Jn 20, 19-31
0. TESTUA
Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen: “Bakea zuei”. Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Eta Jesusek berriro: “Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.” Eta haien gainera arnasa botaz, hau esan zien: “Hartzazue Espíritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.” (…)
Jesusek Tomasi hauxe esan zion: “Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.”
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Hamabientzako eta emakumeentzako egoera ezin txarragoa zen. Jesus gurutziltzatua izan zen, herri hartatik desagerrarazia, bere bizitza eta bere zereginaren izen ona erabat kenduak geratzen zirela: “Madarikatua gurutzean hiltzen dena.” Gertaera hori ikusi zuen jendearentzat argi geratu zen, Jesus borondate oneko pertsona bat izan zela, autoritatez hitz egiten zuena, baina gezurtia. Apostoluei gauza bera gertatu zitzaien: Jesusi buruz zituzten ziurtasunak erori egin zitzaizkien, gertatutakoari azalpenik ezin emanez. Beldurrak jota daude, beren bizitza arriskuan dagoelako. “Afaltokian zeuden, ateak itxita, juduen beldur”. Eta hori gutxi balitz, Jesus babesgabetu eta ukatu izanaren zamaz.
Egoera ezin txarragoa zenean, onena gertatzen da. Exekutatuaren presentzia nabaritzen dute, Bizirik euren bizitzan. Honi ‘agerpenak’ deitzen diogu. Jesus bat-batean iristen da, zinez harrigarriro, ezin argituzko baina egiazko eran. Haien erdian zerbait guztiz berria gertatzen da. Inoiz gertatu ez zena gertatzen da orain. Jesus konturik ez daraman Hura bezala azaltzen da. Haien utzikeria, ukapena eta saldukeria aurpegiratuz ager zitekeen, baina ez, bere burua aurkezten du, zera esanez: “Bakea zuei”…eta errepikatu egin beharko du, duten pozak ez baitie sinesten uzten. “Bakea zuei”.
Gainera, zeregin bat ematen die. Bizitza osorako lan bat, barkatzearena: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere, eta barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die”. Hauxe da Dabidek bere administratzaileari aginpide osoa emateko erabiltzen duen testua. Eta baita Jesusek Hamabiei, barkamena dela eta, aginte osoa emateko erabiltzen duena ere. Horrela, haien bidez, barkamena askorengana irits dadin. Barkatuak izan direla bizi izan ondoren, gauza bera egitera bidaltzen ditu. Hanna Arendtek dioenez, Jesus izan zen barkamena historian sartu zuena eta horrela kristauen bidez kultura bihurtu zen.
Jesus berpiztua, jasandako kaltearen lekuko diren zauriekin dator, ziur aski jadanik orbainduak daudelarik. Besteen zauri barkatzaileak ukitzeak norberaren zauriak sendatzen ditu. “Bere zauriek sendatzen gaituzte” esango du Yahveren zerbitzariak Isaiasen Kantuan. Hauxe da Tomasek sumatuko duena. Hainbeste sufritu eta barkatu dutenen kontakizunek, sendatuta dauden horien kontakizunek, sekulako ongia egiten digute. Adibidez: motibazio politikoko indarkeriaren biktimen lekukotzak, beren maiteak hil dituztenenak, edo torturatu dituzten pertsonenak. Beren testigantza gorrotorik gabe –barkamena eta guzti- adierazten dutenean, ikastetxe -edo unibertsitate- geletan edo eliz-taldeetan kontatzen dutenean, miretsita uzten gaituzte, ez gara epaituak sentitzen, eta gure bizitzako kalteen, umiliazioen, zaurien istorio txikiagoetan jokabide bera izateko jasotzen dugun indarra dira.
2.-Otoitza hasiko dugu – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelio-pasartearen testuarekin batera orri txiki batean kopia itzazu isiltasuna egiten lagunduko dizuten urratsak.
