Mt 26, 14-27, 66
0. TESTUA (osorik irakurri)
Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da.
– Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.
– Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
1. TESTUAREN IRUZKINA
Nekaldiak, zerbait ona edo Jainkoarena denean, arrakasta izatearen logika hausten du. Jesusenak –anaitasunak, Jesusek ekintzekin eta hitzekin presente egiten zuen Jainkoaren Erresumak– gizartean leku egitea izango zatekeen logikoena. Alderantzizkoa gertatu zen: Jesus eta bere obra ezkutatuak izan zirela. Nola? Gurutzeko heriotzaz, garaiko terroristentzako oinazea zen heriotzaz. Horrela argi geratuko zen bere egitekoa ez zela Jainkoarena. Beraz, eraiki zuen guztia betirako suntsituta utzi nahi izan zuten.
Nekaldia izan zen ebanjelariek idatzi zuten lehenengo gauza, besteak beste, kristauak, Jesusen heriotzaren eta berpizkundearen lehen urteen ondoren, Jesus gurutzearekin ibili zen lekuetan zehar, “gurutze-bidea”n, ibiltzen ziren, Kalbarioan eta lurperatu zuten eta berpiztu zen lekuan amaituz, Nekaldiaren urratsak biziberrituz.
Gurutzea Jesusen bizitzaren ibilbidearen ondorioa da. Garai hartako agintari erlijiosoen, apaizen, idazleen eta fariseuen erlijiotasunaren ulermenetik eta praktikatik oso urrun zegoen xendra marraztuz joan zen Jesus. Bide honek aurrez aurre talka egin zuen Jainkoa nor den eta, beraz, bere Herriarentzat zer nahi duen erroerrotiko bestelako ulermen batekin. Bere jokamoldeak, hainbeste pertsona bazterturi leku egiteko moduak eta berarekin zekarren gizarte eta jendarteko antolaketa erak erabateko berrikuntza markatu zuten ezarritakoari zegokionez.
Funtsean, agintariak “ez ziren bihotzik gabeko jendea”, baizik eta Moisesen legean zehaztutako Jainkoaren borondate gisa ulertzen zutenarekiko leial izan nahi zuten. Borondate hori irabazi egin behar zen eta, beraz, asko eskatzen zieten besteei beren botere kokapenetik. Honek pertsonen bizitzari buruz erabakitzeko aukera ematen zien, baita Jesusenari buruz ere: “Hobe da herriaren alde persona bat hiltzea, herri osoa baino.”
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…
OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusen ondoan noa Olibondoen Ortura, Hamabiekin… Otoitzean ari da… Hamabiak erdi lotan daude eta ni ere bai… atxilo hartu nahi duten pertsonen hotsa entzuten dugun arte, ezusteko segada batek beldurra sortzen du, Pedro eta gainerakoekin tirabira… Haiek askoz gehiago dira kopuruz eta armatuak… Giroa itzela da, arriskua ikusten dugu eta Hamabiek hanka egiten dute eta nik beraiekin… Nola ari zaidan taupadaka bihotza!… Nola sentitzen naiz…
Pedrok urrutitik jarraitzen die… eta nik bat egiten dut berarekin… Hurbiletik jarraitu nahi die, baina agerian gelditu da: “Ez al zara zu gizon horren ikasleetako bat? Zure ahoskerak salatzen zaitu...” Pedrori entzuten diot: “Ez dut gizon hori ezagutzen. Ez dakit zertaz ari zareten...” Handik laster Jesusen begiradarekin egiten du topo eta bere koldarkeria deitoratzera irteten da, eta nik neure ukazioak deitoratzen ditut… Denbora hartzen dut…
Herri epaiketara noa… jendartean ezkutaturik… eta Pilatori entzuten diot: “Nor nahi duzue askatzea?”… Hain sinestezina da dena ezen ikasle guztiok gauden erreakzionatzeko gaitasunik gabe… Erositako gehiengoari entzuten diogu “Barrabas” oihukatzen… Eta guk herabeki “Jesus” oihukatzen dugu… Baina besteak antolatuta daude… Gure itxaropenak desagertu egiten dira… Pilatok Barrabas askatu die… Hain azkar doa dena!… Indargabe sentitzen gara eta Jainkoari ezinezko bat eskatzen diogu… Nola sentitzen naiz?…
4. JESUS ETA BIOK
Denbora aurrera doa. Hamabiekin eta ikasle batzuekin nago epaiketalekuan… Berriro ateratzen dute Jesus, suntsitua… torturatik pasa da… soldaduek iseka egiten diote, kapa gorri bat jartzen diote erregea balitz bezala… eta gu han zer egin jakin gabe elbarriak bagina bezala, gure ezintasuna deitoratuz… Badirudi, Jesusentzat maitatzen jarraitzea Jainkoak maite duen bezala, bizitza galtzea baino garrantzitsuagoa dela… Keinu horrek kontsolatu egiten gaitu eta konektatzen dugu Bere itxaropenarekin… Denbora hartzen dut…
Begiratzen dut nola erlijio-agintariek, buruzagiek, iseka egiten dioten: “Beste batzuk salbatu ditu, salba dadila Bera, Mesias, Jainkoaren kutuna bada.” Ezin dut sinetsi: agintari juduek erromatarrei emana… Dena –duintasuna, ohorea, eginkizuna, ospea… baita bere arropak ere– galtzen ari dela konturatzen naiz. Egoera horretan, maitatzeko eta barkatzeko duen gaitasuna da kendu ezin dioten gauza bakarra… Horri heltzen diot…
Ahal dudan moduan laguntzen diot Jesusi, urrutitik, bere bakardadean… Konfiantzan lotua sentitzen dut beti fidatu den Hari eta itxaropenaren salmoa errezitatzen entzuten diot: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu? Baina zu, Yahve, ez zaude urruti…” Beste guztiok urrun gaude: Hamabiak, ni… Bera leiala da azkeneraino… Gertu egongo naizela esatea gustatuko litzaidake, baina ez naiz ausartzen… Bera hil ahala, gugan ere gure itxaropen guztiak hiltzen dira… Zer eskatzen dut?
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen