Mk 6, 1-6
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Jesus handik bere herrira joan zen, bere ikasleak lagun zituela. Eta larunbata heldurik, erakusten hasi zen sinagogan, eta gehienek Hari entzutean, harriturik honela zioten: “Nondik du Honek hori guztia? Zer da honi eman zaion jakinduria hau eta bere eskuz egiten dituen mirariak? Hau ez al da arotza, Mariaren semea, eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Bere arrebak ere ez al daude hemen, gure artean?”
Eta ezin sinetsi zuten Harengan. Jesusek, berriz, honela esan zien: “Bere herrian, bere senitartean eta bere etxean bakarrik gutxiesten dute profeta.” Eta ezin izan zuen miraririk egin; bakar-bakarrik, eskuak gainean ezarrita gaixo gutxi batzuk sendatu zituen. Harriturik zegoen Bera, haien sinesgogorkeriagatik.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Nazaret (Lorea esan nahi duena) Jesus hazi zen herria da, muino txiki batean kokatua, 100 biztanle inguru zituena eta sinagoga bat. Denek ezagutzen dute elkar. Bakoitzak bere ezizena eta ospea ditu. Askotan kontu gehiegi hartzen diete sendi batzuek besteei, klan batzuek besteei… Herri txiki infernu handi (esan ohi dugu).
Auzokoek aurreiritzi asko dute berari buruz. Txikitatik ezagutzen dute. Badakite Jordan ibai aldera Joanengana joan dela, eta orduz geroztik zerbait aldatu dela. Nondik ateratzen du hori? Edo Jainkoarena da eta profeta da edo Gaizkiarena da, eta orduan deabruarekin ditu tratuak. Oker aldera jotzea nahiago dute: (Bera) zalantzan jartzeko eta (Berataz) mesfidatzeko.
Errabinoen eskolara joan eta, adibidez, san Paulo bezala edo Gamaliel fariseuaren eskolan hezi izan balitz, beste kontu bat litzateke. Gauza bera gertatu zitzaion Jesusi “jakintsuekin”: herri galdu batekoa izatea, baserrikoa eta ez kalekoa, ikasketarik ez izatea, bere eskuekin bizimodua atera behar izatea, askoren artean bat besterik ez izatea, hau guztiau bere aurka egin zuen zerbait izan zen. Ez zioten sinetsi bere jatorriagatik edo baserritar laua izateagatik.
Baina Jesusek garrantzitsuena errealitatea dela erakusten du: “Beren ekintzengatik ezagutuko dituzue”. Kontu bera juduak berataz mesfidatzen zirenean: “Ekintzak dira nitaz mintzo direnak“. Gainera, bere proposamena edonorentzat da, askoren artean bat besterik ez direnentzat. Eta horrela kristautasuna unibertsala da, edonork ulertu eta bizi dezan. Nahikoa da gure bizitzan Jainko-Maitasunari sartzen uztea eta jasotakoa praktikan jartzea. Hauxe da gaur egun emozio-adimenak gogorarazten diguna, baita espiritu-adimenak ere.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Agertokian jartzen naiz bertan banengo bezala. Jesus bere ikasleekin dago. Nazaret bere herriaren bizitza kontatzen die, auzokoen bizitza, mugiarazten eta motibatzen dituena… egunekoari loturik bizitzea, nortzuk dauzkaten arazoak guztiekin, nortzuk diren errespetatuak… guztiak zaintzen arduratzen diren pertsonak, barkamenaren beharra dutenak… Eta nik Jesus herriko beste haurrekin batera hazi zen lekuko berriak entzuten ditut… Eta Jesusen herrian kokatzen naiz, bere historia, bere harremanak eta bere bizitzeko arrazoiak dastatuz.
Jesusen ondoan noa, bere herrira iristen ari denean, berrikuntza interesgarriak dakartzan persona famatua eta Kafarnaunen nolabaiteko onarpena lortu duena. Alderdiburua, nolabait esateagatik. Eta bere etxera iristen laguntzen diot, Mariaren etxera alegia. Bere bizilagunak nola agurtzen dituen ohartzen naiz… bere bizitza partekatu duten asko, lan batzuk egin dizkien eta bake prozesu batzuk egiten lagundu dien hainbat lagun. Eta elkar topaketa hau dastatuz noa. Denbora hartzen dut.
Larunbatean, Jesus bere ikasleekin sinagogara doala ikusten dut, niri ere begiratzen dit eta berarekin joatera animatzen nau. Iritsi eta lekua hartzen dugu eta sinagogako nagusiak hitza ematen dio. Jesusek testua hartu eta komentatu egiten du. Ilusioz beteta dator, hurbilen dituen beretarrei zera kontatzeko, Joan Bataiatzailearekin Jordan ibaian eta basamortuan aurkituz joan dena… Jainkoak nola nahi dituen guztiontzat garai berriak ekarri, Jainkoak Abba baten antz handiagoa duela epaile batena baino… Nik poz pozik entzuten dut, eta besteek ere iruditzen zait. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?
4. JESUS ETA BIOK.
Eta Jesusek hitz egiten amaitzen duenean, giro arraroa sumatzen hasten naiz, batzuk hau esaten hasten dira: “Non ikasi du honek hainbeste gauza? Nondik atera ditu jakinduria hori, eta egiten dituen mirariak? Ez al da hau zurgina, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta bere arrebak ere ez al dira hemen bizi, gure artean? Eta ez zioten jaramonik egin nahi izan“. Zorabiatuta geratzen naiz. Arbuioa barneratzeko denbora hartzen dut.
Eta Jesusek hauxe esaten dit: “Leku guztietan ohoratzen da profeta bat, bere lurraldean, bere ahaideen artean eta bere etxean izan ezik“. Konturatzen naiz giro hark eragin diola, ez zuela espero… eta beren ondoan jartzen naiz. Gogora ekartzen dut, gure artean zenbat aldiz prestatu dugun ondo ekimen bat, festa bat, ospakizun bat… poz handiz, lagundu ziguten eta beste batzuei lagun ziezaieketen gauzak partekatu nahi genituen… eta atzera bota gaituzte, eta Jesusekin arbuioak onartzen ikasten dut. Zer eskatzen dut?
Jesusek zera kontatzen dit, “Badira ‘gauza’ batzuk –adibidez, Jordango bataioan aurkitutakoaren arabera bizi izatea, adibidez– kontsekuentea izatea eskatzen dutenak, lana, lanbidea, herria eta familia uztera eramaten ba- gaituzte ere“. Holakoa bokazio profetikoa dela konturatzen naiz. Arreta handiz entzuten dut. Nola geratzen naiz? Eta Jesusi kontatzen diot nola bokazio pertsonala edo fedea berreskuratzeko deia sentitu duten pertsona batzuek bizitza beste modu batera hartu behar izan duten, eta beren taldean edo iseka egin dieten edo, okerrago dena, hutsune egin dieten, edo irrigarri utzi dituzten beste guztiak bezalakoa ez izateagatik, ohikoa denari men ez egiteagatik… Eta Jesusek bizkortu egiten nau, batzuetan niri ere horrelako zerbait gertatzen zait eta. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.