Zoazte mundu guztian zehar!

Mk 16, 15-20

Imagen de Monstera Productio en Pexels

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Jesus Hamaikei hau esan zien: “Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berriona gizaki guztiei. (…) Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira.”

Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen. Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren berriona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez mezua baietsiz.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Igokundea. Igokundea literatura-mota ezaguna da bai Bibliako literaturan (Itun Zaharrean/IZean: Eliseok egindako Eliasen bahiketa, Henoken igokundea), bai estrabiblikoan (Romulo Erromako sortzailea, Alexandro Handia, Herakles…). Markosen ebanjelioan kokatuz gero, Jesusen bataioan “zerua urratu” egin zela gogoratzen dugu eta horrela Jainkoak zerua eta lurra komunikatu zituela, bere Espiritua uso gisara jaitsiz. Orain, Jesus, bere bizitza osoa amaitzean, berriro zerura igotzen da behin betiko Jainkoarengan egoteko. Igokundea, beraz, ez da zerbait fisikoa, teologikoa baizik.

Ikasleen zeregina, misioa, Jesusek egiten zuenaren jarraipena da: “Nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriak hitz egingo dituzte, sugeak eskuetan hartuko dituzte; pozoiren bat edaten badute, ez die kalterik egingo; eskuak gaixoei dizkiete eta sendatu egingo dira“. Eta hau egiten dute “Jauna haiekin ari zelako”, Jaunak haiekin jarraitzen duelako eta haiek Berarengan. Mahatsondoaren testua gogoratzen dugu. Iraun ezazue Berari lotuak.

Pazko-bizipenak Jesus modu berri batean ezagutzera eraman zituen ikasleak. Jesus fisikoaren desagerpenak eta Jesusen beste era bateko presentziak, goratuak, Jesusen bizitza bere ikasleen bizitzarekin lotarazi zuen. Hauek Jesusen bizitankera bizi zezaketen, hau beraiengan bizi zela sentitzen baitzuten. Eta bere Espirituak, dena betetzen duenak, Jesusen bizitza bere ikasleekin ez ezik guztiekin ere lotu nahi du: Zoazte mundu guztien zehar eta hots egin berriona! Unibertsala izatera deituriko bizipena.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Otoitzaldi hau Hamaikakoen ondoan hasten dut, bazkaltzen ari ziren bitartean. Zein garrantzitsuak ogia eta bizia banatzen diren elkarren arteko bazkariak! Eta berriro Jesus berpiztua, hau da, beraiengan bizi den Jesus Kontsolamenduaren bidez azaltzen zaie, alaitasunez, pozez eta bakez betetzen duen barne-esperientzia hori. Eta handik gutxira entzungo diogu zeregin bikain bat ematen diela: “Zoazte mundu osoan zehar eta hots egin berriona gizaki guztiei.” Gozatu egiten dut jasotzen duten misioarekin. Bere hitzak errepikatu eta neure egiten ditut, neuk ez ahazteko. Denbora hartzen dut.

Eta hurbileko gune horretan, Jesusek kontatzen diena entzuten jarraitzen dut: “Nire izenean deabruak botako dituzue, hizkuntza berriak hitz egingo dituzue, sugeak eskuekin hartuko dituzue; pozoiren bat edaten baduzue, ez dizue kalterik egingo; eskuak gaixoen gainean jarriko dituzue eta sendatu egingo dira.” Bidaliak diren misiorako jasotzen duten trebakuntza dastatzen dut. Norbait sentitzen dira, konfiantzazkoak, Jesusek bere bizitza osoan egin zuen gauza bera egiteko prestatuak eta bultzatuak. Pozez eta erantzukizunez beterik sumatzen ditut. Eta ni haiekin. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen edo desiratzen dut?

Apostoluen eta haiekin daudenen ondoan nago: “Ikasleak alde guztietara irten ziren mezua hots egitera, eta Jaunak haiengan eragiten zuen“. Denak ez doaz leku berdinetara. Baina denak irteten dira. Joan eta Andresen ondoan nago eguneroko lanean, han Cafarnaumen, jendeak Jesusen porrotaz hitz egiten jarraitzen duen lekuan. Baina Joanek eta Andresek zera azaltzen dute: “Jesusek bizirik dirau, eta bere bizitzak gugan jarraitzen du eta, nahi baduzue, zuengan ere bai. Bataia zaitezte, hasi bizi berri bat, Bere Presentziaz betea! Irteeran eliza bat topatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Hamaiken ondoan noala, nik ere Jesus neuri mintzatzen zaidala sentitzen dut: “Zoaz mundu osora eta hots egin berri ona!” Zeregin bat jasotzen dut eta horretarako gaitzen nauela ohartzen naiz: bere Indarra nigan dagoela sumatzen dut eta nire munduarengana abiatzen naiz: familia, ikaskide, lankide, guraso, alaba eta abarrengana. Eta leku bakoitzean pertsona bakoitzaren egoera aztertzen dut, guztia betetzen duen Berpiztuaren Bizia, errealitatea Biziak, Jainkoaren Biziak betetzen duela nola hots egin ikusteko. Eta Jesusi kontatzen diot. Denbora hartzen dut.

Berriro entzuten jarraitzen dut: “Nire izenean deabruak botako dituzu, hizkuntza berriak hitz egingo, sugeak eskuekin hartuko dituzu; pozoiren bat edaten baduzu, ez dizu kalterik egingo; eskuak gaixoei ezarriko dizkiezu eta sendatu egingo dira.” Eta “mirari” horiek nire inguruan gerta daitezen desiratuz noa, buruaskitasunaren deabruak, autoerreferentzialtasunarenak, mendeku egarriarenak, amorruarenak, aberastasun-gutiziarenak, ospearenak… pertsonengandik alde egiten joan daitezen. Eskertu egiten dut jasotzen dudan indar sendagarria.

Eta konfiantza giroan eskertu egiten diot: “Eskerrak ematen dizkizut gugan bizi zarelako, beti bakoitzarekin bat eginda jarraitzen duzulako, zure presentzia Bizi-seinaleekin bermatzen duzulako, nire lanbidean, nire familian… eta baita gatazketan bitarteko direnengan, bakea bilatzen dutenengan, migratzaileei, aitona-amonei, langabetuei, etxebizitzarik gabekoei… aukerak ematen dizkietenengan…” Eta bihotzez eskertzen dut eta Berari konektatuak bizitzea eskatzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up