Nekatu eta zamatu guztiok

Online

Mt 11, 25-30

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Aldi hartan hau esan zuen Jesusek:

– “Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina.”

 

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jesusek misiotik itzuli diren Hamabien taldearekin egiten du topo, une gogor batean: Joan Bataiatzailea espetxeratu dute, Jesusen eginkizuna zalantzan jarri dute –Jainkoarena aldarrikatzen ari al  da?–, herri batzuetan erabat baztertu dute. Eta, hala ere, sakonki pozten da bidalitakoek bizi izan dutenaz: “Bedeinkatua zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta adituei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu.” Jesusek igartzen du xumeek erreinuaren, zoriontasunen mezua ulertzen dutela.

Horregatik haiei eman nahi die Berak jaso duena: “Dena eman dit nire Aitak, eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik, eta inork ez du Aita ezagutzen, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik.” Jaso duena Jainko-Abbaren esperientzia da, bihotz-bihotzez maite duen Jainkoarena, Ama-erraiez maite duen Aitarena. Beren bizitza esperientzia pozgarri horretatik bizi dezatela nahi du. Eta bere garaiko erlijio-proposamen hegemonikoaren zamatik (645 lege eta mila agindu baino gehiagotik) eta Tenpluak ezartzen duen gizarte-zatiketatik askatu nahi ditu.

Honen aurrean, Jesus uztarri leun eta zama arinarena da. Landa-pertsona batentzat irudia ederra da. Uztarria soroan dabiltzan bi animalien artean eramaten da beti. Eta ebanjelioaren misioa Jesusekin burutzen da, uztarriaren alde batean goldeari tiraka Bera jartzen dela eta pertsona bat beste aldean. Alde batetik uztarria gerriarekin lotzen du, eta entzuten ari denari bere aldetik gauza bera egitera adoretzen du. Haurridetasuna egiten den erreinuko enpresa da, non aitzindaria peoiarekin batera dagoen, inguruko kultura goldatuz, haurridetasuna erein ahal izateko eta, dena esateko, guztien kutxan jasotzen zutenetik irteten zen soldata berarekin.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Pasartean sartzen naiz, bertan banengo bezala. Jesusekin eta misiotik heldu direnekin kokatzen naiz. Kafarnaumen egiten die harrera, arrantzaleen kaitik gertu. Gertaldia irudikatzen dugu. Harriduraz ikusten dut Jesus nola lehertzen den pozez misioan bizi izan dutenagatik: “Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu…” Erreinuaren sentiberatasuna hauxe da: Txiroei berri ona jakinaraztea, zapaldua askatzea… Gertaldiaren alaitasun bete betea dastatzen dut… Denbora hartzen dut…

Poztu egiten naiz Jesusek bere onena eman nahi duenean, bere Seme bizipena: “Inork ez du Aita ezagutzen, Semeak eta Semeak agertu nahi dionak baizik...” Alegia, Jainkoarengandik berak bizi duena ematea, Bere eskuetan bizi, mugitzen eta existitzen garen Jainkoarengandik… Hamabien ondoan nago, Jesusek bere barnekotasuna jakinarazteaz pozez zoratzen daudela, eta ni beraiekin, eta oparitu egiten digu, bere pozezko esperientzia bera bizi dezagun… Bihotzez eskertzen diot…

Haien jarrerei begira nago: “Zatozte niregana nekatuok eta zamatuok!” Zuzentzen zaien leuntasunaz ohartzen naiz, beren arimaren zama ere eraman ezin dutenei egiten dien harreraz… Eta Hamabiekin eta inguruan dituen beste pertsona batzuekin kokatzen naiz, eta uztarri bera, Hamabien eta uztartutako beste batzuen misio bera, partekatu nahi dut gertutasun kide horretan, lur eremu hau elkarrekin goldatzeko, haurridetasuna sortuko duten haziak ereiten joan daitezen… Denbora hartzen dut…

 4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek sentitzen duen poza topatzen dut. Ni ere poz horren partaide egiten nau: “Inork ez du Aita ezagutzen, Semeak eta Semeak agertu nahi dionak baizik. ”Eta bere burua niri ere emateko gogoa duela konturatzen naiz, Bera ezagutarazi eta senti dezadan mugimenduan jarri zuen aurkikuntza: Sortutako guztirako Bizia nahi duen Jainkoaren esperientzia, egunero itxaropenez jaikitzea ahalbidetzen didana… Eta dastatu egiten dut eta eskerrak ematen…

Areago: Zera xuxurlatzen didala entzuten dut, nire neke eta estualdiekin kezkatuta dagoela: Arrakastaren premiaren itomenak eta nire lanean kalitate-sistemek ezartzen dituztenak, sartuta nagoen egoerako presioak eta elkarlehia, eta Berarekin batera estualdi hauetaz eta beste batzuez libratu egiten naiz… Eta bere ondoan jartzen nau, bere uztarriari itsatsita ibiltzeko lagun-zaplada bat ematen dit, batzuetan lehiakortasunez eta bazterketaz lehor dagoen lurra lantzen duen goldeari elkarrekin tira egiteko, ildo horretan harreraren, lur berriaren integrazioaren hazia gauzatzea ahalbidetzeko… Eta zukua ateratzeko… Denbora hartzen dut…

Eta nire ondora ekarri eta abegi egiten die leher egindakoei eta estresatuei, bazterketaren zirkulutik irteteko aukerarik gabe daudenei, beren familien porrotaren historia errepikatzen duten pertsonei… Eta niri ere haiei entzuteko deia egiten dit, bidea elkarrekin egitera beraiengan itxaropena eta bizitzeko gogoa berpiztu daitezen, nire maitasuna baita pertsona horiek Jainkoaren maitasuna aurkitzera daramatzan motorra… Denbora hartzen dut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up