Mk 12, 28b-34
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Aldi hartan, hurbildu zen Jesusengana lege maisu bat eta honela galdetu zion:
– “Zein da agindu guztietan nagusiena?”
Jesusek hau erantzun:
– “Hau da nagusiena: ‘Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun bakarra da. Maita ezazu Jauna… bihotz-bihotzez, gogo osoz… Bigarrena, berriz, hau da: ‘Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.’ Ez da hauek baino agindu handiagorik”.
Lege maisuak honela esan zion: “Ederki, Maisu; egia diozu…” Eta Jesusek… hauxe esan zion: “Ez zaude urruti Jainkoaren erreinutik.” Eta handik Aurrera ez zen inor galderarik egitera ausartzen.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Testuak Jesus Jerusalenen kokatzen du. Bertan bere hitza esan eta bere lana egin behar du, Lurralde Santuko Erlijio Zentroan. Eta, zehazki, Jainkoa Abba dela, konfiantza osoko norbait eta ez beldurra ematen duen norbait dela, askoz ere antz handiagoa duela familiako aita-ama batekin epaile batekin baino, eta, beraz, herria familia baten antzeko bihurtu nahi duela eta ez botere borroka. Hauxe da erlijio agintari, lege maisu eta botere talde guztiekin dituen eztabaiden gai nagusia.
Jesusek, zehazki, beste batzuetan egin izan duen bezala, inori bururatuko ez zitzaion Eskrituraren bi testu jartzen ditu harremanetan. Berak Jainko Abbaren bizipenari esker, hala egiten du: Deuteronomio 6,4-5 (Entzun, Israel «Shemá», Jainkoa maitatuko duzu -hau absolutua zen-) eta Lebitikoa 19,18 (hurkoarenganako maitasunaz hitz egiten zuena -erlatiboa zen-), bada, Jesusek biak maila berean jartzen ditu eta bi aginduetatik bakarra egiten du. Guztiz berria eta ezezaguna den zerbait.
Eta Joanen ebanjelioan urrats bat gehiago: “Elkar maita ezazue, nik maite izan zaituztedan bezala.” Hau da, Jainkoa ez da soilik maite dezakedan izaki bat, baizik eta maitatu behar dudan Maitasuna. Maitasun hau izaki guztiak, existitzen den guztia, sortutako guztia lotuta mantentzen duen energia bezalakoa litzateke. Horregatik, maitasunetik bizi dena Guztiari lotuta bizi da: “Zu, Jauna, gauza guztietan maitatu, eta guztiak Zugan”. Dena Berarengan bizi da. Bat sentitzen da guztiarekin… alaitasuna eta sufrimenduarekin, onena eta txarrenarekin, natura bare eta basatiarekin, bake eta gatazkekin, gizon eta emakumeekin… eta, beraz, Guztiaren salbamena nahi du, Jainkoa izan dadila guztiengan Dena.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Agertokian kokatzen naiz, bertan Jesus eta Hamabiekin banengo bezala. Tenpluaren inguruan nago, non gai garrantzitsuak irakasten ziren eta hauetaz eztabaidatzen zen, eta non maisuek beren ikasleak zituzten. Talde batzuei erreparatzen diet. Jesus ordurako apaiz gorenekin, eskribekin, fariseukin… eztabaidan aritua zen, eta orain arte airoso atera da. Gozatu egiten dut agertoki honetaz, non bizitzaz nola asmatu eztabaidatzen den… eta unea dastatzen dut.
Interpretazio giro horretan, lege maisu kezkati batek legearen alderdi garrantzitsuenaz galdetzen diola ikusten dut: “Zein da agindu guztien artean lehena?” Izan ere, haien artean baziren lege osoa (edozein agindu) berdin bete behar zela ziotenak, –eta 613 ziren- eta beste batzuk, berriz, agindu bati edo besteari lehentasuna ematen ziotenak… Lege eskemaren barruan zentzuzko pertsona bati arretaz entzuten diot. Nola sentitzen naiz?
Denek Jerusalenen Jesus, Nazareteko nekazaria, begiz jota dute, garai hartako adituei dagokienez. “Guztien lehen agindua hauxe da: Entzun, Israel, gure Jainkoa da Jaun bakarra. Maite ezazu Jainko zure Jauna bihotz-bihotzez, adimen guztiz, gogo osoz eta indar guztiz”, Deuteronomio 6 aipatuz, eta guztiek baiesten dute… eta Hamabiek ez dute mintzaldiaren hitzik galtzen, eta nik haiekin gozatzen dut Maisuaren aintza-uneaz… Denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Zerataz ohartzen naiz, Jesusek taldeari begiratzen diola, baita niri ere, eta ahots irmoz esaten duela: “Eta bigarrena: ‘Maite ezazu lagun hurkoa zure burua bezala’. Inolako agindua ez da hauek baino garrantzitsuagoa.” Eta txundituta geratzen naiz. Ez genuen ikusi inork bi aipuok lotu zituenik, ezta inork ere bi agindu hauek maila berean jarri zituenik. Eta dastatu egiten dut une hau, non gizakiak Jainkoari ematen zaion maitasun bererako eskubidea duen… eta berritasun hain abegikor eta adoretsuaz gozatzen dut.
Jesusengandik hurbil geratzen naiz eta honek dakarren aldaketaz miretsita, eta legea horrela bizitzearen ondorioez galdetzeko baliatzen naiz. Eta hauxe esaten dit: “Sakratuena gizakia da. Ezinezkoa da lehen eta laugarren mailako pertsonarik egotea, ez gizonik ez emakumerik, ez gaixo ez osasuntsu, ez garbi ez lizunik…” Denek merezi dute Jainkoaren maitasuna, Jainkoak denak maite ditu, bestela ez baitzituzkeen sortuko. Eta hain gauza berri eta gizatiarra dastatzen geratzen naiz. Denbora hartzen dut.
Berriro galdetzen diot: “Eta zer egin norberari dagokion zatiarekin?” Eta hau entzuten diot: “Agindu hau hiruki edo triangelu bat bezalakoa da, zeinaren erpinetan Jainkoa, hurkoak eta ni gauden”. Eta zera aurkitzen dut, Jainkoak bere burua, besteak eta ni Maitasun berberaz maite gaituela, eta ni Jainkoa, besteak eta nire burua maitatzera deitua nagoela maitasun berberaz. Eta hauxe aztertzen dut, neure burua nola tratatzen dudan, neure buruari barkatzen ez diodan aldiak, nire bihozgabetasuna, nire buruari hartzen dizkiodan kontuak… Nola sentitzen naiz? Jainkoak maite nauen bezala nire burua maitatzen bizitzea eskatzen dut. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.