This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
NIRE ZAURIAK SENDATU – ESPERE metodoa. Barkamen eta
EDUKIA:
Partaidearen ongizate psikologikoarekin zerikusia duten 11 gai (barkamenaz 6 gai; adiskidetzaz 5 gai) aztertzen dira: emozioen erabilera, barkamena erabaki pertsonal gisa, enpatia, errukia, egia eraikitzea, justizia konpontzailea, hitzarmenen sustapena, memoria eta adiskidetzea.
METODOLOGIA:
Partaide bakoitzak sendatu beharreko egoera pertsonal bat aukeratu du.
Bizipenen eta esperientzien ESPERE metodoa erabiltzen da lantegian: taldeko dinamikak, jarduera ludikoak eta sinbologia bizitakoa argitzen lagunduko duten edukiekin batera.
Partaide bakoitzak lan pertsonala eta talde txikietako lana egingo du, erabateko konfidentzialtasun akordioarekin.
Bi milloi pertsonak parte hartu dute ESPERE tailerrean, eta 2002tik arrakasta handia eduki du 20 herrialdetan baino gehiago.
ELKARRIZKETA:
Ezinbestekoa aurrez elkarrizketa pertsonala izatea:
- Lantegiarekin zer nahi den eta zer ez den nahi zehazteko.
- Zalantzak argitzeko eta asmoei buruz hitz egiteko.
NORENTZAKO DA:
Zauriak sendatu nahi dituzten pertsona guztientzat. Eguneroko bizitzako zauriak: bazterkeriak, umiliazioak, bullyinga, eztabaidak, familiako arazoak, gehiegikeria edo indarkeria motaren bat, etab.
2021-2022 kurtsoa:
Irailak 24, larunbata.
Urriak 22, larunbata.
Azaroak 5-6, larunbata eta igandea.
Manu Arrue SJ eta ESPERE taldea.
cloyola.ss@arrupeetxea.eus / 605 717 798
Loiolako Gogartetxean 50€ eguneko. Egonaldia, jatorduak, guneen alokairua, materialak… barne.
Gazteentzako, familientzako eta langabeentzako beken funtsa dugu. Ekonomiak ez luke arazorik izan behar tailerra egiteko.