Baztertuak salbatuz

Mk 1, 40-45

Imagen de Antonio Cansino en Pixabay

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Legenardun bat etorri zitzaion Jesusi erreguka eta belauniko hauxe esan zion: ‘Nahi baduzu, garbi nazakezu.’

Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, “Nahi dut, izan zaitez garbi!” esanez. (…)  

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Legenarra gaixotasun ikaragarria zen, aurpegiak desitxuratzen zituena eta atzamarrak desagerrarazten, eskuak besamotz bihurtuz. Eta oso kutsakorra eta hilkorra zela sartua zuten buruan. Horregatik, Lebitarren liburuan Jainkoaren lege bezala jasota zegoen legenardunak herritik botatzeko eginbeharra (baita herri hurbiletako ohituretan ere), gainontzekoak salbatzeko. Eta Jainkoak madarikatua bilakatzen zuten, zeren eta “zerbait egingo zuen, berak edo bere gurasoek” (Jn 9,2). Eta Jainkoak gaixotasun horrekin zigortzen du. Garaiko ulerkera zen. Bere izena tenpluko liburuetan idatzia geratzen zen, ezpuru bezala. Herri erlijioso batean hauxe da pertsona bati gerta dakiokeen gauzarik txarrena. Eta pertsonak erruduna zela onartzen zuen eta zera barneratzen, bere gaixotasunaren errua berak zuela eta Jainkoak arbuiatzen zuela, baita herriak ere.

Horregatik, deigarria da Jesusek legenardunari hurbiltzen uztea, bien arteko elkarrizketa bat sortzea. Herriko inork ez zion distantzia horretara hurbiltzen utziko, eta are gutxiago berarekin hitz egiten. Zein garrantzitsuak harrera eta hitza, ez uztea ikusezinezko norbait bezala! Areago: Jesusek ukitu egiten du, kutsatzeko arriskua bere gain hartzen du. “Nahi baduzu, garbi nazakezu“. Garbi geratzeak Jainkoarekiko adiskidetasuna berreskuratzea esan nahi zuen, pertsona fededun batentzat (kultura hartan guztiak ziren bezala) baliorik handiena eta, aldi berean, herrian leku bat berreskuratzea, garbi geratu zelako, kanporaturik bizitzera behartzen zuen eragozpena kendu zitzaiolako.

Legenardunak eta Jesusek legea hausten dute. Legeak galarazi egiten zion legenardunari inorengana hurbiltzea. Legeak inor ukitzea galarazten zion legenardunari. Jesusek nahi duena zera da, (Jainkoaren izenean) pertsona hau salba dadila, eta ez Bere izenean kanporatua izatea. Jesusek erabat pentsaezina den portaera du garai hartan. Honek zer esan nahi zuen jakin dezakegu apur bat, hemen GIBa, pixka bat ebola eta Covid 19a ezagutu genituelako, eta baztertuak gaixo kutsakorrak, buru-gaixoak, etorkinak (dezente izurriak jotakotzat hartuak) duintzeak suposatzen duen lana.

Jesus praktikoa da: ‘Zoaz apaizarengana legenardunen zerrendatik ken zaitzan.’ Konpondu paperak… Gauza garrantzitsua gaur egun: paperik gabe “legez kanpokoa” zara. Baina, hala eta guztiz ere, Jesusi ez diote herrietan sartzen uzten, legenardun bat ikutu duelako eta herrixka hori lohitu dezakeelako. Zenbat lege zuzengabe normaltzat hartzen dugun! (Gogora dezagun Mediterraneoan erreskatatutako etorkinekin Italian lehorreratu eta atxilotu nahi izan zuten kapitain ospetsua, edo Elena Maleno, Marokon epaiketa egin ziotena, bizitzak salbatuz pertsonen salerosketa leporatu ziotena).

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazioan sartzen naiz, bertan banengo bezala, Jesusek otoitz egiten zuen mendi inguru batean. Hantxe dago Bera, legenarrak jota egon daitezkeen pertsona susmagarri horietako bat hurbiltzen ikusten duenean. Ni ez nago Jesusengandik urrun eta zera ikusten dut, une batez nola urduritzen den eta egonarriz noiz hurbilduko den itxaroten duela. Izan ere, legearen arabera, pertsona madarikatu haietako bat da: lehenik usaina da nabaritzen dena, usain nazkagarria sortzen duen gaixotasuna baita. Eta Jesusi begiratzen diot, haren presentziak ez baitu urduritzen, eta Jesusi eskatzen diot egoteko gaitasuna, behar nautenean ihes egin gabe egoten ikasteko gaitasuna. Denbora hartzen dut.

