«Otoitz egitean, esazue: «Aita, santu izan bedi zure izena, etor bedi zeure erreinua; emaguzu gure eguneroko ogia, eta barka guri gure bekatuak, guk ere gure zordun guztiei barkatzen diegunez gero, eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
Marta eta Maria
Gera zaitez eguneko uneren batean, arnasa hartu, konektatu zure pertsonarekin, eta zure barruan bizi den Jainkoarekin… berrikusi nori eskaintzen diozun denbora… Eta begira ea behar dutenei ematen diezun, zure esku daudenei eta benetan behar zaituztenei…
Samariar ona
Beren denbora eta beren dirua ematen duten samariarrekin bat egiten dut… eskerrak aurretik gure bidea argitzen duten eta ongia egiten duten pertsona onengatik… eta bihotzez eskertzen dut gizarteratzen irakasten didatenengatik.




