Lk 16, 19-31
0. TESTUA (Irakurri osoa)
Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena. Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen. (…) Hil zen eskalea eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere eta lur eman zioten. Hilen Egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti eta Lazaro haren ondoan. Orduan deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidal ezazu Lazaro… niri mihia freskatzera…” Baina Abrahamek…: “leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzea, ezta hortik guregana ere”.
Aberatsak berriro: “Orduan, aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera, nire 5 anaiak jakinaren gainean jar ditzan.” Eta Abrahamek: “Hor dituzte Moises eta profetak: Entzun diezaietela.” Aberatsak: “Ez, Aita Abraham. Hildakoren bat joaten bazaie, orduan bai bihotzberrituko direla.” Baina Abrahamek erantzun: “Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Ebanjelio honen gakoa errukia (“splagzinomai”) da, errai errukiorrak izatea edo erraiak hunkitzea. Hitz hau ebanjelioetan Jesusen eta bere paraboletako pertsonaien ahotan baino ez da jartzen: samariarrarenean, Aita onarenean, bere morroiari dirutza barkatzen dion erregearenean…
Errukia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da, harekin sentitzeko eta sufritzeko gaitasuna, enpatia bera baino harago doana. Hau beste espiritu-tradizio batzuetan ere gertatzen da: adibidez, budismoan “Ez da argitasunera iritsiko bestearen lekuan jartzeko gai ez dena.” Koraneko sura guztiak honela hasten dira: “Jainko bihozbera eta errukiorrari”. Tomas Akinokoak hauxe dio, “Jainkoa ahalguztiduna dela guztiz errukiorra den heinean”.
Errukia hoztasunaren aurka dago, axolagabekeriaren kulturaren aurka, Frantzisko Erromako gotzainak esango lukeen bezala eta Martin Luther Kingen esaera honen ildotik doana: “Gure XX. mendeaz hausnarketa egitean, ez zaizkigu gaizkileen gaiztakeriak larriena irudituko, pertsona onen eskandaluzko isiltasuna baizik”.
Testua irakurtzen dugu: Lazaro aingeruek Abrahamen altzora eraman zuten eta aberatsa lurperatu egin zuten. Testua: aberatsak ez du izenik; testuinguru hartan ez existitzea bezala zen. Behartsuak Lazaro du izena, eta itzulita “Jainkoak lagundu egiten du”. Abrahamen barrunbearen eta hildakoen lekuaren arteko amildegia ez da oraingoa, gerokoa baizik: axolagabe bizitzeko moduaren eta errukitik bizitzeko moduaren artean sortzen dugun amildegia. Sentitzeko eta jarduteko bi moduen arteko aldea horixe da amildegi historikoa. Pertsonak tratatzeko moduan amildegi izugarria da, errukiz edo axolagabekeriaz noiz tratatuak diren sentitzen baitute.
Gure testuinguruan, sentikortasunean irabaztera deituak gara, besteen lekuan jartzeko gaitasunean. Baina nagusi den norberekeriak edo indibidualismoak eragin oso negatiboa du, behar dugunaren arabera funtzionarazten gaituelako, bestea nire premien objektutzat tratatzeko arriskuaz.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, gertaldian agertzen naiz eta Jesusek eta hamabiek bizi duten egoerarekin bat egiten dut begirunez. Jesusen ondoan noa bere jarraitzaileekin, berarekin zotz egiteak haurridetasunari lehentasuna ematea dakarrela ohartarazi dien ondoren, beren ondasun, familia, bizitza eta abarren… aurretik jarriz. Gogoan dut, biziberritzen dut eta hau galdetzen diot neure buruari: “Nola kokatu geure burua bihotz errukiorraz giza gabeziaren aurrean?” Arretaz entzuten dut bere parabola.
Parabolako pertsonaietan presente egiten gara: “Gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena… eta egunero oturuntza bikainak egiten zituena. Lazaro izeneko gizagaixo bat zetzan bere ate aurrean, zauriz betea, aberatsaren mahaitik erortzen zenarekin asetzeko irrikaz; eta txakurrak ere bere zauriak miazkatzera joaten zitzaizkion…” Arretaz begiratzen dut gertaldia, jazotzen denak ni blai uzten nauela. Nola geratzen naiz? Zer sentitzen dut? Kontrasteei erreparatzen diet eta holakorik nola gerta daitekeen galdetzen diot neure buruari. Denbora hartzen dut.
Begiratzen jarraitzen dugu: “Txiroa hil egin zen eta aingeruek Abrahamen altzora eraman zuten. Aberatsa ere hil egin zen eta lurperatu egin zuten.” Irabazitako bizitza bat (Abrahamen barrunbea), galdutako bizitza bat (hildakoen lekuan lurperatua). Nola izan daiteke luxuzko, kutixizko… bizitza bat, herio-bizitza izatea eta neke-bizitza bat Jainkoak jasotako bizia izatea? Eta neure buruari esaten diot, Jainkoa bien bizitzan egon bazen ere, aberatsak ez ziola lekurik egin bere bizitzan, bestela bihotza Jainkoaren errukiak irabazia izango zuela, eta txiroak, dirudienez, Jainkoa baino ez zeukala. Denbora hartzen dut gertaldia neure egiteko. Bihotzarekin berrikusten dut. Zer eskatzen dut?
4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ.
Jesusek bere ingurura begiratzen du eta nirekin egiten du topo eta hau esaten dit: “Zer egiten duzu gure gaurko munduko bizia herioan buka ez dadin?” Eta esaten didanarekin Jez Bezosek idatzitako azken lerroak gogora dakartzat: ”Ez egin nik egin dudana: ni dirua pilatzeko bizi izan naiz, baina bizitza galdu dut, ez bakarrik osasuna minbiziaren ondorioz, baita sendia, lagunak… ere.” Historia errepikatu egiten da. Jesusek gogorarazten dit: “Ezta hildako bat berpizten bada ere…” Zer sentitzen dut?
Eta Jesusi gure garaiko kontrasteak kontatzen dizkiot: paradisu fiskalak eta, honekin batera, osasunerako, hezkuntzarako… beharrezkoa dena biltzen ez duten Estatuak; krisialdiak, non aberatsenek beren irabaziak handitzen dituzten biztanleria gehiengoaren kontura; bihozgabeak aberasten dituzten eta zintzoak pobretzen dituzten ustelkeriak, lur hauetan zaborretara botatzen den janaria eta ezertxo ere ez dutenen goseteak… Nola sentiarazten nau honek guztiak? Zer eskatzen dut?
Eta nik, honen aurrean, zer galdetzen diot Jesusi? Nola uzten dugu aberastasunen gutiziak bihotza irabaz diezagun eta ez Jainkoaren maitasun lagunkoiak? Nola bizi gaitezke benetako bizia ematen ez digunari hain atxikirik eta engainaturik? Nola bizi gara infernuko gurpil horretan sartuta, gure bizi-erdigunetik, gure haragizko bihotzetik atera eta neurrigabeko irriketan, errukirik gabeko elkarlehiatan sartzen gaituena, eta hainbeste min egiten dugula? Eta Jesusek erantzuten dit: “Aukeratu bizitza! Aukeratu errukia!” Eta bihotzez desiratzen dut, eta hori eskatzeko denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot… erreberentzia keinu batez, eskuak elkartzea, eskerronez, eskuak zabalduz edo onarpenaz: gurutzearen seinalea… eta berriz leku honetara itzultzen naiz… askatuz oinaz, zabalduz eskuak… begiak irekitzen ditut…
Amen.