Jn 4, 5-42
0. TESTUA (osorik irakurri)
Jesus, bere ibilbidean, Sikar izeneko Samariako hirira iritsi zen. (…) Han zegoen Jakoben putzu delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu erdian eseri zen. Eguerdi ingurua zen. Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila.
Jesusek “Emadazu edaten!” esan zion. Orduan emakume samariarrak honela erantzun zion: ”Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi?” (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik). Eta Jesusek: “Jainkoaren dohaina ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.” Eta emakumeak: “Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? Gure aita Jakobek utzi zigun putzu hau (…). Hura baino handiagoa al zara zu?” Eta Jesusek: “Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango, zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.” Orduan emakumeak: ”Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan. (…) Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.” Eta Jesusek: “Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.”
Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu ezer galdetzera. (…)
Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik (…) Samariarrek (…) Jesusen mezua entzutean askoz gehiago sinetsi zuten eta emakumeari honela esan zioten: “Orain ez dugu zure esanagatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu eta badakigu hauxe dela egiaz munduaren salbatzailea.”
1. TESTUAREN IRUZKINA
Oso testu handia eta sinboloz betea da, non Jainkoarenganako bizipena, samariar emakume batengan islatzen den herri batena (samariar herriarena) arazten saiatzen den. Ur biziaren argudio-lerroa jarraitzen dut:
Putzuaren sinboloa: Ura dago sekain lurrean. “Putzu” batzuen inguruan hainbat topaketa sakon gertatzen dira Biblian. Espiritualtasun lekuak dira. Jakoben putzuan gertatzen da Jesusen topaketa samariar emakumearekin.
Samaria den sinboloa: Judea, Samaria eta Galilea nazio bera izan ziren. Samaria, Oseas profetaren arabera, herri desleiala zen, emagaldua, Yahve gurtzetik beste jainko atzerritar batzuk gurtzera igaro zelako (haren bihotzean beste jainko batzuk bizi ziren. Ez benetakoa). Gaur egun esango genuke, adibidez, aurrerapen jainkoa (bizi dela bihotz askotan), ez haurridetasun Jainkoa.
Bost senarren sinboloa: Samariak abandonatu egin du benetako Jainkoa, bost jainko izan ditu. Gogora ekar dezagun: Jainkoaren harremana bere herriarekin senar batek bere emaztearekin duen harremana bezalakoa dela. Emakumeak onartu egiten du: “Ez dut senarrik” (=ez dut Jainkorik).
Emakumearen erlijio-ulermena kanpokoa da: Jakoben putzutik ura ateratzera joatea. Jesusek ura bere barne putzutik ateratzea proposatzen dio. Samariarrak bere barruan Jesusi buruz egiten duen irudia profeta batena da, bere pentsamoldean benetako kultua berrezarriko duen profetarena. Hortik dator galdera: Non gurtu behar, Samarian ala Jerusalemen?
Eta Jesusen erantzuna, bere Jainko Abbaren Semea planteamendutik anai-arreben mundu bat nahi duenarena da: “Espirituak eraginda eta egiaren arabera gurtzea”. Jesus Jainkoaren Tenplua da, Jainkoak bete-betean hartua. Eta gu Harekin, Espiritu Santuaren tenpluak. Jainkoa Espiritua da, dinamismoa, maitasun-indarra. Bera gugan bizi da. Espirituz gurtzea gugan bizi den Horrekin konektatzea da. Baita Berari gure bizitzaren motorra izaten uztea ere: “Nik emango diodan uretik edaten duenak ez du inoiz berriro egarri izango… berarengan benetako bizia ematen duen iturburu bihurtuko da.” Jesusek bere erlijio-esperientzia oparitzen digu.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…
OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Bidean ibiltzeaz nekatuta dagoen Jesusengana hurbiltzen naiz. Jakoben putzuaren ondoan dago, almendrondo baten gerizpean… Lasai hartzen dugu arnasa eta apostoluak bitartean jateko zerbait erostera jaisten dira herrira… Holako batean emakume bat ur bila iristen ikusten dut, etxekoei eta abereei edaten emateko… Denbora hartzen dut garai hartako emakumeen lan-errealitateari erreparatzeko, gertatzen denaz eta kultura hain desberdinaz blaitzen naiz.
Eta nire harridurarako, Jesusek “Emadazu edaten” eskatzen dio, gizarte-protokoloak hautsiz: Gizon batek ezin zuen hitz egin bere etxetik kanpo zegoen emakume batekin, bakarka egonik, eta emakumeak: “Nolatan zu judua izanda niri, samariarra naizen honi edaten emateko eskatzen didazu?”… Erlijio desberdinetako pertsonak hitz egiten dute, hesiak hautsiz… Jesusek, eskean jartzen delarik, ez du ahalguztiduna denaren antzik hartzen… Xehetasunik galdu gabe begiratzen dut eta hau gertatzen da, Jesus, juduek gutxiagotzat jotzen zuten norbaiten aurrean, samariarren aurrean alegia dagoela… Nola sentitzen naiz?..
Gizarte-arauak hausten dituen topaketa horrekin txundituta jarraitzen dut. Eta Jesusek aurrera egiten du: “Nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zuk Berari eskatuko zenioke eta Hark ur bizia emango lizuke…” Ikusten dudanez, doakotasunetik, Jainkoaren dohainetik bakoitzak zer eman dezakeen horretan kokatzen da: “Zuk Jakoben putzuko ura eman diezadakezu, nik zure barrutik irtengo den ur bizia eman diezazuket…” Ez dut xehetasunik galtzen… Unea dastatzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Samariar emakumearen erreakzioa entzuten dut: “Emadazu beti ur horretatik, berriz putzura ateratzera joan behar ez izateko…” “Konpon iezadazu bizitza” esaldiaren antza hartzen diot… Baina Jesusek elkarrizketa mozten du: “Deitu zure senarrari”, hau da, “Nor da zure Jainkoa, nor da zure bizitza osatzen duena, nork ematen dio bizia zure pertsonari?”… Eta berak: “Ez daukat Jainkorik. Jainkoari loturiko bizipenek (aurreko senarrek) ez didate balio izan…” Eta bizitza bila dabilen eta nola egin ez dakien samariar herri horren bizitza mingarria hausnartzen dut bihotzean, eta bila dabiltzan hainbesterengana hurbiltzeko deia sentitzen dut…
Elkarrizketan jarraitzen dut, xehetasunik galdu gabe… Emakumeak giroaren erlijio-eskeman jarraitzen du: Gurtzen dugun lekuan, mendi honetan edo Jerusalemen, non dago egiazkoa?” Eta Jesusek patxadaz irakasten du: “Egiazko gurtzaileek Espirituaz eta egiaz gurtuko dute...” Zu Jainkoaren bizileku zara: Gurtu ezazu zeure barnetik, konekta ezazu zugan bizi den Horrekin eta, bide batez, adieraz ezazu ingurukoengan Bere maitatzeko indarra… Hitz hauek bihotzean gera dakizkidan errepikatzen ditut…
Eta Jesusek niri: Eta zu zer?… Nor bizi da zugan?… Nor da zure bizitzaren motorra?… Nolako indarra du zugan Jesusen Espirituak?… Eta hauxe erantzuten diot: “Ene burua konfiantza osoko Jainko-Abbarengana ireki dezadala eskatzen diot, nire bizitza mukuru bete dezan, eta pertsona askok lagun eraman nazaten beren barruan aurki dezaten zuk, Jesus, samariar emakumearekin egin zenuen bezala… Tarte luzea geratzen naiz Harekin, isilik, bere solas egiteko era eta emateko modua ikusteko…
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen