hamabiek bizi duten egoerarekin elkar lotuz egiten dut… Eta presente egiten naiz… Afaltoki aldera begiratzen dut, kandelaren argi distiratsuaren isla diren paretetara, Hamabien aurpegiei, Jesusi, denak atondutako mahaiaren inguruan eserita daudela… Unea dastatzen dut…
Jesusi entzuten diot hizketan: “Ez larritu, Jainkoarengan sinetsi, nigan ere sinetsi. Nire Aitaren etxean gela asko daude. Leku bat zuei prestatzera joango naiz, eta berriro etorriko naiz zuek nirekin eramatera, zuek ere ni egongo naizen lekuan egon zaitezten.” Eta konturatzen naiz ikasleak interpretatzen ari direla, Jesus, beraiek amets egiten duten zerbait (botere bat) lortzeko joango dela… baina ez dago argi alderantziz ez ote den izango: haiek/gu eramatea berarekin Pasioan egotera… Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek: “Ni naiz bidea, egia eta bizia, inor ez doa Aitarengana, nire bidez ez bada. Felipek: Jauna, utz iezaguzu Aita ikusten eta horrekin nahikoa dugu. Jesusek erantzun zion: Felipe, ni ikusten nauenak Aita ikusten du: Nik esaten dizkizuedan gauzak ez ditut neure kabuz esaten. Nigan bizi den Aita da bere lana egiten duena.” Eta arretaz entzuten ditut haren hitz guztiak, neure egiteko…
4. JESUS ETA BIOK.
Hamabiekin lanean jarraitzen duen Jesusengan jartzen dut arreta, baita unerik korapilatsuenetan ere; nigan ere lanean jarraitzen du… Izan ere, niregana itzultzen du bere soa: “Benetan diotsuet, nigan sinesten duenak nik egiten ditudan lanak ere egingo ditu, eta are handiagoak.” Eta nire eguneroko bizitzako hainbeste egoera bere uhinean edo bere estiloan bizi nahi ditut, bere erara… Eskatu egiten diot.
Gainera, Harekin bat eginda, mahatsondoaren aihenak bezala, hainbeste egoera onartzeko eta laguntzeko gai izan nahi dut, “Zuk egindako lanak egin ditzadan, nire eta gure bidez Jesusengan sinets dezaten”. Eta bizkortu egiten nau: “Inplika zaitez etxerik gabekoen egoerekin, itxaropenik gabeko langabetuekin, besteak baino gutxiago sentitzen direnekin, gizarte-bidebazterretan botatakoekin…” Hitz eta gogo hauek nireganatuz noa.
Eta bere pertsonari lotua, Jainkoaren Espirituari, Abbari, zera kontatzen diot: “Zurekin bat eginda, indarrez sentitzen naiz kontrolatzen ez ditudan eta gainezka egiten didaten egoerak bizitzera arriskatzeko… Nire beldurrak (hutsala izateko beldurra, edo lanik gabe edo bakarrik geratzeko beldurra) beste era batera bizi ditzakedala sumatzen dut…” Eta konfiantzaz bizi naitekeela sentitzen dut… Ikasketa handia da eta dastatu egiten dut…
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.