Abendualdia

Online

Mt 24, 37-44

Imagen de Toni Ferreira (Pexels)

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan. Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte; eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. (…)

Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. Gogoan hartu hau: Etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko. Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                 

Itun Zahar osoa salbazioaren zain egoteko garaia da. Errealitatea gogorra eta mingarria da. Horregatik, Isaiasek utopia batean kokatzen gaitu: Jainkoak salba dezala eta gizaki bakoitzaren eta gizateria osoaren betetasuna ekar dezala. Hau Jainkoaren esku-hartze gisa –kanpotik, zuzenki, Bere botereaz…– ulertzen zuten, eta salbazioa ahalbidetzea.

Itun Berriaren proposamena historiaren barneko salbazioa da, gizaki egindako Nazareteko Jesusengan burutua: “Jainkoa inork ez du inoiz ikusi, Aitaren baitan egon den Seme bakarrak eman digu ezagutzera”. Jesusek, bere buruaz hustuz eta Jainkoak berarengan biziz, bere gizatasuna garatzen du giza Betetasunera iritsiz. Horrela salbatzen du.

Eta hauxe bera nahi du besteok gara dezagun (ez bakarrik kristauok, baita kultura guztietako gizaki guztiek ere). Abendualdia izango litzateke salbazio-proposamen horretaz kontzientzia hartzea, Jesusek bezala gure baitan daramagun kontzientzia (Jainkoak bizi gaitu, Espiritu Santuaren Tenpluak gara). Kontua zera da, garen hau garatzen hastea, bete-betean izan gaitezen, Jesusek egin zuen bezala. Horixe da abendualdia.

Gizonaren semea salbatzera dator. Egon zaitez prest, ez galdu aukera, ez egon arreta galduta. Gerta ez dakizuen Noeren garaian bezala. Jainkoa zure barnetik iristen da. Zure bizitzako edozein unetan aurki dezakezu Betetasuna zugan. Jesus zure ahalmen guztia piztu nahian ari da. Esna egon zaitezte!

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (ito-tzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure buruarekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZENAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin Tenpluan kokatzen gara, bere ikasleekin eta Hamabiekin, eta ni beraiekin. Jesusi arretaz entzuten diot: “Gizakiaren Semea datorrenean, Noeren garaian bezala gertatuko da. Uholdearen aurreko egunetan, jendea jan, edan eta ezkondu egiten zen, harik eta Noe kutxan sartu eta ezer susmatzen ez zuten arte, erauntsia iritsi eta denak arrastaka eraman zituen arte”… hau da, beren garaiko gizarteak markatzen zien bizi-erritmoan murgildurik bizi ziren eta kaskarkeriazko terrentak edo ohiturak zituzten… Eta egoera horrekin identifikatzen naiz.

Jesusek jarraitu egiten du eta arretaz entzuten dut: “Zelaian dauden bi gizonetatik, bat eramango dute eta bestea utzi. Ehotzen ari diren bi emakumetatik bat eraman egingo dute eta bestea utzi. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semea datorrenean”… Konturatzen naiz, ordea, gizarte horretan bizi direnen egoera eta prozesu pertsonalak desberdinak direla, batzuk babesgabetu egin direla eta beste batzuek bizirik jarraitzen dutela… Itxaropenerako lekua dago… Nola sentiarazten nau? Denbora hartzen dut…

Ikasleek esaten dutenaz ohartzen naiz: “Jesusena beste zerbait da, pertsonalagoa, erantzukizuna ematen digun zerbait, ez bakarrik esaten dizutena betetzea”… Inguruko erlijioaren olatu berdintzaile haren erdian bizirik dirauten horietakoak izan nahi dutelako gozatzen dut eta nik ere Jesusen bizi-proposamenaz ere gozatzen dut…

4.- JESUS ETA BIOK

Jesus orain, bere ingurura begira, niri mintzatzen zait: “Aurrez antola zaitezte, zuek ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.” Eta honela jarraitzen du: ”Jainkoa beti ari da zuen bizitzara iritsi nahian, baina funtsezkoa da harrera egiteko zu prest egotea”… Eta hau eguzkia ateratzen ikusi nahi dugunean bezala dela iruditzen zait… Ordurako jaikita eta adi ez bazaude, mirari hori galtzen duzu. “Egon zaitezte prest!”… Nola sentitzen naiz Jainkoak niretzat, guztiontzat duen gogo horrekin?…

Jesusek honela jarraitzen du: “Jainkoak zure bizitzara etengabe irteten egon nahi du, zure barrutik argia, beroa ematen egon nahi du. Ez egon arreta galduta, ez egon so zure bizi-erdigunetik ateratzen zaituzten beste gauza batzuei.” Eta nik jarraitzen dut berari esaten: ez nadila aritu ez oturuntzatan, ez neure bizitza egiten, ez plazeretara, ez gogogabetasunek, ez zentzugabekeriak, ez nagikeriak ez dezatela nigan agindu… Eskertu egiten dut Jainkoaren ekintza eta nire erdipurdiko erantzunarekin alderatzen dut. Denbora hartzen dut…

Eta ni bultzatzen jarraitzen du: “Bizi prest, bizi zaitez atleta bezala olinpiadetarako entrenatzen”… Eta nik esaten diot: “Kontsumo propagandaren mezuek sare sozialak, hedabideak betetzen dituzte”… Eta Jesusek: Entrenatu esna egoteko, zugan Jainkoaren errealitateari adi egoteko, zure inguruan eta gizarte honetan agertzen diren haurridetasun deiei adi, badaude eta… Eta haren hitzak errepikatzen ditut bihotzeraino irits dakizkidan.

5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune-keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen-keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen

 

keyboard_arrow_up