Zoriontasunak

Online

Mt 5, 1-12

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan honela hasi zitzaien irakasten:

“Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.

Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz.

Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.

Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.

Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.

Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.

Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.”

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Jesus mendira igotzen da: Moises eta Legearen taulak gogorarazten dizkigu. Mateok, juduen ebanjelariak, Jesus ipintzen digu eredu edo erreferentzia: Moisesek Sinaiko Jainkoaren esperientziatik hamar aginduak Herriari aurkeztu zizkion bezala, Jesusek, Abba Jainkoaren esperientziatik, zoriontasunak transmititzen ditu (Jesus Moises berria da). Eta aurrerago, mendiko mintzaldian, Jesusek bere gainerako irakaskuntzaren berri ematen du: “Entzun duzue esan zitzaizuela, baina neuk esaten dizuet…” Horrela, Jesus Legeari betetasuna ematera dator.

Jesusek bere atzetik doan jendetza ikusten du, mendira igotzen da eta, haiei begira, inspiratu egiten da eta Jainkoaren zoriona opa die, honela hasten dena: “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak”, beren burua eta beren ondasunak prest dituztenak, beraiena baita zeruetako Erreinua. Eta honela amaitzen du: “Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztenean”, horrela egiten baituzue Zerua lurrean. Norbera bere buruaz husten da eta bere burua Jainkoaren Biziaz betetzen uzten du eta horrela bizi da.

Zoriontasunak benetako zoriona bizitzeko izena eman dutenentzat dira, inork kendu ezin digun zoriona, inork ezin gaituelako Jainkoaren maitasunetik aldendu. Jainkoak gu maitatzen jarraitzen du edozein egoeratan. Zorion hori ez da gu gero eta gauza gehiagoz betetzea, baizik eta gure atxikimenduetatik hustuz joatea, Jainkoaz eta haren maitasunaz betetzeko eta historiaren eremuko ildoetan zipriztinduz joatea, biderkatu egiten den mesede kate gisa.

Zoriontasunak historian ibiltzeko gure NANa dira, gure DNA, muturreraino maite gaituen Jainkoarengandik jasotako Bizia gure barrutik ateratzea ahalbidetzen diguna. Jesus berritasun historiko hau gizadi osoarentzat adierazteko gai da, Berak bizi duelako.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusen ondoan jartzen naiz zoriontasunen mendian. Jesus beherago geratzen da eta ikasleek — baita Jesusen atzetik doazen emakumeek ere— pertsonei laguntzen diete mendian gora eser daitezen, Jesusen ahotsa hobeto entzun dezaten, erromatar anfiteatro moduan… Ikusten ari naiz nola esertzen diren, Jesusek nola begiratzen duen, bere desioa nola lantzen doan, nola inspiratzen den bere barrutik eta Jainko-Abbaren bizipenetik, bere burua nola prestatzen duen bere Hitza esateko… Denbora hartzen dut eta gero hitz egiteko begiratzen ikasten dut…

Jendearengan isiltasun handia egin da eta Jesusi entzuten diot hitza hartzen: “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak.” Eta jarraitu egiten du: “Zorionekoak espiritu dutenak, behartsu-arima dutenak… Beren interesez hustu eta baliagarritasunez bete direnak, beren ondasunekin, direnarekin, beren denborarekin…” Beren hitzak dastatzen ditut, berresan egiten ditut neure egiteko… Nola sentitzen naiz?..

Giroan itxaropen usaina arnasten da, entzuten ari garenon bihotzetan sintonia, Jesusen hitzekin eta bere pertsonarekin bat egiteko gogoa… Eta entzuten eta neureganatzen jarraitzen dut: ”Zorionekoak otzanak, bortitzak ez direnak, apalak, desjabetuak; zorionekoak begirada gardenekoak, zorionekoak bakearen alde lan egiten dutenak, zuzentasunaren gose direnak… Jainkoaren seme-alaba deituko dituzte...” Bihotzean gordetzen ditut eta poztu egiten naiz entzundakoa barneratuz…

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek jendetzari maitasun kuttun horrekin begiratzen jarraitzen du eta han bere soarekin egiten dut topo eta bertatik bere ontasunaz zeharkatzen nauela nabaritzen dut… Eta hitzetan jartzen dut sentitzen dudana: “Zauriak sendatzen bizitzera bultzatua, pobretuak, isilaraziak, murriztuak… defendatuz, haien, txiroen lagun egiten joateko.” Eta hauxe eskatzen diot: “Jesusen estiloko pertsona erukior bihur nazala… Hau guztiau barneratzeko eta niregan sustraitzeko denbora hartzen dut…

Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut, eta guztiei hitz egiten dienean, niregana era berezian zuzentzen dela nabaritzen dut: “Zorionekoak zuzentasuna egiteagatik jazarriak, zorionekoa niregatik zu iraintzen eta jazartzen zaituztenean eta gezurrez era guztietako gaitzak esaten dituztenean.” Hau entzunez, bizi ahal izateko bere indarra sentitzen dut: “Ez izan beldur zintzoa izateari, xede zuzenak defendatzeari… Jainkoaren eskuetan zaude. ”Eta bere sentimendu berberak izatea eskatzen diot…

Eta buru-belarri entzuten jarraitzen dut. Bake sakonaz beterik sumatzen dut nire barrua, horrela bizitzeko irrikaz, nire inguruko hainbat jenderekin elkarturik, denok bat izan gaitezen desiratuz, etsaien artean zubiak eraiki nahian, bizitza hautsietatik hurbil egon nahirik itxaropenezko presentzia bat izateko, benetako kontsolamenduzko hitz bat esateko irrikaz… Eta Jesusi entzuten diot: “Aurrera horrekin!” Eta horrela jarraitzen dut isiltasun aldi bat, beste askori lotua… Inork ez du alde egin nahi… Ezta Jesusek ere…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up