Itxaropen keinuak

Online

Jn 20, 1-9

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Astearen lehen egunean, Magdalako Mª hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasle harengana itzuli zen lasterka eta honela esan zien:

– “Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ipini duten.”

Orduan Pedro eta beste ikaslea irten ziren eta hilobirantz abiatu. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baina arinago zihoan eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Haren atzetik Simon Pedro iritsi zen eta hilobira sartu. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egondako zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena, barrura sartu zen. Ikusi eta sinetsi egin zuen. Izan ere, ikasleek ez zuten ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hilen artetik berpiztu behar zuela, alegia. Orduan ikasleak etxera itzuli ziren.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Agerpenen kontakizunak, funtsean, heriotza gainditu zuen Jesusi buruzko katekesiak dira. Jesusen guztia, amaieraraino fideltasunean emandako Bizitza eta gurutzeko bere heriotza, Abba, Biziaren Jainkoaren eskuetan gertatu da, gure existentzian beti presente dagoen Bizi horretan, arnasten dugun haizea bezala: Harengan bizitzen, mugitzen eta existitzen gara. Esku horietan bizi izan zen Jesus, bere Espirituarengan, haiei lotua, Bizi horri, Maitasun horri, Hari.

Abba Jainkoaren misio hau aurrera eramanez, hau da, guztiok anai-arrebak, giza familia bereko seme-alabak izan gaitezen ahalbidetzean datzana, hain era beldurgarrian hil zuten, gurutzean, (madarikatua egur batean hiltzen dena!), ezen gertakari hori ikusi zutenek ez baitzuten izan Jesusena Jainkoaren kontua zela pentsatzeko kanpoko zeinurik. Jendearentzat argi geratu zen Jesus borondate oneko pertsona izan zela, aginpidez hitz egiten zuena, baina gezurtia. Jainkoaren esku hartzeak bakarrik argi lezake nork zuen benetan arrazoia, hil zutenek ala hilaraziak. Hauxe da berpiztuaren esperientzien zentzua.

Maria Magdalenak, Jesusen jarraitzaileak, muturreko trauma bizi izan du. Jendaurrean hil dute, bortizki eta basaki, adiskide mina. Gelditzen zaiona Jesusen gorpuzkinei heltzea da, jasan duen galera izugarritik hurbil egoteko modu gisa; berarentzat dena izan denarengandik geratzen zaionarekin egotera joatea. Berpiztuaren kontakizunak sinboloz beteta daude. Magdalako Maria iluntasunean aurkitzen zen pertsonaren seinalea zen,“hilobira doa artean ilun dagoela, egunsentian”, eta, aldi berean, “asteko lehen eguna da”. Hasiera liburuko 1,1-3 zatia irakurtzen badugu, “Hasieran dena anabasa zen, iluntasuna… eta lehen egunean Jainkoak hau esan zuen: egin bedi argia eta argia egin zen.” Horixe egin nahi du Jainkoak Mariarekin eta apostoluekin, hauen bizitza traumatizatu eta anabasazkoetan argia egon dadila. Jesusen berpizkundea sorkuntza berria da, pertsonak izaki berri bihurtzea.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldia ikusten jarri gara, bertan banengo bezala. Magdalako Mariarekin noa… Eta presente egiten naiz, lagundu egiten dut, ahal dudan neurrian, sufrimenduak hautsitako pertsona baten egoera, bere adiskide maitearen gorputzetik hurbil egotearekin itsututa dagoena… eta hilobirako bidean laguntzen diot. Nola sentitzen naiz? Agian gaindituta… gertu egon nahian, ahal dudan neurrian lagun izan nahi dut… Zer irteten zait berari esatea ala isilik egotea? Denbora behar dut.

