Okerrenean ere … bada irteerarik

Online

Mk 13, 24-32

 

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Egun haietan, larrialdiaren ondoren, eguzkia ilunduko da eta ilargiak ez du bere argirik emango, izarrak zerutik eroriko dira eta zeruetan dauden indarrek dardar egingo dute. Orduan, Gizonaren Semea hodeien artean indartsu eta aintza handitan etortzen ikusiko dute; bere aingeruak bidaliko ditu eta lau haizeetatik bilduko bere aukeratuak, lurraren ertz batetik besteraino.

Ikas ezazue pikondoaren parabolatik: adarrak samurtu eta hostoak lehertzen zaizkionean, badakizue uda hurbil dela. Berdin zuek ere: gauza hauek gertatzen ikustean, jakin ezazue Gizonaren Semea hurbil dela, ate ondoan duzuela. Hara nik egia esan: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guzti hauek. Zeru-lurrak igaroko dira; nire hitzak, ordea, ez dira bete gabe igaroko.

Egun eta ordu haien berririk ez du inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Markosen ebanjelioa lehen kristauen egoera gogorrean idazten da: Esteban eta Santiago hil ondoren, Samarian sakabanatzen dira, Antiokiara eta, Neronen garaian, Inperioaren jazarpena jasango duten Erromara iristen dira; gainera, juduen sinagogetatik kanporatuak izango dira, juduek heretikotzat hartzen dituztelako. Badirudi talde txiki honekin amaitu dutela.

Orduan, ia etsita dauden egoeratik, Jesusek esan eta antzeko egoeretan egin zuenera jotzen dute.Eta hauxe dakarte gogora: dena galduta zegoela zirudienean, Haren hitzak dakartzate gogora: “Orduan ikusiko dute gizakiaren Semea hodeietan botere eta aintza handiz etortzen. Bere aingeruak bidaliko ditu eta lau haizeetatik bere aukeratuak bilduko.” Horrela bere salbamena benetako egingo da.

Kontua, beraz, itxaropenean bizitzea da, –“Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko”— hau gure belaunaldiaren garaian ere gertatuko baita. Horregatik da ona, historia honetan lan egiten duen Jainko honekin batera, haurridetasunaren zereginetan lankide izatea, ez baitakigu hau noiz amaituko den (Egun eta ordu haien berririk ez du inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik).

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Hunkitzen dituen Jerusalengo Tenpluaren zabalgunean hasten dugu kontenplazioa. Agerraldian kokatzen naiz, Jesus eta hamabiekin, bertan banengo bezala, eta Jesusi entzuten diot: “Egun horietan eguzkia ilundu egingo da, izarrak zerutik eroriko dira eta zeruko indarrak zalantzan egongo dira.” Badirudi dena suntsitzen dela, hau bukatzen dela… Eta entzuteko eta egoeraren gogortasuna onartzeko beldurrik ez izateko denbora hartzen dut.

Eta egoerak itxurarik txarrena hartu duenean, Jesusen hitzaldia itxaropentsu bihurtzen da. Hauxe entzuten diot: “Orduan ikusiko duzue Gizonaren Semea iristen”. Jesus salbatzera dator, ez da gutaz ahaztuko: “Aingeruak bidaliko ditu bere aukeratuak lau haizeetatik jasotzera”. Eta itxaropena berreskuratzeko eta unea dastatzeko Jesusengandik gertu jartzen naiz. Nola sentitzen naiz?

Hamabiekin batera, Jesusi itxaropenaz hitz egiten entzuten diot oraindik ere: «Pikondoaren kimuak orlegi daudenean, uda dator… Era berean, gauza beldurgarri hauek gertatzen direnean gertu dago salbazioa». Ez bakarrik ez dute gurekin bukatzen, baizik eta salbazioa abian da. Jainkoak beti jarraitzen du salbatzen. Denbora hartzen dut. Jesusen sentimendu berberak izatea eskatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek entzuten ari zaizkionengan jartzen du begirada, baita nigan ere, salbazio hau belaunaldi honentzat ere badela gogorarazteko. Eta Jesusi zera galdetzen diot: “Eta hau garai honetan gertatzen al da, hemen Elizak husten ari direla dirudienean, kristauok gutxitzen ari garenean, abusuak azaltzen ari direnean, elkarri buruz gaizki esaka ari garenean?” Eta hau gerlen garai honetan ere gertatuko al da, atzeraezina dirudien klima aldaketaren garai honetan? Horrelakoa da Jainkoaren salbazioa. Gugandik gertu dago. Nola sentitzen naiz?

Eta Jesusek bizitzako egoera korapilatsuak salbazio garai bezala bizitzera adoretzen nau, niretzat etsipen eta amore emateko garaiak izaten direnean. Eta honela esaten dit: “Jainkoa beti ari da salbatzen“. Eta zera gogorarazten dit, denboren hasieran, Jainkoak dena ona sortu zuela eta, azkenean, sortu zuen gauza on oro salbatu nahi duela. Eta nik berresaten diot nire buruari, ni blai egiten jarrai dezan, eta horrela bizitzea eskatzen dut. Denbora hartzen dut neureganatzeko.

Eta honela jarraitzen du: «Egunari eta orduari dagokionez, inork ez daki, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.” Eta geldiarazten nauten hainbeste albiste txarretatik askatzen hasten naiz, pareta baten aurrean jartzen nautenak, zeinaren aurrean nik zer egin dezakedan, besoak gurutzatzea ez bada? Eta adoretu egiten nau: “Jarrai ezazu etengabe salbatzen ari den Jainkoarengan konfiantza jartzen… bat egin zaitez Bere salbazioarekin, naturaren eta pertsonen zaintzaren erantzukizunezko ekintza txikiak burutzen…” Eta eskerrak ematen dizkiot. Itxaropena dastatzeko denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up