Erantzun konfiantzari

Mt 25, 14-30

Imagen de Andrew McMurtrie en Pexels

0. TESTUA (irakurri osorik).

“Jainkoaren erregetzarekin atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien: bati 5 talentu, beste bati 2 eta besteari 1, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. 5 talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste 5 irabazi. Orobat 2 talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste 2 irabazi zituen. Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.

(…) Lehenengo biei hau esan zien: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan haizenez, askoren buru ipiniko haut. Sar hadi heure jaunaren festa ospatzera! Hirugarrenak, berriz, hau esan zion jabeari: ´zure dirua lurrean ezkutatu dut. Hementxe duzu zeurea dena.´ Eta jabeak: ´Morroi gaizto eta alferra haiz…´

1-KOKAPENA: testuaren irakurketa

Jesusek tenpluaren inguruan jarraitzen du irakasten. Jainkoaren erreinua gizon batekin konparatuz, zeinak, bidaian joatean, bere ondasuna, bere irabazpidea bere zerbitzarien eskuetan uzten baitu. Bada, gauza bera egiten du Jesusek: abiatzean, bere misioa Hamabien eta adiskideak deitzen dituen ikasleen esku uztera doanean. Erabateko konfiantzazko erabakia da. Jesusen ondasuna Erreinua da. “Etor bedi guregana zure Erreinua”, esaten dugu Aitagurean. Ahaidetasunaren ondasuna utzi digu. Sakonki jardun zaitezte Erreinua, etxe amankomuneko giza ahaidetasuna irits dadin.

Bakoitzari, bere gaitasunaren arabera, 5 talentu, 2 eta 1 ematen dizkie; demagun 50, 20 eta 10 milioi euro. Bere ondasun guztien ardura uzten ditu. Ondo edo gaizki atera dakioke. Ez dago sinatutako paperik, tratu egingo duten konfiantza baino ez. Eta negoziatuz arriskatu egiten du bakoitzak jasotako konfiantzan. Eta beraiengan jarritako konfiantzari erantzuten diote. Horietako bik, tratu eginez, talentuak ugaltzea lortzen dute, gure kasuan ahaidetasuna biderkatzea.

Hala ere, bada jasotako dirua lurpean gordetzen duen bat. Berarengan jarri duten konfiantza eta eman diotena ahaztu eta bere bizitza egiten du eta bere arduragabekeriaren zuriketa bilatzen du: “beldur zen”. Adostutakoari erabat muzin egin dio, eta ez da banketxean uzteko ere gogaitu, irabazkinak eman ditzan. Giza ahaidetasunaren alde zerbait egiteko aukerak lurperatu ditu. Ona da kristau guztiok, elizkide guztiok talentuak ahaidetasuna egiteko jasotzen ditugula kontuan hartzea. Jainkoak niregan, zuregan, ahaidetasunean konfiantza izan duela sinestea. Konfiantzaz erantzun diezaiogun jasotako konfiantzari.

OHARRA: Negarrarena eta hortz-karraskarena, zer? Mateorena da, zeharo. Hauxe da esan nahi duena: erreinuko zorionetik (zoriontasunetatik) kanpo geratzen dela.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, bertan banengo bezala, Jesusen ondoan kokatzen naiz. Tenpluaren barrutian jarraitzen dugu. Jesusi entzuten dion jende haren egoerari begiratu eta so egiten diot. Pobretuak dira. Zaurgarritasuna jaraunsten den mundu batean, pobretuak dira Jainkoaren babesa baino ez dutenak. Eta Jesus haientzat leku bat egiten saiatzen da, Jainkoaren Erreinua, Israelgo Herrian sartuak izan daitezen, beren lekua izan dezaten. Han arnasten den duintasun aireaz blaitzen saiatzen naiz.

Hamabiek eta beste askok inguraturik, hauxe entzuten diot Jesusi: “Zeruetako Erreinuak bere ondasun guztiak bere zerbitzarien esku uzten dituen norbaiten antza du; bati zilarrezko 5 talentu ematen dizkio, beste bati 2 eta beste bati 1“. Eta Jesusi entzuten jarraitzen diot: “Hala da Jainkoa. Zuen esku dago bere Ahaidetasun Erreinua. Errealitate bihurtzera deituak zarete, haien eskuak eta bihotza zarete.” Entzuten ari direnarekin dardarka ari diren Pedro eta enparauei begiratzen diet. Egoera dastatzeko denbora hartzen dut.

Jesusek honela jarraitzen du: “Tratu egizue, lan egizue Erreinuaren alde, izan zaitezte lehenengo biak bezalakoak, konfiantzan arriskatu zutenak: agian asmatzerik ez zuten lortuko, baina fruitua eman zuten. Jainkoari ez dio ardura zenbat ekoizten duzun, nolako ahaidetasuna lortzen duzun, baizik eta zure ahalegina eta xederen alde guztia ematea.” Entzuten ari direnek, jasotako konfiantza ulertzen dutela konturatzen naiz, eta Jesusen hitzak dastatzen ditut.

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusekin nagoela, hainbeste behartsuk inguratuta, begietara behatzen dit zera esanez bezala: “Zurekin ere kontatzen al dut giza familia posible egiteko?” Pixka bat kontrako bidean harrapatzen nau eta baietz erantzuten diot, noski. Eta berari entzuten jarraitzen dut: “Zuri talentu hauek fidatzen dizkizut. Egizu fruitua eman dezatela”. Eta nire baitan zer jartzen duenari so begira nago: nolako ezaugarriak (zintzotasuna, ontasuna…), nolako aukerak (familia, hezkuntza, lagunak…). Jasotako hainbeste aukera eskertzeko denbora hartzen dut.

Eta zera galdetzen dit: “Kristaua zarela diozunez gero, zer egingo duzu zure talentuekin, zertarako erabiliko dituzu zure bizitza, zure lanbidea, zure denbora librea, zure dirua? Zure bizitza zure talentua lurperatuz egingo duzu ala lanari ekingo diozu eta Abba Jainkoak hainbeste gaitasun eta aukera eman dizkizula jabetuko zara?” Otoitz tarte bat egiten dut isilean, Jainkoak zentzuzko bizitza –hainbaten onerako bizia– bizitzeko ematen didan konfiantza dastatzeko.

Jesusek niri esaten jarraitzen du: “Tratu egizu, lan egizu Erreinuaren alde. Ez izan beldurrik konfiantzan arriskatzeko, ezta porrot egiteko ere.” Eta hauxe galdetzen diot neure buruari: zer egin nire talentuekin, nire diruarekin? Zein proiektutan erabili: etxegabekoentzat etxeak egin, bakerako teknologia, medikuntzan sendatzeko adimen artifiziala, guztiontzako lana lortzeko ekonomia, guztion onerako politika? Eta onerako sortzailea izan nadila eskatzen diot. Eta Jesusek jarraitzen du: “Baina elkartean bizi ezazu, beste batzuekin batera; bakarrik errazagoa da ongia egiteaz nekatzea eta esku oihala botatzea”. Denbora hartzen dut Berari entzuteko.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.