Jesusen zereginaren / misioaren partaide

Online

Mk 6, 7-13

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesusek hamabi ikasleei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako ezer ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ez eta gerrikoan dirurik ere; oinetakoak bai, eramateko, baina aldatzeko soinekorik ez.

Eta gero nola jokatu esan zien: “Etxe batean sartzen zaretenean egon, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzuten nahi ez badizuete, astindu zeuen oinetako hautsa handik aldegitean, haien kontrako seinaletzat.”

Joan ziren, bada, haiek eta berriona hots egin zuten bihotzberri zitezen; deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jesusek bere zeregina lagunekin partekatu nahi du. Deitu eta bidali egiten ditu. Bidalketa honen ezaugarria: binaka joatea. Honek zeregin ororen elkarte-zentzua adierazten du. Elkartearen izenean eta elkarte-mezuarekin joatea. Bai, (piztietatik babesteko) makila eraman behar eta (ibilaldietarako) sandaliak (txiroen oinetakoak). Baina ez ogirik, ez zakutorik (eskaleek beren janarirako eramaten zutena), ez dirurik. Xalotasunezko eta doakotasunezko estiloa, jasotakoa ematen dutenen estiloa, ez bi tunika dauzkatenen estiloa, aberatsek holakoak janzten baitzuten.

Deabruak kanporatzen zituzten (baina besteenak kanporatu baino lehen, garrantzitsua zen nork bereak kanporatzea), eta horietako bat gure artean ideologien deabrua da, hainbeste aurreiritzi sortzen dituena, eta guk hauengatik hainbeste pertsona gure bizitzatik ateratzen dugula. Eta Bere hitza aldarrikatzen zuten, bihotzberritzerako deia zena. Hau da, bide berri bati ekitea, zehazki, nire bizitza egitetik besteez arduratzera igarotzea. Horrela, deabruak botatzea eta gizakiak sendatzea besteez arduratzen garen zantzuak dira.

Jasotzea eta ematea, ematea eta jasotzea. Ez dago gaizkiago utziko gaituen ezer hau baino: guri norbaitek zerbait ematea eta guk berari ematen ez uztea. Badirudi, ez dugula emateko ezer, ez dugula ezer balio. Baina Jesusek bere misioaren partaide egiten ditu haiek, baita gu ere: dohainik jaso zenuten, dohainik eman ezazue. Jainkoaren Erreinua barrutik kanpora hazten da, pertsona bakoitzak maitatzeko eta bere burua eskaintzeko gaitasuna lantzen duenean eta gizarteak dohaintzarako gaitasuna hedatzen duenean.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioaren agertoki honetan kokatzen gara, bertan banengo bezala. Jesus Hamabiekin ikusten dut Galileako bazter batean, eserita, zuhaizti eremu batean, eguna argitzean… haiekin esertzen naiz, eta zerataz ohartzen naiz, Hamabiekin elkarturik, Bere misioa beraiekin partekatu nahi duela… entzun egin diote eta jarduten ikusi dute, eta beraiek Jesusen misioa, Bere hitzak eta egiteko modua beraienak ari dira bihurtzen, eta horregatik jasotzen dute pozez Jesusek lohia kanporatzeko daukan gaitasun hori, “espiritu likitsen gainean boterea ematen dizuet” esaten dienean… Niretzat ere balitz bezala ematen du. Nola sentitzen naiz? Zer ateratzen zait eskatzea? Denbora hartzen dut.

Eta haiekin, leku hartan, Jesusi entzuten diot, misioa sinesgarria izan dadin egiteko modu batzuk kontatzen dizkiela: “Binaka bidaltzen zaituztet, ez bakarka, horrela elkar babesten eta osatzen duzue”, Bere hitzak dastatzen ditut… “Ez ahaztu piztietatik defendatzeko makila, ezta oinetakoak ere, ibilbide luzea tokatzen bazaizue”. Eta haiekin kokatzen naiz, hain zuzen ere, une garrantzitsu honetako prestaketa lanetan, Jesusen misioan parte hartzen. Nola sentitzen naiz?

Entzuten jarraitzen dut eta Jesusek Probidentziaz fio daitezela esaten die: “Ez eraman ez ogirik, ez zakutorik, ez dirurik, ez bi soinekorik“. Eta Pedro eta gainerakoekin, berriz, onartuak izango direla duten konfiantzaz gozatzen dut, iristen diren herrietako jendea abegitsua izango dela, eta Hamabiek azaltzen duten uste sendoaz gozatzen dut, Jainkoak jarduten duela erakutsiz… Zer ateratzen zait eskatzea?

4. JESUS ETA BIOK.

Bien bitartean, Jesusek bere lagunengan jarri du begirada, Joan eta Santiagorengan, Pedro eta Andresengan, azken argibideak emateko… Nire zeregina ere axola zaiola jabetzen naiz: “Hau zuretzat ere bada. Nik zu ere bidaltzen zaitut, nazkagarria dena, jasanezina, gizagabetzen duen guztia sendatzen joan zaitezen”. Kontuan hartzen nauela sumatzen dut, nik bere misioan parte hartzea nahi duela… Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.

Eta Jesusekin nagoen bitartean, misioaz apur bat gehiago jabetuz noa eta neure buruari zera esaten diot: nire misio hau ez da niri bururatu zaidan zerbait, baizik eta jasotako zerbait, Kristoren misioa.. Eta Jesusi hau kontatzen diot, beste askorekin misioan sentitzea gustatuko litzaidakeela eta, bestalde, misioan bidalitakoak asko garela jakinik, pentsatzeko eta egiteko modu desberdinak daudela, misioan bat eginik joan gaitezela eskatzen diot, Bere misioa bihotzez sentituz eta praktikan jarriz… Nola uzten nau honek?

Eta horrela iristen naiz nire bizilekura, hurbileko jendearengana, nire lanera, xalotasunez hornitua eta Jesusen bizipen berezkoaz… Nire familiarekin aurkitzen naiz: zer esan diezaieket Jesusen mezua dela eta? Zer hizkera erabiltzen dut? Eta nire adiskide direnei eta nirekin lan egiten baina pentsaera ezberdina dutenei, zein biziera-mezu proposatzen diet?… Nola saiatzen naiz nire inguruak eraldatzen konfiantza-leku bihur daitezen?Nola saiatzen naiz giro hauek sendatzen? Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up