Tratu Onaren eta Zaintzaren eguna 2024

Online

“Zure hitzek, zauritu edo laztandu egiten dute?


Aurten gure komunikazioa hobetzeari eskaini nahi diogu egun hau. Izan ere, besteekin komunikatzeko modua haiek zaintzeko edo kaltetzeko bidea da.
Jaiotzen garenetik, izaki sozialak gara, haurtxoek ere ezin dute komunikatu gabe bizi! Hitzen, keinuen, begiraden bidez komunikatzen gara, baita isiluneen bidez ere. Eta hala, norbait bikain sentitu dadin eragin dezakegu, “maite zaitut!” esaten dugunean esaterako. Baina konturatu gabe min
handia ere eragin dezakegu, eta… ez dugu hori nahi, ezta?

Beraz, oso garrantzitsua da elkarri errespetua izatea eta adeitsua izatea pertsona guztiekin, batez ere gure eginetan. Izan gaitezen atseginak komunikatzeko moduan. Ez dezagun esan edo adierazi besteek guri esatea gustatuko ez litzaigukeenik.
Eta… adi gizarte sareetan ere, kontuan har ditzagun! Kontuz ibili zer argitaratzen dugun!

Hona hemen gure komunikazioa hobetzeko ideia erraz batzuk:
Gehiago eta hobeto entzun dezagun.
Zerbait behar dugunean, argi eta gozo eskatuko dugu.
Baieztatu beste pertsonak ondo ulertu gaituela eta ondo tratatua sentitu dela.
Frantzisko aita santuak dioen bezala, “Mesedez, anai-arrebok, egin dezagun ahalegina txutxu-mutxuetan eta atzetik gaizki esaka ez ibiltzeko.”
Zerbaitek gogaitzen bagaitu, adierazi egingo dugu, baina errespetuz.

Gaur, beraz, horri guztiari buruz pentsatu nahi dugu pixka batean, eta, bereziki, gure leloari buruz:“Zure hitzak mingarri ala gozagarri dira?
Gogoan izan beti maitasuna eta errespetua funtsezkoak direla egoera guztietan. Gure komunikazioetan hala jokatzen badugu, on egingo diete ingurukoei.
Laburbilduz, gaur, komunikazioari esker, geure burua eta ingurukoak zaintzeko eta errespetatzeko giro segurua nola sortu hitz egingo dugu.

 

 

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.