Isilik jarraitzen dut. Isilpeko topaketa bat da. Legenardunari begiratzen diot. Berak badaki, legearen arabera, ezin dela pertsona normal batengana hurbildu, eta Jesusek badaki, legearen arabera, ezin duela legenardun baten hurbiltasuna baimendu. Topaketako konplizitate-une horrekin bat dator. Jesusen hurbiltasuna eta begirada, legenardunarengan sortzen den konfiantza, madarikatua sentitzetik askatzen ari dena, eta gertaldira so nago, isilik. Susmatu egiten dut hau ez dela beste baztertze batean amaituko, eta egoera sinestezin horretan presente nago. Ez baztertzen ikastea eskatzen dut.

Bertan nagoela, lehen hitzak entzuten ditut: “Nahi baduzu, garbi nazakezu.” Isiluneak jarraitzen du eta Jesusek: “Nahi dut, garbi gera zaitez.” Eta isiltasun sakratu horretan Jesusen beste keinu bat aurkitzen dut: legenarduna ikutzen du, modu leun eta iraunkorrean. Begietara egiten diot so gizon hari. Ez du sinesten, inork ezin du legenardun bat ukitu. Ukitzearekin bere bizitzan kendutako duintasuna sartzen dela sentitzen du. Gertaldia behatzen dut eta gizarte hartako pentsaezinari, zikinenari, higuingarrienari harrera egiteko artea ikasteko eskatzen dut. Legenarra duen pertsona bati harrera egiten zaio, Jainkoaren semetzat onartua da, ez erruduna, ez madarikatua. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Eta paperak konpontzera bidaltzen duela ikusten dut: “Zoaz apaizarengana eta eskaini zure garbikuntzagatik legeak dioena“, eta gero niri esaten dit: “Ikasi legea salbatzeko erabiltzen!” Paperak konpontzeak salbatzen du, eta arreta handiz jartzen naiz pertsonen onerako diren alderdi instituzionalak barneratzen, eta Jesusi konfiantzaz eskatzen diot “ahulen bizitza defendatzeko legeak egiten dituztenen alde, adibidez, immigrazio-legeak, beren jatorrizko herrialdetik irteten lagunduko dietenak, tarteko herrialdeetatik joan-etorria eta harrera egiten dien herrialdean pertsonen jarrera duinak izan daitezen, eta horrela beste alderdi batzuetan ere. Bihotzez eskatzen dut.

Gertaldian jarraitzen dut, eta Jesusek niri esaten dit: “Zatoz nirekin!” Eta entzun egiten dut legenarra duen pertsonari esaten dionean: “Begira, ez esan ezer inori!”, eta areago: “Zeraren bila nabil, pertsonek, sendatuak izatean, Jainko Abbaren maitasuna aurki dezatela eta jasotako duintasun eta maitasunaren arabera bizi daitezela, eta jasotakoa beren onurako ez erabiltzea.” Eta zera eskatzen diot, ikas dezadala Jainkoarengandik urrundutako hainbeste pertsona Bere maitasunarekin harremanetan jartzeko artea, samurtasunez maite dituen Jainkoarekin, nor diren aurki dezaten: seme-alabak eta ez mespretxagarriak, batzuen iritziz, eta jasotako estimuaren arabera bizi daitezen. Denbora hartzen dut.

Ilunabarrean, gaua igarotzeko herrixka batera hurbiltzen denean, herritarrak harriak botatzen hasten dira eta ez diote sartzen uzten. Eta Jesusek: “Legenarduna ikutzearen ahotsa zabaldu da.” Gau hartan izarpean egin genuen lo, eta zera esan zidan: “Begira, hauxe da zuei gertatzen zitzaizuena eta gertatzen zaizuena. GIBa sortu zenean, auzoak antolatzen ziren inguruan harrera-etxerik egon ez zedin, edo aterpetxeekin gertatzen dena, ez baitituzte nahi haiek dauden hirietako barne-lekuetan, kanpoaldean baizik”… Eta bultza egiten dit jakin dezadan arbuioak hartzen eta aurrera egiten ongiaren alde borrokatuz, baita arbuiatzen gaituztenen ongiaren alde ere. Eta horrela bizi ahal izatea eskatzen diot.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up