Mariaren ondoan noan bitartean, urrats zeremoniatsuan, geldoan… asaldatzen dela sumatzen dut: gelditu egiten da eta urrutitik ohartzen da hilobiko harria mugitua izan dela… Ni, honek sortzen dion erreakzioak geldiarazita geratzen naiz… Mariak beste era batera erreakzionatzen du, lasterka hasten da… abiatu zen lekura itzuliz, egoera are okerragoa baita: ez du Jesusen gorpua, bere maitea, gurtzeko aurkitzen… Eta nik denbora hartzen dut zer egin erabakitzeko… Gertu egon nahi dut, baina ez dakit… Nola sentitzen naiz? Zer egitea gustatuko litzaidake?…

Maria Pedrorengana iristen da, eta Joan eta biok berarekin: “Hilobitik Jauna eraman dute eta ez dakigu non jarri duten“.Biek eten egiten dute beldurra eta lasterka laguntzen diote hilobiraino… Eta ni haiekin noa… Orain Pedrorengandik gertu nago, lehena sartzen denean eta Joan gero… Ikusten dudanez, “oihal-zerrendak lurrean ikusten dituzte, baita burua estali zuen hil-oihala ere, hau ez zegoen oihal-zerrendekin, beste leku batean bilduta baizik”. Jesusen arrastoren bat eman diezaguketen zeinuak… Nik, aurrean banengo bezala, Pedrori, Joani, Mariari begiratzen diet…. Inork ez du ezer esaten… Galderak erantzunik gabe mantentzen ikasteko eskatzen dut… zeinuak ulertzen ez ditudanean konfiantza izateko eskatzen dut…

 4. JESUS ETA BIOK.

Joani erreparatzen diot eta bere aurpegia desberdina da, onerako zerbait gertatu dela susmatuko balu bezala… Eta hau xuxurlatzen dit: “Ea Hasieran gertatu zen bezala gertatu den kreazioaren asteko lehen egunean, non “dena anabasa zen, iluntasuna”, eta Jainkoak hau esan zuen: “Egin bedi argia eta argia egin zen“… Eta bere pentsamenduekin jarraitzen du ozenki: «Eta Jainkoak gaur ere nahi badu lehen egun gisa gurekin sorkuntza berri bat hasi?»… Harrituta, erabat harrituta eta itxaropentsu geratzen naiz… Itxaropen une hori dastatzen dut… Presarik gabe, agerraldia berrikusten dugu…

Eta Joan Magdalako Mariarengana abiatzen da… eta honela esaten dio: “Baliteke gaur, igandea, guretzat sorkuntzaren lehen eguna izatea… Argia gugan egingo ahal da! Eta berarekin batera, gogora datozkit, halaber, hainbeste familia, duintasunez lurperatu ahal izateko beren maiteen gorpuzkiak aurkitu ezin dituztenak… eta historia-oroimen taldeak, zeinak munduko hainbat lekutan lurpetik ateratzen ari baitira, hil zituzten lekuetan, bide bazterretan, basoetan… eta desagerrarazi zituzten beste batzuek ere… Eta horrekin dolua itxi gabe bizitzen jarraitzen dute, eta Jainkoak beraientzat argi izan nahi duela ikusten dut, sufritzeari utz diezaioten eta beren bizitzetan itxaropena eta argia zabal daitezen… Dastatu egiten dut une hau.

Eta unea aprobetxatzen dut zera gogoratzeko, Jainkoak argia izaten jarraitzen duela, kreazio berria, hainbeste pertsona hautsirentzat, hainbeste sufritu dutenentzat, beren munduan sartuta daudenentzat, bertatik irteteko gaitasunik gabe, entzuteko aukerarik gabe, bake pixka bat besterik ez desiratuz… muturreko traumak dituzten pertsonak, maiteren bat hil dietenak edo desagerrarazi dituztenak, torturatu dituztenak edo haur soldadu bihurtu dituztenak, gaur egun gerra bizi dutenak… eta beren bihotza erresuminez betea dago, ia beste ezertarako tokirik gabe… Eta haientzat Jainkoak haien bizitzetan sorkuntza berria nahi duela sumatzen dut, izaki berri bihur daitezela, bakez eta argiz beteak… Eta honek poztu egiten nau… Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up