Loiola Zentroa Bilbao, Confer Bilbao (Bilboko Elizbarrutiko Erlijiosoak) eta IDTP (Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua), maiatzaren 9tik 11ra Arrupe Etxean (VER MAPA) ospatuko den XXXVIII. Bizitza Erlijiosoaren Astean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
“Bizitza eta kultura topaketaren arte gisa” lelopean, hainbat solasalditan jorratuko dugu espiritualtasunari kultura eta erlijio anitzeko testuinguru batean nola aurre egin.
PROGRAMA:
- 9 eguna (19h-20:30h): “Dibertsifikazio soziokulturalaren erronkak. Kulturartekotasunari eta espiritualtasunei buruzko gogoetak“. CARLOS GIMÉNEZ, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Giza Eskubideen, Demokrazia eta Bake eta Indarkeriarik Gabeko Kulturaren Unibertsitate Institutuko (DEMOSPAZ) zuzendaria.
- 10 eguna (19h-20:30h): “Elizaren aurpegi berria, pertsona migratuek bultzatuta: aberastasunak, zailtasunak, erronkak…”. LEIRE ATXEGA eta GUADALUPE ALTUNA, Donostiako elizbarrutiko Migrazio Ordezkaritza eta FREDY MARTÍNEZ, Hondurasko laikoa Bizkaiko Elizan, ospitaleetako arreta erlijioso eta espiritualeko taldeko kidea.
- 11 eguna (19h-20:30h): “Kulturartekotasuna Erreinuaren zeinu gisa. Errespetua, topaketa, balioespena, bizikidetza eta elkar aberasteko esperientziak“. Mahai ingurua: Jesuiten Etxea (Durango), Auzo Bizi eta Interkonfesionaltasuna Errekalden.
DOAKO IZEN EMATEA hemen: https://bit.ly/SemanaVR2022
(Borondatezko dohaintza bat eskatuko da, 5 eurokoa egun bakoitzeko).