Xalotasunez bizitzen trebatzea, denok bizi ahal izateko

Online

Lk 21, 25-28.34-36

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Seinale handiak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarre tan; lurrean, berriz, larri izango dira herriak.(…) Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster izango baituzue zeuen askapena. (…)

Zabiltzate, bada, kontuz! Ez bitez moteldu zuen bihotzak, hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako ardurez, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gai nera. Egon erne eta egin otoitz, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen”.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Inguratzen gaituen gizartea salmenta-kanpaina handi baterako prestatzen ari da. Gabonak datoz. Koloretako argiak, jaiak, kotilioiak, opariak, zaratak, gastuak… ondo pasatzeko edo erregaluak jasotzeko edo bakardadea, maitasunik eza edo bizi dugun porrot afektiboa oparitan itotzeko. Askorentzat, Gabonak egoerari eusteko garai zaila da.

Eta, hala ere, Eguberria Jainkoaren gizon egitea da, Jainkoak egiten digun oparia, gure bizitzetatik ahalik eta hurbilen egin baita benetako bake eta alaitasunez betetzeko. Horregatik, guk ere lau astez prestatzen dugu Jesusen jaiotza. Eguberria, ebanjelio osoa bezala, gertaera INTERAKTIBOA da. Jainkoa ematen zaigun bitartean, guk geure bizitza irekitzen dugu Jainkoari eta bere nahiei gugan sartzen uzteko. Gabonetan, Jainkoa gure bizitzan jaiotzen uzteko prestatzen gara.

Jainkoa Jesusengan jaiotzen da, gure zortea partekatzen du; ez da Jainkoa han hodeietan dagoena, gutaz ez dakiena eta guri gertatzen zaiguna ulertzen ez duena. Aitzitik, Berak partekatu du bere bizitza gurekin, badaki mina, maitasuna, gosea, bizitzako galderak, arriskuarekiko beldurra, porrotak onartzea… hau guztiau zer den, eta behetik (animalien lekutik, askatik…) hasten da.

Gaur egun, bazterketa eta hoztasunaren kultura honetan jaio nahi du, kontsumoaren kultura honetan. Gizadiaren %20ak denei dagozkien ondasunen %80a kontsumitzen dugu. Gure lurraldean herri alde gisa dagokiguna baino 2,5 aldiz gehiago kontsumitzen dugu. Besteei begiratu nahi badiegu Jainkoak so egiten dien begiekin eta besteen anai-arreba garela sentitu nahi badugu eta, beraz, bizitzeko eta ez gaizki bizitzeko hel dakien, kontsumoak jaitsi beharko genituzke. Besteen parteaz jabetzen garen zatia kontsumitzeari uztea: “apal bizitzea, beste batzuk, xumeki, bizi ahal izan daitezen.”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin kokatzen naiz, bertan banengo bezala, Jerusalengo Tenpluaren inguruan, irakasten zuten lekuan. Eta Jesusek, giroan aipatzen ziren zorigaitzen aurrean, berrezartzen ditu: “Gauza hauek gertatzen hasten direnean, adorea har ezazue eta burua altxatu, laster askatuak izango baitzarete.” Egoerarik txarrenean ere, Jainkoak salbatzen jarraitzen du. Denbora hartzen dut eta itxaropen unea dastatzen dut. Nola sentitzen naiz?

Gure jokabidea lantzeko dei egiten digun Jesusi entzuten jarraitzen dut: “Kontuz ibili eta ez utzi zuen bihotza gogortu dadin bizitza honetako bizio, mozkorraldi eta kezkengatik.” Eta zera eskatzen dut, nire bizitza egiten jarraitzeko ez dezadala nire burua utzi aitzakia eta zurikerien esku: “Gobernuek ez dute ezer egiten… bakoitza berera doa… denak berdinak dira…” Benetakoak izaten ikastea eskatzen dut eta ez nire beldurrak eta nagikeria zuritzen. Denbora hartzen dut.

Eta hamabiekin ere komentatzen dugu: ea batzuetan hainbeste eztabaida eta gatazkatan sartuta, ez ote da izango gure bihotza gogortzen dela,freskotasuna eta samurtasuna galtzen ditugula eta gogor, sorgor eta errukigabe bihurtzen garela? Ez al da izango ados ez daudenak edo kritikatzen gaituztenak menperatu behar ditugun etsaitzat jotzen hasten garela,eta ez gure planteamenduak eta gure aukerak kontrastatzeko anai-arrebatzat? Eta Jesusek maitasunez aztertzen ditu gure kezkak.

4. JESUS ETA BIOK.

Jesus behatuz doa, entzuten diotenengan jartzen du begirada, baita nigan ere, eta honela esaten dit: “Egon zaitezte adi, denbora guztian otoitz egiten, gertatuko diren gauza horietatik guztietatik ihes egin ahal izan dezazuen.” Eta honela jarraitzen du: “Erne egon zaitezte desberdintasuna sortuz jarduten duen gizarte honetan, iparraldeko pertsonen gehiegizko pisua hegoaldekoen goseari baita-gokio, eta iparraldekoen estresa eta beheraldia hegoaldeko bizilagunen egunerokotasunean bizirauteko larritasuna baita.” Bihotz errukiorra eskatzen diot niri dagokidana onartuz joan nadin.

Eta Jesusekin hitz egiten jarraitzen dut eta hau galdetzen diot: “Nola egon erne zoriontasuna bilatzen duen gizarte batean, baina olgetaren eta plazeraren bidez bakarrik aurkitzen saiatzen bada?” Nola konturatu horrela lortzen dugun gauza bakarra bakardadea eta estresa metatzea eta bizitza antsiolitikoz betetzea dela, hutsunea eta zentzurik eza jasan ahal izateko? Eta nik eta guk beste bide batzuetatik bizi-iturriak bilatzeko modua izan dezagula eskatzen diot, adibidez, geure baitatik ateraz.

Eta oraindik ere eskatzen diot Jesusi “Zure pertsonarekin eta nitaz dituzun Zure nahiekin lotuta sentinadila, niretzat eta beste askorentzat bizi ugariz beteriko gogoekin; horrela bizitzeko gutxi behar izan dezadala eta behar dudan apurra gutxi nahi izan dezadala.” Eta denbora hartzen dut eskaera dastatzeko… eta nire pertsonaren eta nire ondasunen baliagarritasuna, bizitzaren xalotasuna, austeritatea, besteez kezkatzea… entrenatzen jarraitu nahi dut. Eta bizitza Ona dastatzen dut. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up