“Ez zaitez etxean geratu besoak gurutzatuta, erantzun sormenez orainari, aztertu zure beharra duten adinekoei arreta emateko aukerak, edota gaixoei, edo bullinga pairatzen duten gizakiei, lur jotako pertsonei edo hutsetik hasi behar dutenei”
Otoitz egiteko bi era
Jesusek honela erantzuten dit: “Jainkoak, Abbak, zaren bezala maite zaitu, badaki zure hutsegiteez, gezurrari amore emateaz eta zure arima deabruari saltzeaz, onartua sentitzearen beharra duzulako. Badaki norbait izateko beharra duzula eta horregatik onarpenak erosten dituzula; zure tentaldi guztien berri du. Horregatik, zure akats guztiekin maite zaitu.”
Fidatu beti, etsi gabe
…sarri itxaroten duenak etsi egiten duelako, “noiz arte itxaron beharko dugu abailduta, indarrik gabe eta beldurrez gaudenean?” Eta Jesusek: “Jainkoak, itxaronarazi egiten badu ere, erantzun egingo du, fida zaitezte luze egiten bazaizue ere.”
Zure fedeak sendatu zaitu
Nik ere Jesusi arrenka eskatzen diot: “Ikas dezadala doakotasuna, Jainko-Abba doakoa dela aurkitzen ikas dezadala. Lagun iezadazu nire bizitzatik dohainik igarotzen zarela konturatzen eta nire baitatik irten dadila besteekin harremanak doan izatea, doan otoitz egitea, besteen zerbitzuan doan aritzea.”