3.- IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ – ESZENARA itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…
Afaltokian kokatzen naiz, 12ekin, bertan banengo bezala. Beldurrak jota ikusten ditut, eta ni haiekin, jazarriak eta fitxatuak sentitzen direlako, beraiek ere hilak izateko arriskuarekin. Gainera, erruz edo hobenez beterik daude Jesusi azkeneraino jarraitzeko hitza eman diotelako eta, abagunea iritsita, alde egin dutelako. Denak elkar babesteko bildu dira. Jesusi jarraitzen zien emakumeak ere hurbil daude, eta haien artean bere ama. Aurpegira begiratzen diet, beren onetik irtenda daudela iruditzen zait… isiltasun nabaria… porrot egindakoen eta koldarren ondoan ematen dut tartetxo bat. Nola sentitzen naiz? Isilean lagundu ahal izatea eskatzen dut, egoten jakitea… Norbaiti entzuten diot: nola aterako gara egoera honetatik? Denbora hartzen dut.
Emakumeengandik hurbil jarraitzen dut, okerragoa izan ezin zitekeen egoeran…eta ni hantxe, ezer egin ezinik, egon besterik ez… eta ustekabean, haien bizitzako presentzia ezaguna sumatzen dute. Litekeena al da? Hamabien harridura -nahasmendu- sinesgogorkeria- poz aurpegia ikusten dut. Barneko presentzia hori bizi den Jesusekin identifikatzen dute, beren bizitzan era ulertezinean presente egiten den horrekin… Errotiko aldaketa horretan kokatzen saiatzen naiz, eta bizi dutena kontatzen didate. Bakea —“Bakea zuei”— opa dien Jesus da… eta “Bakea zuei” errepikatzen diela kontatzen didate… pozarren egonik, ez dutelako sinesten…Sinetsezina… Litekeena al da? Ametsetan al gaude? UNEA DASTATZEN DUGU. Nola bizi dut unea? Nola sentitzen naiz? Zer eragiten dit barruan? Denbora hartzen dut… presarik gabe… Zer eskatu?
Eta Jesusek zeregin bat ematen diela ohartzen naiz, bizitza osorako zeregin bat: barka-tzearena: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere”. Zera ikusten dut, Jesusek barkatzeko aginpide osoa ematen diela… Eta denbora hartzen dut… Berak gurutzean barkatzeko esperientzia izan ondoren —“Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer dagiten”–, badu apostoluak bidali eta gauza bera egin dezaten gaitzeko aginpidea… Eta Jesusi entzuten diot: “Barka iezaiezue hainbesteri… esaiezue Jainkoa barkatzeko prest dagoela”. Hamabien aurpegietara begiratzen dut, baita emakumeenetara ere… barkatzeko zereginaren berritasuna dastatzen dut… hitzak buruz ikasten ari naiz, jasotako barkamena dastatuz, baita barkatzeko ahalmena ere…Nola bizi dut? Zer sentimendu sortzen dira nire baitan? Denbora hartzen dut. Eskatzeko gogorik bai? Zer?
Ni presente eta adi nago, Tomasek bere bizitzan Jesusen presentzia nabaritzen duenean. Bere miresmen -nahasmendu-sinesgogorkeria-harridura-aurpegia IKUSTEN DUGU… Poza eta beldurra bizi duen ezohiko egoeragatik… eta betiereko egiten zaigun tartetxo baten ondoren, Jesusek hauxe esaten dio Tomasi: ”Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinesdun baizik”. Tomasengandik hurbil sentitzen naiz, eta berarengan gertatzen ari den eraldaketaz ohartzen naiz: Jesusen zauriak ukitzeak bereak sendatzen dizkiola sentitzen du… Tomasek mesfidantza, erruduntasuna, itxikeria sendatuak dituela sumatzen du… Eszenan gelditzen naiz…dastatu egiten dut… Nola bizi dut barrutik?