Bakea ematen dizuet

Online

Jn 14, 23-29

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Orduan Judasekez, ordea, Iskariotesek, besteak baizik, hau galdetu zion: Zer dela eta guri bai agertu eta munduari ez?

Jesusek honela erantzun zion:

– “Ni maite nauenak beteko du nire hitza; nire Aitak maiteko du, eta harengana etorriko gara eta berarengan egingo dugu bizitoki. Ni maite ez nauenak ez ditu nire hitzak betetzen. Eta adierazi dizuedan hitza ez da nirea, Ni bidali nauen Aitarena baizik. Oraindik zuen artean nagoelarik esan dizuet hau guztia. Baina Aitak nire izenean bidaliko dizuen laguntzaileak, Espiritu Santuak, Hark erakutsiko dizue dena eta oroitaraziko Nik esan dizuedan guztia. Bakea uzten dizuet, nire bakea ematen; ez dizuet ematen munduak bezala. Ez izan beldurrik zuen bihotzetan!; ez larritu! Entzun duzue Nik esana: “Banoa, baina etorriko natzaizue berriro.” Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitarengana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, hori gertatu baino lehen, gertatzean, sinets dezazuen.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Azken afariko hitzaldi honetan hainbat alderdi nabarmentzen ditut: Lehenengoa, gure Iturrira konektatuta bizi garela. Jainkoak betiko egoitza du gugan. Kontua zera da, harremanaren beste aldea, gutariko bakoitza, konexiorako prest egotea gure bizitzan argia piztu dadin. Zentzu horretan “harengana etorri eta berarengan bizilekua egingo dugu”, zeren eta, dagoeneko, Jainkoa presente baitago, San Agustinek esango lukeen bezala, “nire Barnekotasunaren barrenean” edo, san Paulok dioenez, “Jainkoarengan bizi gara, mugitzen gara eta egoitza dugu” eta “Espiritu Santuaren Jauretxe gara”.

Espirituak, defendatzaileak, bizi gaituenak, “dena erakutsiko dizue eta esan dizuedana gogoraraziko dizue” Haren Espirituak errealitate osoa du egoitza, Hasiera liburuak gogorarazten digun bezala: “Lurra anabasa zen eta Jainkoaren espirituak hegaka egiten zuen uraren gainazalean.” Jainkoa da denaren egoitza. Horregatik, Jainkoa, gizakia eta kosmosa, esango luke Panikkarrek, elkar besarkatuta geratzen dira. Errealitatea harremana da. Jainkoaren Espiritu horrek dena du egoitza, baina ez da harreman horretan amaitzen.

Nire bakea uzten dizuet, ez munduak ematen duen bezalako bakea, bakea gerrarik ez izatea, gaixotasunik, minik, iluntasunik eta abar ez izatea bezala bizi baitugu, baina Jesusek ematen duen bakea ez dago dena ondo joatearen menpean; gatazkan, gaixotasunean, segurtasunik ezean, gerran bizi daitekeen bakea da Jesusena. Bere bakea da, Harengan bizi garenean inork eta ezerk kendu ezin izango diguna.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz: Afariko agertoki berean jarraitzen dugu, intimitate gune horretan, olio kriseiluaren argitan, zirrara giro neurritsu horretan, Jesusekin, Hamabiekin eta, seguruenik, jarraitzen zioten emakumeekin bilduta… Bat egiten dut gaueko isiltasunarekin eta orainaren zirrararekin… Denbora hartzen dut… Jesusek bere bihotza beretarrei (tartean nagoelako, niri ere) zabaltzen dien garaia dela igartzen dugu… eta unea dastatzen dut.

Gogoan dut Jesusek agindu berriaz hitz egin digula… Beretarrek eskaintzen duten arretari begira nago, zeren azkeneraino maitatuak izan diren bizipena baitute, eta orain Jesusek zera adierazten die, “maitasunez beterik bazaudete, ni ere maiteko nauzue eta nire hitzarekiko leialak izango zarete”…

Baiespen agerikoa dago, eta apostoluek horrela bizi dutela sumatzen dut, eta horrela bizi nahi dut neuk ere. Bertan egoteko aukera eskertzen dut, eta bihotzez nahi dut berarekin dudan lotura horrela bizi izatea.

Eta Jesusek honela jarraitzen du: “Aita eta Biok maite nauenarengana joango gara eta bertan bizileku egingo dugu”… Eta ikusi egiten dut beretarrek beren bizitzetan nola joan diren Jesusi toki egiten, borondate onez eta bihotzez eta beren ahalbideen neurrian… eta ikusten dut nola konektatzen diren, nola sentitzen diren Berari lotuak, eta begiratu egiten diet eta, nire gogorik onenetatik eta nire mugatik, neronek ere antzekorik bizi ahal izatea nahi dut… Nola sentitzen naiz?… Denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusi adi adi entzuten jarraitzen dut: “Jadanik ez dut zuekin jarraituko, baina Espiritu Santua, Aitaren Indarra bidaliko dizuet zuen bizitzetara… Horrela sumatu egingo duzue eta bizitzak harrituko zaituzten egoera berriei aurre egiten ikasiko duzue”… Eta ulertu egiten dut Espiritu hau nire ipar orratza izango dela, nire bihozkada sakona, nire burua errealitatearekin konektatuta kokatzeko bihozkada… Eta bihotzez ematen dizkiot eskerrak. Bere hitzak errepikatzen ditut bihotzean irarri daitezen…

Eta entzute horretan bere hitzak neure egiten jarraitzen dut: “Bakea uzten dizuet, nire bakea ematen, baina ez munduak ematen duen bezala“… eta nolako bakea den ari naiz neureganatzen. Eta Jesusi zera galdetzen diot, ea bere bakea bizi gaituena eta bizi nauena den, inork kendu ezin didana bizitzaren gorabeherak tartean egon arren, estekatzen nauten beldurrak izan arren, gainezka egiten didaten egoera gogorrak bizi izan arren… Eta estimuz begiratzen dit eta baietz erantzuten dit… Bake horretaz gozatzeko denbora hartzen dut…

Jesusekiko eta beretarrekiko intimitate egoera horretan, arreta bereziz begiratzen dit eta zera opa dit: “joan zaitezela asmatzen konfiantzazko gure harremanetik datorren bake horretan bizitzen”… eta inoiz horrela bizi izan dudala kontatzen diot, erabaki bat –egiazkoa zena sentitu dudana, baina zailtasunak edo bakardadea ekarriko zizkidana– hartu dudanean, baina bakez bizi izan ditut horren ondorioak… Eta eskerrak ematen dizkiot nire bizitzan aurrean etengabe egoteagatik, batez ere egoera horietan… Nola sentitzen naiz?…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up