“Pensadoras con corazón” itzuli da.

Bilbo

 

Joan den ikasturtean izandako arrakasta eta plaza faltagatik kanpoan geratu ziren pertsonen kopuru esanguratsua dela eta, 2022-2023 ikasturtean Bilboko Loiola Zentroak “Pensadoras con corazón” tailerra aurkeztuko dizuegu berriro.

Sei emakumeren (Simone Weil, Dorothy Day, María Zambrano, Hannah Arendt, Joan Chittister eta Edith Stein) bizitzara eta pentsamendura hurbilduko gara “Pensadoras con Corazón” saioan. Emakume horien bizi-esperientziak eta pentsamenduek mende aztoratu honetan planteatzen zaizkigun erronkei buruzko gure hausnarketa argitu dezakete.

Ana Moreno, filologo eta pedagogoak, emango du berriro tailerra, 1h30eko sei saiotan banatuta, Arrupe Etxean (Bilbo).

Informazio gehiagorako: https://centroloyola.org/actividades/taller-pensadoras-con-corazon /

keyboard_arrow_up