… Eta kontenplatzeko denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Jesusekin eta Hamabiekin Afaltokian jarraitzen dut. Eta Jesusek nigan ere bizi nahi duela konturatzen naiz. Nire baitan bizi dudan sentimenduari izena jartzen saiatzen naiz… nirekin harremanetan jarri nahi duela sumatzen dut nire barnean… eta benetan pozten naiz, eta nolabait berarekin harremanetan jartzeko gogoa adierazten dut… Denbora hartzen dut. Bera sentitzen dudan hurbiltasun horretan, apostoluek bizi izan zituzten, itxuraz, horrenbeste etorkizunik gabeko egoeraren antzekoak kontatzen dizkiot: pandemia honetan agur esan ezinik joan diren hainbesteren egoera, etxetik atera ezinik egon diren eta daudenen egoera, lana galdu duten horrenbesteren egoera, bakardadean erori direnen egoera, osasunarloko eta beste lan-mota (garraio, saltegi…) ezberdinetakoen egoera… Zerataz konturatzen naiz, egoera hauen aurrean barrutik itxaropena sortzen zaidala, niri Jesusek holako zerbait esango balit bezala: “Piztuera izango dute Jainkoa bizirik baita, etengabe zeinuak eginez, inguruko iluntasunean argiontziak jarriz…” Nola sentiarazten nau honek? Zer nahi dut? Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek nirekin lasai egoteko denbora hartzen jarraitzen du, nire bizitza bere presentziaz bete nahi duela gogorarazten dit, nigan bizi nahi duela… bere barkamena sentiarazten didala ohartzen naiz, nik ere min egin dudalako, hasitako zeregina bertan behera utzi dudalako, atzera egin dudalako, nirea salbatzeagatik ez dudalako adiskidea defendatu, egiatzat sentitzen nuena kontatzeko unea iristean ez dudalako aurpegia eman, ezta ahulen alde eman ere… eta naizen bezala onartzen nauela konturatzen naiz, nire kaskarkeria osoarekin, nire koherentzia ezarekin, sortu ditudan kalteekin… Eta pozez egiten dut negar, doan oparitu zaidan barkamenagatik… Gaur hemen egoteagatik oso pozik nago… Eta bukatzeko holako zerbait esaten dit: Lagun iezaiozu jendeari bere barrutik amorrua, gorrotoa, mendeku-gogoa ateratzen… Lagun iezaiezu barkatzen… Eta dastatu egiten dut dokon barkamenaldi hau… Nola sentiarazten nau honek? Zer nahi diot eskatu? Denbora hartzen dut.
Eta niri bere denbora eskaintzen jarraitzen du: ekartzazu zure eskua. Nire zauriak ukitzen ditu… eta bere zauriek sendatu egiten dutela konturatzen naiz, hau da, nire baitara sartzen den indar sendagarri bat sentitzen dut; bera gurutzean jostearena kontatzen didanean eta bere hiltzaileak barkatu egin dituelarik, honek bakez betetzen nau… Eta beren maiteak hil dituzten familien testigantzak gogorarazten dizkiot, edo torturatu dituzten pertsonenak… eta gorrotorik gabe adierazten dute hori, ikasgeletan edo bestelako lekutan kontatzen dutenean…
Konturatzen ari naiz, baita ere, niri eragindako zauri batzuk –abandonuak direla, saldukeriak edo tratu txarrak direla— samurtzen ari direla, bereziki bakarren bat…
Eta zera esaten dit, hau ez zaidala niri bakarrik gertatzen, berpiztuaren presentziak lurra betetzen baitu… Eta argia egiten ari den leku asko bisitatzera gonbidatzen nau, non ontasuna edo barkamena edo egiaren aldeko gaitasuna edo… pertsonez jabetzen ari diren, pandemia garai hauetan gertatzen ari den bezala: pertsona adinduez arduratzen diren bizilagunak, ahulen aldeko gizarte-babes neurriak, beren bizitzaren zentzua proposatzen duten pertsonak, eguraldial-daketarako energia-aldaketak proposatzen dituztenak, eraginik handiena duten herrialdeen aldeko europar babesa… Hortxe dago Jainkoa, heriotik bizia sortzen posible eginez… Itxaropen jakin hauek dastatzen ari naiz… eta gogora etortzen zaizkidan beste batzuk ere… Denbora hartzen dut Jainkoak beti komunikatzen digun itxaropenaz gozatzeko… Nola sentiarazten nau honek? Zer nahi dut eskatu? Denbora hartzen dut.
5.- SOLASALDIA. Jesusekin
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot eta eskerrak ematen.